Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artega aztarrikatu du lurra, arrastoren bat aurkitu nahian, alferrik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 215. orr.
"Holako espedizioak", esan zuen Ramsay jaunak, oin muturrarekin lurra aztarrikatuz, "oso mingarriak dira". Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 151. orr.
"Hobe beharrez" erantzungo zidaketen haiek, baina saia nadin erantzun horren azpian zertxobait arakatzen, aztarrikatzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 14. orr.
Geure indarrez, geure trebeziaz aztarrikatuko genuen misterioaren sabela: zintzurretik helduko genion Proteori, bertatik etengo haren metamorfosi ezertaragabeak, Platonetik Agustinera, Agustinetik Tomasera, Tomasetik Hegelera, Hegeletik Crocera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.
Paper zaharretan ondo aztarrikatu eta gero, gehienez ere, azken zenbat urtetako berri jakingo genuke? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 89. orr.