Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta tortura zen, orduan, espazio haren horizontea, urrun zegoenean ere hurran sentitzen zena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 424. orr.
Astelehen guziz bezala bazoan Donibane Garaziko merkatura, eta zubitik hurran hurbiltzen zaio Luzaiden bizi zen frantses bat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 191. orr.
Elgarri hurran, bi heriotze ukan ditugu herrian. Herria 2003-02-06
Hortik hurran herriko Urruti Jauregian bisita daiteke arte erakusketa, ikusgai dituela bi emazte artisten obrak. Herria 2002-08-08
Hilabete bat hurran egon ginen, gure lagun batek gorriñoak bildu baitzituen eta beste zenbait kutsatu. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 43. orr.
Zenbait astez, 44ko udan, 50 000 hurran izanen gara. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 72. orr.
Otsail azkenean 15 bat hil egunean, martxo erditan, 50 bat, martxo azkenean 100 eta 200 artean, eta apirilean 300 hurran. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.
Irakurtze eta otoitzetan parte hartu dute ahaide hurran zenbaitek euskaraz, frantsesez edo inglesez. Herria 2001-07-05
Ahaide hurranak gira. Herria 2005-03-24
Nire kezka areagotua du Gercourt jaunaren etorrera hurran-hurranak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 521. orr.
Hurran urtean nahi nuke zerbait muntatu oraino hor baniz eta ahal balinbadut. Herria 2004-12-23
Hurran jokoak frantses eta españolen artean eginen dira agorrilaren 10 ean Baigorrin. Herria 2003-07-24
Antolatzaileer damutu zaie itsas aldetik etorri den jende gutia eta esperantza dute hurran aldian hango gehiago jendek nahiko dituztela mendiko mahastiak ezagutu eta besta egin hemengo mahastizainekin. Herria 2001-05-31
Ez du xedera eta marrara hurbildu hurran denean ezantsiatu behar eta baratu. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 58. orr.
Gauaren besoetan itzali hurran den eguzkia horizontean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 247. orr.
Kolpearen ondorez, tentua eta zentzua galdu eta hil hurran izan nintzela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 33. orr.
Hil-hurran zena? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 87. orr.
Hil hurran ikusi nuen oreinaren begi galduak gogoan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 142. orr.
Hil hurran den enpresa baten ardura hartzera. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.
hil hurran (21)