Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arre2 1 interj zaldiei eta beste zama abere batzuei aurrera egin dezaten esaten zaien hitza. ik aida. ant esti 1; iso 1.

Eta mingaina klaskatu eta "Arre, Moro" esanda abian jarri da Txamarro.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 26. orr.

Zuk heldu astoari buztanetik eta "arre! " esan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 56. orr.

Azkenik, bi ardatzak beste bi makilatxorekin lotzen nituen, eta hantxe nuen gurdia! Ondoren, jakina, oihuka hasten nintzen, batean "arre!" eta bestean "so!".  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 100. orr.

2 irud/hed

Soka eskuetan, Mateori begira geratu nintzen, ez arre eta ez iso, aurpegia sutan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 60. orr.

Emaitzek esaten dute beti arre edo iso!».  Berria - Kirola   2004-03-16

"Eta egon horretan pasa-ittuk orduak, mende luze iduri! ez arre, ez iso.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 23. orr.

Originala irakurri eta iritziak jasota, arre edo so egin behar du editoreak: liburua argitaratu edo ez.  Berria - Kultura   2006-04-14

3 ez arre ez iso ez aurrera ez atzera.

Soka eskuetan, Mateori begira geratu nintzen, ez arre eta ez iso, aurpegia sutan. Korridore erdian ez arri ez iso puska bat egin eta gero, berriz ere ateko bidea hartuko nukeen, Josuren ahotsa ailegatu ez balitzait, atetik kanpora.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 60. orr.

Eta egon horretan pasa-ittuk orduak, mende luze iduri! ez arre, ez iso.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 23. orr.

4 ez arre ez so

Gosaria bukatu orduko, familia guztia zutik eta aio!, denak etxetik kanpora niri ez arre ez so esan gabe ere.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus