Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anizkoitz 1 iz zenbaki oso bati buruz, hura beste zenbaki oso batez biderkatuz lortzen den edozein zenbaki. ik multiplo.

Zeren eta substantzia gorpuztuna zatiezin, bakar eta mugagabea baizik ulertzen ahal ez dena, haiek anizkoitz eta zatikorra bezala pentsatzen baitute hortik gero ateratzeko mugatua ere dela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 63. orr.

Gainera, badaude maiztasun harmonikoak, oinarrizkoaren anizkoitz osoak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.

· 2 izond anizkuna.

Eta gauzak bat edo anizkoitz badira, horrek bat den zerbait badela esan nahi du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 48. orr.

Famili poliposi anizkoitza dutenek enbrioiak aukeratu ahalko dituzte Erresuma Batuan.  Berria - Gaiak   2004-11-02

Orain, aurrera joz, ohar zaitez gauza guztien lehenkiak nolakoak eta zein forma ezberdinekoak diren, zein bariatuak diren euren itxura anizkoitzetan; ez forma berdinez hornituak gutxi direlako, oro har denak denen berdinak ez direlako baizik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.

Gauza horietan ezinbestekoak izaten dira zuhurtasun arduratsua eta buru argiarekin pentsatzea, ezin izaten baitira makinarik gabe eta ikasketen indar anizkoitz eta treberik gabe egin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4610. orr.

3 adimen anizkoitz (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Bestalde, ikaslearen hausnarketa eta gogoeta prozesua irakaskuntzaren ardatz bihurtzeko prozesu horretan, ikusteko pedagogia tresnak, multimedia, lan kooperatiboa, adimen anizkoitzak, pentsatzeko abileziak eta errutina baliabideak ere txertatuko dituztela aitatu du Solabarrietak. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2016-10-07

4 esklerosi anizkoitz

Marihuanak esklerosi anizkoitzaren sintomak murrizten dituela esan dute.  Berria - Gaiak   2004-09-11

Batak Eddie zuen izena, esklerosi anizkoitza zuen, biek oso maite zuten musika, elkarren aldameneko geletan zeuden, elkarrekin jesartzen ziren...  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 67. orr.

5 integral anizkoitz (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Integral anizkoitzak integral bakunetara laburtzen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

Integral anizkoitzak integral berrituen bidez kalkulatuko ditugu eta aldagai-aldaketak landuko ditugu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kalkulua. Ariketa ebatziak, Patxi Angulo Martin, EHU/UPV / UEU, 2018

6 izar anizkoitz (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi)

Zeta Antliae, izar anizkoitz edo izar multiplea da. ETC-entziklopedia   Antlia, Wikipedia

Capricorni Aa bezala izar anizkoitz bat dela uste da. ETC-entziklopedia   Dabih, Wikipedia

Castor, berriz, izar anizkoitz bat da, sei izarrek osatutakoa. Horietatik dizdiratsuenak sekuentzia nagusiko izar zuriak dira. ETC-entziklopedia   Gemini (konstelazioa) Wikipedia

Izar anizkoitz bat da. Haren izenak "erregetxo" esan nahi du. ETC-entziklopedia   Leo (konstelazioa) Wikipedia

7 proportzio anizkoitzen lege (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

John Daltonek lan honen gainean ikerketak bideratu zituen eta proportzio anizkoitzen legea garatu zuen: elementu bat baino gehiago konposatu mota bat baino gehiago eratzeko elkarrekin konbinatzen direnean, elementu baten masa kantitate berberaz konbinatzen den beste elementuaren masak, zenbaki oso eta sinpleen araberako erlazioan daude. ETC-entziklopedia   Daltonen eredu atomikoa, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus