Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lotsa apur bat nuen nire jarreraz: orduan konturatu nintzen zelan galdu daitekeen gure arrazoimena, zelan bizitzako egun batzuk gauzak zailtzeko gai diren. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 202. orr.
Hasi zen onartzen, arrazoimenaz ez ezik sakonagotik ere, kolorearekiko itsu zela erabat, eta halaxe jarraituko zuela ziur aski. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.
Arrazoimenari eusten diot. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 119. orr.
Kontzientziaren eta arrazoimenaren ohartasuna erdi lausotuta zituen, eta malkoak biltzen zitzaizkion, antza, begien ertzetan. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 118. orr.
Hortaz, egokia da arrazoimen maila ona eta arreta mantentzeko gaitasuna dituzten ikusleentzat. Berria - Kultura 2006-02-17
Gainerakoan, neure arrazoimena erabiltzen dut, nire burua zuzendu; gehiegizko apaltasunik gabe: gero eta hobea naiz eta, zure aldetik pixka bat jarriz gero, ondo konponduko gara. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 69. orr.
Zure mingainak ez diezaiola zure arrazoimenari aurrea hartu. Pako Aristi «Note book», 2005 - 80. orr.
Orduan ez arrazoimenari ez bisaiari eusten diet beren onezkoan, eta malkoak irritzen zaizkit isilka maisailetan behera, barren barrengo su gordeak nola atsekabetzen nauen erakutsiz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.
Non zen arrazoimena zure bizitzako maiteak irain egin berri dizunean salaketa ezin izugarriagoekin, zure "ni" zorigaiztoko hori erdiratuz beraren erdeinuaren aizkorakadez? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 244. orr.
Ez adimena, ez arrazoimena, ez dira sortzaile. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 158. orr.
Eta Holandaz maitemindu zen, han haize-errota mordoa baitago, baita bonbillen argiaganako begirunea ere, arrazoimenaren argitzat hartua. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.
Lege idatzi baten bidez, ordu arte sakabanatuta zegoena testu bakar batean jartzekoa zen, gizabanakoaren adimen eta arrazoimenaren argitan, aro berriari zegozkion lege zibil berriak egokiro eho eta mamituak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.
abiatzen den arrazoimen (3); arrazoimen adigai (7); arrazoimen adigaia (4); arrazoimen batasuna (3); arrazoimen baten (3); arrazoimen berak (5); arrazoimen erabilera (3); arrazoimen espekulatibo soilaren (5); arrazoimen espekulatiboak (10); arrazoimen ezagutza (17); arrazoimen ezagutzaren (5); arrazoimen hori (3); arrazoimen huts (12); arrazoimen hutsa (11); arrazoimen hutsak (28); arrazoimen hutsaren alorrean (4); arrazoimen hutsaren antinomia (8); arrazoimen hutsaren bitartez (5); arrazoimen hutsaren diziplina (7); arrazoimen hutsaren erabilera (8); arrazoimen hutsaren filosofia (4); arrazoimen hutsaren ideala (4); arrazoimen hutsaren inferentzia (3); arrazoimen hutsaren kanonaren (3); arrazoimen hutsaren kritika (31); arrazoimen hutsaren printzipioek (3); arrazoimen hutsaren sistema (5); arrazoimen hutsetik abiatuta (5); arrazoimen inferentzia (28); arrazoimen praktikoak (3); arrazoimen praktikoaren kritika (4); arrazoimen soilaren bitartez (3); atala arrazoimen hutsaren (7); atalburua arrazoimen hutsaren (7); bere arrazoimen (5); berean arrazoimen (4); giza arrazoimen (12); gure arrazoimen hutsaren (3); orduan arrazoimen hutsaren (4); transzendentala arrazoimen hutsaren (3)