Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Karramarroak ur uherretan soilik harrapatzen dira. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 502. orr.
Ura uherra eta lohia izango da harik eta ibaia itsasoarekin nahasten den urbietan urdintzen, garbitzen eta iluntzen hasi arte. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.
Ur uher beroa zen, kirastuna, higidura bakoitzean burbuilak sortzen zituena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.
Ura epela da eta uherra, hotzitzen ari den zopa bezalaxe. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.
Bertako ura: Pernod kolore, berdeska eta uher, eta haren baitan ispilatua goragoko elurtegi zuriaren isla, txalupa bat ur bazterrean, segmentu-dikea, arimarik ez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.
Ibai uherrean gora eta behera zebiltzan atoiontziak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 272. orr.
Aditz batetik bestera salto egiten ikusi ditut, ibai uherra zeharkatzeko harriak balira bezala. Pako Aristi «Note book», 2005 - 98. orr.
Kafe bat eskertuko zenuke, bai eta hemen ematen dizuten likido uherra ere. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 28. orr.
Adineko gizona begiztatu nuen flakatzen ari zitzaion zakila eskuan, esperma uherrez blai. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.
Istil uherrean palastaka, lokatz beroan haztamuka, lan osoa neuk egin behar izan nuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.
Gure azpian, zingirak beti ere, axal eta uherrak, tarteka lur-zerrenda batzuk, harea, zingirak berriro. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.
Quenu-Gradelletarren urdaitegi handiaren distira itzaltzen ari zen: ispiluak zurbiltzen ari ziren, marmolei zuritasun izoztuak agertzen zitzaizkien, erakusleihoko haragi egosiak lotan zeuden koipe horixketan, jelatina uherrezko aintziretan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.
Memoriaren ur uherretan murgildu naiz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.
Begiak burdinazko malkoz bete zitzaizkidan, pisuaren eraginez, zainek zeramaten erreka uherra. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 84. orr.
Nahasmenaren itsaso uherretan altxor bila dabiltzanen printzipio aitorpena. Berria - Kultura 2004-04-02
Beira uharrezko edontzi zarpailaren ondoan, zamauaren marretako baten gainean, ogi apur bat zegoen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 110. orr.
Eta distira bat agertu zen haren begi uherretan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 223. orr.
Farringtonen begi uher astunek zehar-begirada bat luzatu zioten lagun-taldeari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 138. orr.
Amodioa egiten zutenean, gizonaren so uherrak Rachel eta Jacoben herioaren errudun seinalatzen zuela iruditzen zitzaion Janinari. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 105. orr.
Karriketan ere arrastaka dabiltzan hots uher asko daude. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 30. orr.
Zenbait mende geroago lanerako argi-urratze uherretan aspaldian Otsabidetik partitu herritarren bat ezagutzen zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 223. orr.
Gaiztoa bera zela pentsatzen zuen Florentek, gizaki argal hura, jite beltz uherrekoa, inoren aurrean aitortu ezinezko ametsak egiten zituena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 142. orr.
Faraoiei baino zeru zati txikiago eta uherragoa seguru. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 97. orr.
Belar horri ez diogu berezko bertuterik esleitzen, aire uherra garbitzekoa edo urdaileko behin-behineko pisua arintzekoa ez bada. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 172. orr.
Ikuspuntua umearena da aurrena, ez du helduen mundu uherra ulertzen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 68. orr.
Nire bizitza hala-moduzko eta uher honetako gorabehera guztien ostean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 126. orr.
Helburu uher horren zerbitzuko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 74. orr.
Garrüzeko egun hartakoaz geroztik, garbiak eta zehatzak gabe, lausoak eta uherrak ditut 1570eko kanpainako oroitzapenak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 283. orr.
Lehenbiziko aldiz "Lisboan" agertu zitzaidanetik, halako plazer uher bat isuri zuen Ximurraren bisaiak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.
Garagardo edalontziaren gardentasun uherra, Mably kafetegian. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 215. orr.
Lehen, Unamuno-ren bisioan, iraganaldi uherra -Estatuak, gerrak, joputzak- desegiten eta gainditzen, etorkizun arras garden batera bokaleratzen ikusten zen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 111. orr.
Bera bakarrik ageri zen zuri, garden eta distiratsu jendetza uher eta goibel haren erdian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 248. orr.
Euskal Herrian Euskaraz asmo oneko esaldi konprometitua zer eta esaera kaskar, uher, lizun bihurtuta ager daiteke batzuen begietan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 109. orr.
Uher zihoazen urak azpitik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 196. orr.
Etxetik jakin bazekiela esango nuke, baina giroaren uherrak eta urteetan erabili ez izanaren herdoilak atzendua zioten hizkuntza. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.
Forentseek ez zekiten xuxen burdinen uherrak geldotu edo bizkortu egiten zuten gorpuaren usteltzea. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 56. orr.
Garaño uher bat ere bazegoen, zatar samarra. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 111. orr.
Nahiago dut biluzik, ene egiazko biluztasuna agerian utz lezakeen arropa uhar kario batez beztiturik baino! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 90. orr.
Ate zuri uherraren ondoan bi botoi zeuden: gaueko txirrina eta eguneko txirrina. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 366. orr.
Haren ile grisak, halako gris uher batekoak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 365. orr.
Paper uher mehez estali Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 173. orr.
Hau da hau, hautsa eta uherra! Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 45. orr.
ur uher (3)
ur uherra (3)
ur uherrak (4)
ur uherretan (9)