Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon bien esku sukartsu eta jakintsuak gorputzean gora eta behera ibili dira, behin eta berriz, zirrika, azterka, bularrak eta sexua oretzen, erruki gabe. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.
Berriro ere bere kutxan azterka hasi zen Harry, diru-zorroa atera eta zilarrezko txanpon batzuk ipini zituen Stanen eskuan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 34. orr.
Galdetu dit bizitoki tamalgarri honetan euskaldun batek, eta esanaz batera, burua makurtu zuen barreneraino, lurraren zabalean, azterka, zeozer atera nahi balu bezala. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 55. orr.
Bere eremutik atera, eta beste zakur baten barrutira hurbiltzen bada, ordea, beldurka, azterka, usainka. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 34. orr.