Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Segurtasun handieneko presondegiko patioan azaldu zinenean ikusgarrizko aztoramendua egon zen prentsan eta irratian eta. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 107. orr.
Inolako aztoramendurik gabe pasatu nintzen haien aurretik, eta elizaren pareko plazatxora heldu nintzen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 173. orr.
Aztoramendu ezkutu batekin egon nintzaion begira hain ohikoa zirudien imintzio horren esanahi gordea zein ote zen pentsatuz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 177. orr.
Txukuntasun hura gauza zentzugabea eta berezia gertatzen zen oso, kanpoko aztoramenduarekin alderatuta. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.
Gero, berriak sortu dion aztoramendua gaindituta, mimosa estalgunearekin lotzen duen bidezidor-labirintotik hasi da astiro irristatzen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 116. orr.
Hasierako aztoramendua handitu egin zait, lo arazoak dauzkat, garai batean bezala hasi naiz deprimitzen. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 100. orr.
Moskun zegoen aztoramenduaz mintzo zen telebistako esataria. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 120. orr.
Autodidaktak botako lukeen garrasiak eta bere masailean behera isuriko litzatekeen odolak eta pertsona hauen guztien aztoramenduak ez lukete tokirik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 204. orr.
Tom igaroa zen lehenago ere arrebarekin antzeko egoeratatik, eta harengatik bihotzeko azken zuntzeraino ni bezain kezkaturik bazegoen ere, beraren aztoramendua leundurik ageri zen akiduragatik, haserreagatik eta urteetako etsipenagatik eta damuagatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 286. orr.