Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aida 1 interj abelgorriei aurrera eragiteko esaten zaien hitza.

'Aida!' esango zuen akuiludunak, idi beilegiek mugimendu nagi eta astunak egingo zituzten itsasbazterreko bidetik behera Ondarroarantz, eta Lekeitiorantz, eta Gernikarantz.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 70. orr.

"Aida!, Diana, aida!" Orain, nork debekaturik ez duenez, gustuko dituen emakumeen izenak jartzen dizkie behiei: Ane, Claudia, Nicole, Madonna...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 146. orr.

2 aida batean

-Ospa zure lekura aida batean!  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 99. orr.

Hirugarren egunean, gauza pilo bat gertatu zaigu, marrazki liburuetako orriak aida batean pasatzean bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 76. orr.

Doris Algreen, mintzairen nahaste-borraste hartaz jabeturik, orkestraren zuzendariarengana joan eta ohartarazi zion, haserre biziz egin ere, aida batean amaitu behar zuela demasia harekin.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 19. orr.

Aida batean hartu zuten setiatzaileek hiria.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus