Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Substantibo bakun batek aditz anizkun bat goberna zezakeen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 229. orr.
Bidezko bailitzateke bele hegalariek batzuetan luma zurietatik kolore zuria igortzea eta hazi beltzetatik zisne beltzak edo beste edozein koloretakoak, bakunak zein anizkunak, etortzea. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 143. orr.
Eskaera guztien artean, nagusi dira bigarren seme-alabagatik egindakoak (%82); hirugarrenagatik, berriz, %13 eskatu ziren; eta, gainera, %5 erditze anizkunengatik. Berria - Euskal Herria 2004-05-25
- Irudi bakarra vs. irudi anizkuna: bakartasun edo aniztasun horiek espazioaren arabera definitzen dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.
Berea da "Inteligentzia anizkunaren teoria" zeinak, azken hogeitaka urteotan, ondorio nabarmenak izan dituen Hezkuntzan, Psikologian eta Enpresa munduan. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 119. orr.
Terminologia horretan, benetako dardarkaria dardarkari anizkuna deitzen da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 146. orr.
Ustea da planteamendu hippya dela, baina adimen anizkunak ere hippyak ziren, eta gaur egun curriculumaren barruan daude. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2015-11-13
Esklerosi anizkuna gaitza daukaten emakumeek lan merkatura sartzeko dituzten arazoen arrazoia jakiteko, azterketa egin berri du Esklerosi Anizkunak Kaltetutakoen Bizkaiko Elkarteak (ADEMBI), Bizkaiko Diputazioaren laguntzarekin. ETC-prentsa Egunkaria, 2003-01-05
Esklerosi anizkuna duten gaixoak Donostian bildu dira asteburuan. ETC-prentsa Berria, 2003-06-24
Baina Dutchess Countyko zure auzokideei buruz ondoen oroitzen duzuna da etxe haietan gertatu ziren tragediak, hala nola esklerosi anizkunak jo zuen hogeita zortzi urteko emakumea, edo aldameneko etxean aurreko urtean alaba minbiziak jota hil zitzaion adin ertaineko bikote desolatua. ETC-literatura, saiakera Neguko egunerokoa, Paul Auster (Oskar Arana), Txalaparta, 2015
Gero, artritisa, psoriasia, esklerosi anizkuna eta beste gaitz autoimmune batzuk BPD (BenzoPorphyrin Derivative) izeneko bigarren belaunaldiko botika fotodinamikoekin tratatzeko ikerketa-programa bati ekin zion Julia Levyk. ETC-entziklopedia Julia Levy, Wikipedia
Gizakiaren immunitate sistemak behar bezala funtzionatzen ez duenean eritasun auto-immune batzuk sendatzeko modua ere ikertu du, adibidez diabetesa, esklerosi anizkuna, etab. ETC-entziklopedia Tak Wah Mak, Wikipedia