Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arro 1 iz amildegia, haitzarteko hutsunea.

Urederraren arroaren gainetik bizkarra konkortutako munstro eskerga gisa, edozein mementotan gain hartatik behera amiltzekotan bailegoan, mehatxu itxura nabarmena hartu zuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 205. orr.

2 iz ibarra, harana.

Gibelera so egiten dut eta ederresten Iruñeko arroaren edertasuna et hiriaren hedadura.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Eta urrutira, azkeneko etxeen ondoren, hiriaren luzapenaren ondoren Isonzo-ren arroa ageri zen mendiaren eta ordokiaren artean; Isonzo, bere hondoko harri xehea eta bere ur urdin leiharrezko aldaparoekin, Tagliamentorenen hain berdinak denak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 74. orr.

3 iz ur barrutia, ibai batek eta bere adarrek hartzen duten lur eremua.

Oria arroa bereganatu zuten, bai, baina ez ziren saiatu hortik mendebaldera zabaltzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 24. orr.

Baserri hau Antzuolakoa izan arren Urola arroan dago, ez Deba arroan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 219. orr.

Han Urumearen arroak bezalaxe, nik neuk ere ezkerretara jo nuen; eta ibaitik, "Kristobaldegi"eneko etxe-multzoa ikusi nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 58. orr.

4 arro barneko sedimentu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Arro barneko sedimentuak arro hidrologiko arroan bertan, prezipitazio edo hauspeatze hauspez sortutako sedimentu mota da. ETC-entziklopedia   Arro barneko sedimentu, Wikipedia

5 arro endorreiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Arro hidrologiko oso bateko ibaiak ez badira itsasoratzen, batik bat, aintziraratzen baitira, arro endorreiko bat osatzen dute. ETC-entziklopedia   Sakonune endorreiko, Wikipedia

6 arro hidrografiko (corpusean ez dago; ETCn 54 agerraldi)

Horretarako, biodibertsitatearen eta ekosistemen defentsa, arro hidrografikoen babesa eta arrain-sarden mantenua ezinbestekotzat jotzen ditu. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-09-18

Erreka unitate arro hidrografiko gisa kontsideratu behar da eta ez ibai bezala bakarrik. ETC-prentsa   Goienkaria, 2011-11-04

Buenaventurak bederatzi arro hidrografiko ditu, eta mundu osoko eremurik euritsuenetako bat da. ETC-prentsa   Berria, 2019-08-31

Horregatik, erabiltzaileek ura garestiago ordaindu behar badute, izan dadila lurrak erosteko, arro hidrografikoetan oso hausgarriak diren eremuak erosteko, denen artean. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2018-08-03

Demarkazio hidrografikoa: arro hidrografiko bakar batek edo elkarren ondoko hainbatek osatzen duten lehorreko eta itsasoko eremua, arro horiei lotutako lur azpiko urak, tartekoak eta itsasertzekoak barne. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uraren Legea, Eusko Legebiltzarra, 2006

Proiektu honek ibaiaren arro hidrografiko guztiaren emariaren % 90 erabiliko du eta horrek iskanbilak sortu ditu bertako komunitateetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia energetikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Ezaugarri hidrologikoei dagokienez, aipatzekoak dira ipar-ekialdean Zirauntza ibaia, eta erdialdean Zadorra ibaia, Araban arro hidrografiko handiena duen ibaia. ETC-entziklopedia   Arabako Lautadako kuadrilla, Wikipedia

Arro hidrografiko txiki batean dago kokatuta. ETC-entziklopedia   Arreo-Caicedo Yusoko aintzira, Wikipedia

Itsaso Baltikoak arro hidrografiko baten itxura du, bi ibaiadar dituena, Botniako golkoa eta Finlandiako golkoa. ETC-entziklopedia   Baltikoa, Wikipedia

Ondorio horretara iritsi ziren 148 herrialde mugakideren 200 arro hidrografiko baino gehiagotako ur harremanak aztertu eta gero. ETC-entziklopedia   Ur-baliabideen inguruko gatazka, Wikipedia

7 arro hidrologiko

Tratatu bako hondakin-urak, atmosferaren kutsadura, industriek isuritako hondakinak eta txarto kudeatutako arro hidrologikoetatik iristen diren arroka sedimentarioak dira, hein handi batean, horren errudun.  Berria - Gaiak   2004-06-05

8 arro sedimentario (corpusean ez dago; ETCn 56 agerraldi)

Arro sedimentarioak lurrazaleko topografia baxuko guneak dira non sedimentuaren metaketa gertatzen den, plaken tektonikarekin erlazio genetiko zuzena izanik. ETC-entziklopedia   Arro sedimentario, Wikipedia

Ebroko sakonunea deritzan eskualde hori duela 150 bat milioi urte arte sakonera handiko itsaso baten azpiko arro sedimentarioa zen. ETC-prentsa   Argia, 2006-06-04

Aljeria eta Libia inguruko akuifero handi horiek antzinako arro sedimentarioei lotuak daude. ETC-prentsa   Berria, 2012-04-26

Norabide-faila aktiboen eraginez, ertz transformatzaileetan garatu gabeko plataformak, arro sedimentario sakonak eta ur gaineko eremuak irregularki tartekatuta agertzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

Teknika hori erabiltzen da, adibidez, arro sedimentarioak aztertzeko eta etenune bidez ebakitako unitate estratigrafikoen geometria adierazteko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008

Antzinako arku hertziniarrarekin bat dator, baina, bere garaian desegin eta higatu egin zenez, gaur egun goi-ordoki baxuak eta mendi ertainak dira, zokalo hertziniarraren azaleratzeak, hain zuzen, arro sedimentario ugariren bidez banatuak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

9 ibai arro

Ur Zuzendaritzako teknikarien arabera, ibai arroen uholde eremu naturalak eraikinez "inbadituta» daudelako gertatu dira asteburuko kalteak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Egoera berezia ekarri zuen horrek, ia hilabete eta erdi iraun zuena: Aizkorritik Murumendira eta Murumenditik Erniora, Oria eta Urola ibai arroen lurrak bereizten dituen lerroak banatzen zituen gudako talde biak ere, baina lerro hura ez zen fronte bihurtu, ia ez zen lubakirik egin eta apenas tirorik bota: zain zeuden denak, zer gertatuko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 24. orr.

10 Mediterraneoko arro

Hitz bat, hark adierazten duen gauzakia herrian sartzearekin batera sar daiteke hizkuntza batean; hala, kalamua, adibidez, Mediterraneoko arroan, berandu sartu zen, eta are beranduago Iparraldeko herrialdeetan; eta aldi bakoitzean, landarearekin batera iristen zitzaien landare horren izena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 274. orr.

11 mendi arro (corpusean mendiarro soilik) iz

Mendiarro maldatsuak belarrez tapizaturik zeuden; baina ordu hartan dena grisa zen, eguzkia ezkutatu egin baitzen, eta behean, urruntasunean, gizakien bizilekuetako argien zohardura ikusten zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 68. orr.

12 ozeano arro (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Ozeano arroa, beheragune oso zabal bat da, erlatiboki uniformea, gutxi gorabehera inguru biribildua duena, ozeanoen ohantzea osatzen dutena. ETC-entziklopedia   Ozeano arro, Wikipedia

Gandorra Arabiako kostaldetik 400 km-ra kokatuta zegoen eta bien artean Hawasina deritzon ozeano-arroaETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

Sumendi askok ozeano-gandorren sarearekin bat egiten dute, baina batzuk failetan zehar edo ozeano-arroetako lineamenduetan daude. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008

Teoria horren arabera, Lur urtua hoztean agertu ziren zimurrak, sagar erreetan bezala, eta zimur horien eraginez sortu ziren ozeano-arroak eta mendikateak. ETC-literatura, saiakera   Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009

13 urratze arro (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Urratze arroa urratze deformazioaren ondorioz sortutako arroa da; deformazio hori albo-mugimendua erakusten duten faila sub-bertikalen bidez moztuta dauden lurrazal edo litosfera blokeetan gertatzen da. ETC-entziklopedia   Urratze arro, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus