Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

animo 1 iz adorea, bihotza, kemena.

Guztiz osatu gabe eta animoz pattal samar egon arren, Joane Somarriba amaierara arte izan zen atzo brontzea eskuratzeko lehian murgilduta.  Berria - Kirola   2004-10-03

Edo ez dio animo handiegirik ematen hurrena berriz ahalegintzeko ere.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 56. orr.

Animoaren araberakoak izaten ziren lainoen eiteak, jakina.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 31. orr.

Gure animoen arabera, batzuetan Iruñera ere joaten ginen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 112. orr.

Azken berrien ostean, animo aldetik nola zaude?  Berria - Kirola   2004-12-05

Langileek sua piztu dute lanaren hasierari beste animo bat emateko: oholezko publizitate erraldoia kokatu dute lurrean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 47. orr.

Gizalegezko zerak etorri ziren estreina, gaitzari buruzko galdeak eta osatze azkarrerako animoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 54. orr.

Animoa goratzen laguntzen du danborrak.  Berria - Kirola   2004-04-01

Zerbait beharko dut animoari eusteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 277. orr.

Azken aldian badirudi gainera bere animoengatik izango ez balitz, ez zenukeela ezer erosiko.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 70. orr.

2 interj norbaiti adore emateko erabiltzen den hitza. ik aupa ; aurrera 4.

Ale, animo, ogitartekoa amaitzen baduzu laranja-zukua egingo dizut eta.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 106. orr.

-Kaka artera atzera, mutiko; animo!  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 81. orr.

-Animo, Sara! Egun onak ikusteko hago oraindik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 127. orr.

Baiño bueno, nola beste danak ere berdin zeuden, ba, animo Jeronimo!  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 76. orr.

Animo! Baduzu eta horiek adina dohain eta meritu.  Berria - Kultura   2004-04-25

Animo, neska, ez ezan beldurrik har.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 144. orr.

3 animoa eman adore eman, adoretu.

Garaipen hura kanporaketakoa izan ez bazen ere, «animoa eman digu», adierazi zuen Aitor Senosiainek.  Berria - Kirola   2004-01-10

Nahiz eta Chrisek uste izan Stephenek ez zuela "irakaste"rik behar, ahalik eta gehien saiatu zen, ereduak eta animoa emanez, Stepheni marrazketan laguntzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 200. orr.

Iraganeko kontuak dira horiek jada, eta Sanzoli animo berezirik eman beharrik ez dut izan.  Berria - Kirola   2004-11-07

4 animoak eman adore eman, adoretu.

Egoera horretan, elkartasuna, babesa eta animoak eman dizkieten guztiei eta, oro har, Euskal Herriari eskerrak eman zizkien Batasunak, oharrean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Animoak eman zizkidan Aita Ondarra euskaltzainak eskutitz batekin.  Herria   2004-01-08

Animoak eman nahi izan dizkit.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 70. orr.

Bioletak irribarretsu begiratu zidan, animoak emanez bezala, eta isilik egon ginen biok hodei trinko hura, oso poliki, sabai aldean desegiten zen bitartean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 322. orr.

5 animo falta

-Zin egiten diat, Eneko, Jainkoa Errealaren bazkide egiten saiatuko naizela, hik jokatzen duan bakoitzean animo faltarik izan ez dezagun, baina Jainkoa ere burugogorra duk batzuetan eta...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 117. orr.

Hala ere, La Mongien gora euskaldunon animo faltarik ez dute izango.  Berria - Kirola   2004-07-16

Agirian dio nekazaritza sektorean nagusi den animo falta eta ezinegona eragotzi gura duela.  Berria - Ekonomia   2006-02-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus