Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aztoratzaile izond aztoratzen duena. ik aztoragarri.

Ummm! Uhin aztoratzaile, dibertigarri, basati bat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.

Desegin-behar malenkoniko hari ekiterakoan, laguntzaile (edo, zuzenago, aztoratzaile eta oztopatzaile).  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 250. orr.

Espainiako erreinuaren kanpo politikan esku-hartze aztoratzailea izan da.  Berria - Ekonomia   2004-02-19

Hala ere, egun batean gauza desatsegin bat gertatu zen, neskato lotsabako batzuek Daviden taldeari erronka bota ziotenean, eta Angela Clare izeneko izaki aztoratzaile batek hainbeste yorker egin zituen ezen...  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 230. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus