Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han ikusi zituen asaldatu zuten irudiak: hareazko zuloetako esperientziez gain, hiltegiak ezagutu zituen, ume sentibera batentzat erabat aztoragarria. Berria - Kultura 2006-03-22
Eta hantxe nengoen ni, agurearen eskutzar gorrixkak aulkiaren kontra zanpaturik, eta dozena pare bat begi arretatsu, libertitu eta aztoragarrik zeharkatuta. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 48. orr.
Txoria bera ez zen aztoragarria, noski, diseinua zegoen gaizki egina; baina emakume haren bizkarraldean aztoramena sortzen zuen zerbait baldin bazegoen, txori hura zen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 24. orr.
Bestetik, hi tzak banan-bana mamurtuz eta elkarri etenik edo pausaldirik gabe hitz egiten zuen, arnasa sudurtzuloetan gora hartzean hots aztoragarria sortzen zitzaiolarik. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 139. orr.
Erru sentipen aztoragarria ernatzen zuten gutariko bakoitzarengan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 59. orr.
Gai aztoragarriegia zitzaion, hartaz eroso mintzo ahal izateko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.