Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bardeako arroilatik Tutera parean Ebrora ailegatutako urak eragin zuen ibaiko ezker ertzean zeuden baratzeak eta etxolak hondatu zituen uholdea. Berria - Euskal Herria 2004-09-17
Egun osoan, behean eta urrun, arroila garaitik ur-jauzietara saltoka zetorren erreka izan zuten bidelagun. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 71. orr.
Orduan, bospasei gizon armatu bakarraren kontrako borroka horretan, erasoak irauten zueno, artzainak bazekien hobe zuela arroila sakon baten gerizan geratzea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.
Itsas hegi hori zerurantz jasoko duten harkaitzak ikusiko dira noizean behin, eta ura mendi garaietatik itsasora isurtzen duten errekek ebakiriko arroilak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 198. orr.
Artiedakoak gara; hasieran Irunberriko arroilan bi urtegi egin nahi izan zituzten, bat txikia eta bestea handia. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 39. orr.
Manexek kondatu dauku eremuaren markatzeko arroila aitzurtzen zutela, botaluzean artzeko egun guziz. Herria 2002-11-28
Atzo, goizeko hamekak laurden gutitan, Uztaritzeko ondoan, Baionatik Kanbo alderat doan errepidean, patar baten zolako bihurgune batean, auto bat zerbait gisaz joan da arrunt zeiharka eta arroilarat uzkaili. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 176. orr.
Nafarroa osoan zehar pasatuko den arroila ez dute oraindik eraiki, baina lehenengo tartearen betetze lanak atzo bertan hasi ziren. Berria - Euskal Herria 2004-10-20
Handik laster, Senpereko bidean jarri ziren guardek beren buruzagia zaldiz lauhazka zetorrela ikusi zuten eta, gutik egin zuen ez baitzituen lehertu, eta ur geldoz mukuru zen arroilara erorarazi. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 126. orr.
Kuraiaz beterik ene soldadoek, sei, zazpi metra barna inguruan den arroila pasatzen dute eta azkartua zen sartzea beren arma giderraz bortxatzen dute, oihu batekin elgar sustatuz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 96. orr.
Bi bularren arteko arroila eskaini dio. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 51. orr.
Lertxundik, Epaltzak, Saizarbitoriak, Atxagak... eta datozen zenbait gazte berrik orrialde ederrak eman dituzte argitara, eta denak arroila berrira begira jarri gaituzte! Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 50. orr.
Irriak, adinak mateletan urratu arroilak plegarazten zizkien. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 136. orr.
Arroila-jaitsiera (ingelesez "canyoning") espeleologia, xendazaletasuna, eskalada, rappel eta alpinismoa jardueren teknikez baliatuz arroila eta ur-jauzietan barna ibiltzean datza. ETC-entziklopedia Arroila-jaitsiera, Wikipedia
Bigarren eskuko Land-Rover bat erosi nuen, eta irteera bereziak antolatu nituen: Guarara arroila jaitsierak egitera -aitzindarietakoa izan nintzen horretan-, Pirinioetan eskaladak eta astebateko trekkingak.... ETC-prentsa Berria, 2006-05-19
Eskalada, himalayismoa, base jauziak, arroila jaitsierak, muturreko eskia... denetariko gaiak jorratutako eta denetariko formatutan landutako filmak dira. ETC-prentsa Berria, 2008-12-12
Mendizale nafar bat hil da Huescan arroila jaitsieran. ETC-prentsa Berria, 2010-10-26
Eskaladaren aldaerak, mendiko eskia, arroila jaitsiera...: denetarik egin zale dira, eta Neskalatzaileak blogaren eta Pyrenaica-ren blogaren bidez ematen dute horien berri. ETC-prentsa Berria, 2012-02-17
Sariak abentura jarduerekin dute zerikusia: Aramaioko Hontza Extrem abentura parkera bisita, arroila-jaitsiera, espeleologia saioa, eta kanoan, kayakean edota zaldian ibiltzeko aukera, besteak beste. ETC-prentsa Goienkaria, 2014-09-05
Uharteen bisitarientzat jarduera eskaintza askotarikoa da: arroila jaitsierak, zeharkaldiak zaldi gainean, bizikletan ibiltzeko bideak, kayaketan, eta abarretan. ETC-prentsa Berria, 2016-03-15
Emakumeen bultzada areagotu nahi genuen, eta irteerak eta arlo ezberdinak jorratzen hasi ginen: arroila jaitsierak, via ferratak... ETC-prentsa Berria, 2018-10-09
Hainbatek bidaiak egiten dituzte monumentuak ikusteko: nik bidaiak egiten ditut arroila jaitsierak egiteko. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2016-07-08
Zeroiak ere gerturatzen dira Capbretongo itsaspeko arroila handira, Landetara. ETC-prentsa Berria, 2009-08-16
Ozeanoen azaleraren azpian, plataforma kontinental gehienak, mendiak, sumendiak, lubaki ozeanikoak, urpeko arroilak, goi-ordoki ozeanikoak, mundu osoa hartzen duten ozeano erdiko mendikateak daude. ETC-entziklopedia Lurra, Wikipedia