Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arre1 1 izond lur ilunaren kolorekoa.

Aurreko espaloitik, beroki arre batez jantzitako gizon batek keinu ez oso nabarmen bat egin zien.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 114. orr.

Aspaldian ez nion ikusi begiradan oroitzapen txarren agerpenak ematen dion distira arre hori.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 215. orr.

Bestaldean, Gorgomendi gaina gorri arre ia morez marguldua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 401. orr.

Azazkalak ubel, besoak arre, eskuak zurixka, belakien kolore...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.

Ordurako zerua eta itsasoa arre kolore beraz ilunduta zeuden.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 140. orr.

Poltsikotik egunkari zati arre batzuk ateraz haren letraz letrakoari ekin zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 145. orr.

Erretratuen koloreak, oro har, arre ilunkarara jotzen du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 146. orr.

Euli arre, gris eta beltzek, orkoen ezaugarriaren antzeko begi gorria zirudien makulaz markaturik, burrunba egiten zuten, eta nonahi itsasten ziren; eta txilardien gainean eltxo gosetien hodeiak dantzan ari ziren biraka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 244. orr.

Neskatxak katu gizen arre argia hartu zuen besoetan eta lehengusuaren belaunen gainean paratu, Moutonek ere istorioa entzun nahi zuela esanez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 129. orr.

Naftalina-usaineko jantzi arre bat tolesten ari zen Ellen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.

2 izond isurkariez, bereziki uraz, mintzatuz, berezko gardentasuna ez duena, lohitasun ugari duena. ik uher.

Ni ez naiz tristura horren arduraduna, baina bizitza osoa daramat nondik datorkidan jakin guran, ibai arre eta lingirdatsu horren sorburua noraino iristen den irudikatu nahian.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 97. orr.

Errekak, euriak iraun bitartean arre joan ondoren, ur garbia zeraman berriro: ispilu pusketaz egindako lerro batek bezala erdibitzen zuen bailara.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 217. orr.

Goiko aldean haren ura arre samarra da eta osasunerako ez guztiz ona, baina Nijni Novgorodetik aitzina aldatu egiten da, Errusia erdi aldeko probintzietatik datorren Oka ibaiaren ur lasterrarekin nahasten denean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 105. orr.

Berak, neurri handi batez urezkoa zela jakingo balu bezala, ura maite zuen, itsasoko ur geldigaitz, erasokor, olatuen hazilaria; errekastoko ur leiar, inozo, jostalaria; ibaiko ur arre, jeloskor, salataria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.

3 alga arre (corpusean ez dago; ETCn 35 agerraldi)

Karibeko portuetan ez da sekula alga arrerik, salikorniarik edo itsasbelarrik ikusten, ezta itsaso arrunt orok ustez izan beharko lukeen ezein sapropelen arrastorik ere.  ETC-literatura, saiakera   Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat, David Foster Wallace (Danele Sarriugarte), Pasazaite, 2015

Alga arreetan gertatzen den bezala, gainera, zenbait algatan anatomia konplexuak ere garatu dituzte.  ETC-entziklopedia   Alga, Wikipedia

Beherago, ura zeharkatu ondoren ahulduak iristen diren eguzki-izpiak erabili ahal izateko, klorofilaz gain, karoteno eta xantofila pigmentuak izateagatik bereizten diren alga arreak eta gorriak agertzen dira.  ETC-prentsa   Argia, 2001-05-20

Bost liken espezie, 40 alga gorri espezie, 10 alga berde espezie eta hogei alga arre espezie daude inguruan. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2015-07-17

4 anbar arre

Musketa (animalia baten jariakina), zibeta (era bereko substantzia) edo anbar arrea (balearen hesteetako hondakin digeritu gabeak) oso maiz erabiltzen dira, kantitate txikitan, lurringintzako nahasketetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.

5 antzandobi arre (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Antzandobi arre, Lanius cristatus. ETC-entziklopedia   Antzandobi, Wikipedia

6 europar hartz arre (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Europar hartz arrea, "Ursus arctos arctos" da bere izen zientifikoa, Europako hartz arrearen azpiespeziea da. Hartz arre mota hau da historikoki Euskal Herrian zabaldu dena. ETC-entziklopedia   Europar hartz arre, Wikipedia

7 gabai arre (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Kopuruan ugarienak, besteak beste, gabai handiak, gabai arrea, gabai balearra, Wilson ekaitz-txori txikia, marikoi isatsluzea, Sabine antxeta edota mendebal-txori mokolodia izan dira.  ETC-prentsa   Berria, 2008-09-11

Gabai arrea ("Calonectris diomedea") procellariidae familiako itsas hegaztia da.  ETC-entziklopedia   Gabai arre, Wikipedia

Madeirako, Azoreetako eta Berlengetako kostaldetan jaioak, 45-56 cm-ko luzera dute. Lehen gabai arrearen azpiespezietzat zuten. ETC-entziklopedia   Calonectris borealis, Wikipedia

8 ganga arre (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Ganga arre, "Pterocles exustus". ETC-entziklopedia   Ganga (hegaztia) Wikipedia

9 hartz arre

Uste dugu Pirinioetako hartz arre batek aske bizi behar duela, ez litzatekeela aproposa izanen nonbaitera eramatea  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Oraindik lotan da hartz arre gaztea.  Berria - Harian   2005-04-10

10 hiena arre (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Hiena arrea ("Hyaena brunnea") Hyaena generoko bi espezieetako bat da. Karniboro ordenaren barruko Hyaenidae familian sailkatuta dago. ETC-entziklopedia   Hiena arre, Wikipedia

11 ikatz arre (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Lignito edo ikatz arrea ateratzeko lur azaleko meategia dago han.  ETC-prentsa   Berria, 2018-05-18

Aurpegira jausiko zaidan langarrak ikatz arrezko adreiluen zaporea izango du... jada ez lehen bezain bizia, baina betiere hiriaren bereizgarri.  ETC-literatura, saiakera   Lagun armatua, Raul Zelik (Edorta Matauko), Txalaparta, 2009

Lignitoa edo ikatz arrea zohikatzaren eta harrikatz bituminosoaren arteko ezaugarriak dituen harrikatz mota da. ETC-entziklopedia   Lignito, Wikipedia

12 labezomorro arre (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Labezomorro arrea ("Blattella germanica") Blattellidae familiako labezomorroa da, 1,3 eta 1,6 zentimetroko luzera duena. Hegoak izan arren ezin du hegan egiten. ETC-entziklopedia   Labezomorro arre, Wikipedia

13 mielga arre (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Mielga arrea edo blainville mielga ("Squalus blainville") Squalidae familiako itsas arrain selazeoa da, metro bat luze dena, kolore arrekoa. Eremu askoko ur epeletan bizi da. ETC-entziklopedia   Mielga arre, Wikipedia

14 murgilari arre (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Murgilari arrea ("Aythya nyroca") "Anatidae" familiaren ahate ez-domestikoa da. ETC-entziklopedia   Murgilari arre, Wikipedia

15 onddo arre (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Onddo arrea ("Boletus" - lehen "Xerocomus" - "badius") Europa eta Ipar Amerikako perretxiko jangarria da. ETC-entziklopedia   Onddo arre, Wikipedia

16 sai arre

Eta aldi huntan, Euskal Herrian gaindi aurki ditaizken bost abere mota nahi izan dauzkigu aurkeztu: pottokak, saiak (sai arrea, ugatza, sai zuria), manex buru beltzak, urtxoak eta betizuak.  Herria   2004-04-22

Ordutik hona, sai arrea pasatu zen desagertzeko zorian zegoen espeziea izatetik hazten ari zen dezenteko populazio egonkorra izatera.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 131. orr.

17 sorbeltz arre (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Sorbeltz arre "Apus pallidus". ETC-entziklopedia   Sorbeltz, Wikipedia

18 txirla arre gorrixka (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Txirla arre gorrixka ("Callista chione"). ETC-entziklopedia   Txirla, Wikipedia

19 ziza arre (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Ziza arrea ("Tricholoma terreum") "Agaricales" ordenako onddoa da. Perretxiko jangarri hau koniferoen basoetan hazten da Europa osoan barrena.  ETC-entziklopedia   Ziza arre, Wikipedia

Gainerakoak: basoan onddoak, gibelurdina, saltsa-perretxikoa, kardu-ziza, belarri landua, ziza horia, galanperna, San Martin ziza, zaldun-ziza, hanka-morea, ziza arrea, marasmioa, azpibeltza, urbeltza, gorringoa, makal-ziza, esnegorria, esneardotsua... denetik. ETC-prentsa   Berria, 2009-10-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arre bat (6); arre batek (3); arre edo (3); arre emea akabatu (4); arre emea zen (3); arre eta ez (4); azken hartz arre (8); begi arre (3); bere astoari arre (3); bost hartz arre (4); hartz arre askatuko (5); hartz arre emea (8); ur arre (6)

hartz arrea (4); sai arrea (4)

hartz arreak (4)

hartz arreen (4)

ur arreetan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus