Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Aupa! -oihukatu genuen beste hirurok, kopa jasoak ezpainetaraturik. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 117. orr.
Aupa baserritar eta ortuzaleok, akordatu Medinekin babak loretan ikusi nahi badituzue. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 99. orr.
Aupa, ezkerraldeko nire lehengusu hori! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.
Harryk Fredi eta Georgeri jarraitu zien aldagelatik kanpora eta, belaunek huts egingo ote zioten beldurrez, zelaira joan zen aupa eta goraka artean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 167. orr.
Orduan baten batek aupa eta gora oihu artean, alaba ala semearen argazkia jalgitzen zuen sakelatik, treneko bagoian tinkatu lagunei errondan erakusteko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 263. orr.