Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina hurrengoan ez esan, arren, irri egiten ahaztu zaizula. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 83. orr.
Banekien nolakoak ziren neska haiek beren misterioekin, eta orduan behin eta berriz erregutu nien, arren, lagun ziezadatela. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 207. orr.
Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean, arren eskatzen dizuet: bat etor zaitezte guztiok eta ez bedi izan zatiketarik zuen artean. Elizen arteko biblia 1 Ko 1,10
Orain, beraz, begiko baldin banauzu, utzidazu, arren, anaia ikustera joaten. Elizen arteko biblia 1 Sm 20,29
Nire Axenario ttiki kuttuna, arren, izan zaitez maittagarria eta zoaz errotara gurin libra baten bila. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 156. orr.
Haiengana jo nuen, galdezka, ea dealera nor zen, drogan zer demontre sartu ote zuen jakin nahi nuela, lagundu behar zidatela, arren, baina ez zidaten erantzun argirik eman nahi izan. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 42. orr.
-Utzidazu, arren, zeure pegarratik ur tanta bat edaten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 65. orr.
Modu onez, arren eta arren, alabatxoa ongi hartzeko eskatu nion. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 31. orr.
Eskatuko nizuke, arren, gauzak ez horrenbeste errepikatzea. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 34. orr.
Horregatik, arren, eskatzen dizuet ez ezazuela kontuan hartu berak esandakotik ezer, bere logikan bera ez baita eskua besterik izan, burua beste nonbait zegoen, eta dago. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 79. orr.
Baina, arren, ez ezak esperantza handirik egin. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 159. orr.
Egoera gaiztoa kulpante, han gelditu behar izan zuen Benitok, eta Eskolastikak: "Eskerrak, Jaunak nire arrenak entzun dituen: ez diot alferrik eskatu!". Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 71. orr.
Eta ez itsasotik hirira horniak sartuko ziren beldurrez, zeren horiek, behar zenerako, beti urri izango baitziren, baizik eta Alentejoko herrietara laguntza-arrenak eramango zituzten mezulariek setioa txuliatu zezaten eragozteko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 378. orr.
Nola ez, han zeuden guztiak, "zorriak hazitzen eta gosea padezitzen", eta hain bizi ziren arrenean non musuzapi bat baino ez zuten guztientzat. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 137. orr.
Hala dio egileak berak amaieran; esaten digu, gainera, anaien eskaera eta arrenei eta nagusien mandatuari men eginez idatzi duela liburua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 423. orr.
Joana hilerri hitsera eramana izan aurretik, arren egitera etorri zitzaion Nikolas, Jean Toutmouillé-ren konpainian. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 100. orr.
-Joan eta esaiok Basurtokoari zuen medikua askatzegatik arren egin ahal duena egiteko baina, adi! Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 303. orr.
-Maguggia -arren egin zion-, pentsa ezazu pittin bat. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 229. orr.
Eta zuei, ene andreoi, arren eskatzen eta kontseilatzen dizuet, bizi zaiteztela beti biziera eta pobretasun txit santu horietan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 169. orr.
Hona zer jakinarazi zion mezulariak Dionisiori: arren eta arren eskatzen zion Arkitasek aske joaten uzteko Platon. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 116. orr.
Cecily, arren eskatzen dizut, ez zaitez eror zoritxarreko gazte horren balizko kualitate azalekoen mendean. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 106. orr.
Arren eta arren eskatu zien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 406. orr.
Poetak arren eskatu zion berekin solasta zedin apur batez. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 230. orr.
-Arren eta arren, karitatez eskatzen dizut, esaten dizudan bezala erantzun diezadazula oraingoan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 960. orr.
Zerbait jakin dezakeela uste duenari esateko eskatzen diot, arren eta arren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 217. orr.
Belauniko, arren eta arren, ur xorta baten edatera uzteko eskatu zuten, mintzatzeko indarrik ere gabe. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 203. orr.
Baina haiek arren eta arren eskatu zioten: "Geldi zaitez gurekin, berandu baita eta iluna gainean dugu". Elizen arteko biblia Lk 24,29
Enbaxadako gizon batek ekarri du Hondarribira Leire: Arren eta arren barkatzeko eta, esplikazioak eskatu dituztela; telefonoa ere eman didate... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 124. orr.
Peterren sorbaldara joan zen hegaz, eta arren eta arren hasi zitzaion, baina Peterrek beste alderantz begiratu zuen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 98. orr.
Eta ulertu egin nahi zuen, arren eta arren. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 27. orr.