Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aztarrika 1 adlag lurra harrotuz. ik induska; azterka; aztarka.

Ez naiz inoiz lurrean aztarrika edo habien bila aritu, ez ditut belar bildumak egin, ez dizkiet harriak bota txoriei.  Berria - Harian   2005-06-21

Altamira ere mendean hartu zuten Abadiñokoek, eta aztarrika handirik atera gabe.  Berria - Kirola   2006-03-05

Leihotik oilo arrotz bat bere baratzean aztarrika ikusten zuen edonork eskubidea zuen fusila hartu eta bi aldiz tiro egiteko hari: in fraganti behar zuen, haatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.

Konkorra zutitu egin zen eta atso baten itxura hartu zuen, baratzean aztarrika, belarrak batzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 198. orr.

Haranzko hegian bistatzen da sorterria, zuhaitz artean erdigaldua; larrean abere batzuk bazkan, eta honantzago hegazti ilun batzuk, euri ondoko lur hezean aztarrika.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.

2 adlag sakon arakatuz.

Ez da nire asmoa pasatako mixerietan aztarrika ibiltzea: mixerablea litzateke hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.

Zaude pixkatean, eta utziezu nere hitzei atrebentzia puskat hartzen eta zure bihotzondo adabakitu horretan aztarrika aritzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

Patriciaren bizitzan atzera egin, eta jaio zenetik azkenekoz ikusi zuen artekoa berritzen zuen bere erruen bila, iraganean aztarrika.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 236. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus