Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hogeita hamar urteetan aurrera zihoan orduan, eta emakume itsusi eskarmentu gabeko bat zen, oso laster neskazahar bihurtu aginean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.
Enricok ez bide zeukan hain garbi kontua, baina iluna zen ordurako, eta hotzak akabatu aginean geunden; eskuak garbitu, gaztainopil zati bat erosi, eta etxera jo genuen, elektrolisiari bere gisa jarraitzen utzirik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.
Orduan jakin zuen [...] zoritxarren bat eragin ondoren betiko gogoan txertaturik gelditzen eta azalera atera aginean egoten diren istorio gazi horietako bat osatzeko lehen pausoa emana zuela dagoeneko bere anaia bihotzekoak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 96. orr.
Artekalekoan hirugarren urtea bete aginean zegoelarik alde egin zuen Bilbotik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 42. orr.
Ez, nik egingo nion tu ostera ere, hil aginean nengoela. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 89. orr.
Etzanda zeutzan pertsona guztiak hilda zeuden, edo hil-aginean soilik? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 142. orr.
Hil aginean gelditu zen eta barrabila bat galdu zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 49. orr.