Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aztoramen iz aztoraturik dagoenaren egoera. ik aztoramendu.

-Inoiz bildu den armadarik handiena ei da gurea -esan nion, harekin hizketan segitzeko beste estakuru baten bila, nire aztoramena haren berbek bakarrik kendu ahal izango balute moduan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 147. orr.

Tendentzia berrietan, ironizatu egiten da eta errepublika gazteko aztoramen materialista estigmatizatzen da.  Berria - Kultura   2006-01-03

Baina aztoramena, askatasuna, desinhibizioa, ez dira lobulu frontaletako lesioen ondorio bakarrak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Bezperan, azken antolamenduak egiten ari ginela, halako aztoramen adierazkaitz bat genuen denok.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 30. orr.

Gerraren aztoramenari alanbre gainean legez eusten zion emakumearen premian nintzen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 126. orr.

Aztoramenak goia jo zuen eta borborrean genuen giroa.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 77. orr.

Bazen haiengan aztoramen halako bat, Junior eta Charlotte heziera onekoegiak baitziren eskuarki, euren zalaparta eta marmarrekin jendea amorrarazten ibiltzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 49. orr.

Oxtabena borrokaleku arautu bat bilakatuko zen ostera ere, aztoramenik gabekoa, eta denok izanen ginen tristeago baina aldi berean lasaiago.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 254. orr.

Eztul ahul batzuk egin zituen, aztoramen iragankor eta oso arin baten mende, une batez, egon izan balitz bezala, eta hori izan zen dena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aztoramen handia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus