Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta misterio horren aztarna gordetzen dugu oraindik, esne, esna, esnatu, hitzen bidez, argitasuna, jakinduaria, izpiritua adieraztean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 41. orr.
Aztarna biribilak utzi zituen urak orrialdeetan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.
Orduak eman nituen eraikin sendo baina antigoaleko hartan 1973ko mikrofilmak arakatzen, baina ez nuen aztarnarik topatu. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 190. orr.
Hasieran, gortinak garbitzen nituen bezperan kearen usain arrastoa, nire bekatu txikiaren aztarna, haiei erantsita geratuko zen beldurrez. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 118. orr.
Saiatuko naiz bidaia luze horren aztarnak biltzen; saiatuko naiz gizon hau harrapatzen. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 18. orr.
Dotorea ez ezik zaharra ere bada eliza horren lehen aztarna. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 123. orr.
Eta, hori dela bide, Labartzan sentituko nuen sargori sapa itsaskorraren aztarnarik ez. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 10. orr.
Zahartzearen hondatze progresiboaren aztarnak modu naturalean, espanturik gabe ageri dira hemen, eta nik ez dakit zein esperientzia izan duen egileak horretarako, ez diot galdetu nahi izan, arte-lanaren atzeko background-a bere kontua delakoan. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 9. orr.
Hurrengo orrialdeetan, berriz, izaera desberdineko bi adierazle aztertuko ditugu: aztarna ekologikoa eta giza garapenaren indizea. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 56. orr.
Iraunkortasunaren esparruan, gizarte baten helburuak gaitasun ekologikoa gainditzen ez duen aztarna ekologikoa izatea izan behar luke; de? zit ekologikoa hutsekoa izatea alegia. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 69. orr.
Orduan epaileak paper zurian haren behatzaren aztarna hartuko du eta gero paperean berak nahi duena idatziko du Azkenean senarra hobengabe dela aitortzeko. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 86. orr.
Baina alemaniarrak zilarraren aztarna hartzen zuten trikimailuekin etorri eta bailara bat baino gehiagotan ibili zituan metal bila, eta baserritarrak beldurrez aidean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.
Ur-aztarna edo aztarna hidrikoa ondasunak edo zerbitzuak ekoiztean edo kontsumitzean erabiltzen den ur gezaren kantitatea da. ETC-entziklopedia Ur-aztarna, Wikipedia
Kontsumitutako produktuen ur birtualaren kopuru osoari, aldiz, aztarna hidrikoa esaten zaio. ETC-prentsa Goienkaria, 2013-06-14
Erriberan, Nafarroako bertze edozein tokitan baino handiagoa da aztarna hidriko grisa. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2019-11-08
Etxe Zuriko Segurtasun Nazionalerako Departamentuaren arabera, hatz aztarnak eta argazkiak jasotzeko hamabost segundo baino ez dira behar izango. Berria - Mundua 2004-09-29
Condor Operazioko hilketak salatu zituzten abokatuen arabera, "Pinocheten hatz-aztarnak hilketa bakoitzean daude, ezabaezinak dira eta Auzitegiak ikusi egin ditu». Berria - Mundua 2004-08-27
Zorionez, Dianneren hatz-aztarnak hartu nituen bere etxean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 158. orr.
Aldamenean, mahai txiki bat ikusi duzu, eta gainean arrabola eta hatz-aztarnak jasotzeko txartelak daude kaxa koxkor batean gordeta. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 211. orr.
Bitartean hatz aztarnak hartuko dizkiete, irakurketa optikoa egiten duen laser sistema baten bidez. Berria - Mundua 2004-09-29
Zorionez, Dianneren hatz-aztarnak hartu nituen bere etxean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 158. orr.
Karbono aztarna erakunde, gertaera, produktu eta pertsona guztien multzoak eragin (edo eragiten) dituen gas berotegi efektuko gasen kantitate totala da. ETC-entziklopedia Karbono aztarna, Wikipedia
Ondorioak behar bezala ulertzeko ezberdintasuna da hitz gakoetako bat: karbono aztarna txikiena dutenak dira ondorio larrienak bizi (ko) dituztenak. ETC-literatura, saiakera Euskal Harriak, Joseba Azkarraga, Alberdania, 2011
Hortaz, gure karbono-aztarna handitzen ari ei da, besteak beste, fabrikek behar duten energia elektrikoa erregai zikinagoen bidez lortzen delako Europan baino, ikatzaren bidez, adibidez. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 196 zbk., 2013 - maiatza_ ekaina
Baserri baten eraikuntzaren inpaktua aztarna ekologiko, karbono-aztarna edo kostu energetikoen arabera neurtzea nahiko paradoxikoa da. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikuntzaren biologia, Garbiñe Pedroso / Inhar Agirrezabal, UEU, 2014
Horrez gain, artalde honetan ezarritako jarduera erregeneratibo guztien baturaz sistemaren karbono aztarna gutxitzea lortzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015
Hala balitz ere, egungo plastikoen oinarria jatorri fosila da eta, beraz, izatez jasangarriak ez izateaz gain, karbono-aztarna handia dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Zero zabor, Joan Marc Simon (Danier Zuazagoitia), UEU, 2016
Barnekoari dagokionez, Gurutze Gorriak karbono aztarnaren gastuari buelta emateko konpromisoa ere hartu du, eta kudeaketa hobetu egin du, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduari buruzko ebaluazioa gaindituta. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2019-06-21
Hidden impactstxosteneko aurkikuntzetan oinarritu dira lurreko aztarna ekologikoa, karbono-aztarnak eta beste kalkuluak izan daitezen erabakien abiapuntua. ETC-prentsa Argia, 2013-04-28
Gizakiak sorrarazitako karbonoa jotzen da klima aldaketaren erantzule nagusitzat, eta horren eragina zenbatu ahal izateko karbono aztarna kontzeptua ere eguneroko hizkeran sartu da. ETC-prentsa Berria, 2016-02-07
Eurek zaintzen dituzte gure basoak, gure karbono-aztarna murriztu dadin ahalbidetuz eta bide batez inguru iraunkor eta osasuntsuago baten bizi gaitezen lan egiten dute. ETC-prentsa Berria, 2018-09-30
Abeltzain asko karbono aztarna gutxitzeko egiten ari diren lana ere goraipatu dute. ETC-prentsa Berria, 2019-12-07
Lehen eta azken berdintzak 10.16 atalaren ondorioak dira, eta hirugarrena, matrize baten aztarnaren definizioaren ageriko ondorioa. ETC-zientzia, zuzenbidea Aljebra lineala ondo egina, Sheldon Axler (Ixiar Iza), EHU/UPV, 2017
azken aztarna (5); aztarna argiak (4); aztarna arkeologikoak (6); aztarna asko (3); aztarna bakarra (7); aztarna bat (11); aztarna batzuk (9); aztarna bila (3); aztarna ekologikoa (13); aztarna ekologikoaren (4); aztarna gehiago (4); aztarna guztiak ezabatu (4); aztarna guztiek (4); aztarna guztien (4); aztarna handia (3); aztarna hori (3); aztarna horiek (18); aztarna horien (3); aztarna oro (4); aztarna sakona (3); aztarna sakonik (3); aztarna txiki (3); aztarna utzi (5); aztarna uzten (4); aztarna zaharren (3); baten aztarna (16); beraren aztarna (3); bere aztarna (3); beren aztarna (3); beste aztarna (3); bizi aztarna (3); diren aztarna (3); duen aztarna (5); edo aztarna (4); hainbat aztarna (6); haren aztarna (11); horren aztarna gordetzen (3); oraindik aztarna (3); utzitako aztarna (4); zenbait aztarna (5); zuen aztarna (4)
azken aztarnak (9); aztarnak agerian (3); aztarnak aurkitu dituzte (14); aztarnak aurkitu zituzten (3); aztarnak azaltzen (3); aztarnak bilatzen (4); aztarnak dira (7); aztarnak dituela (3); aztarnak edo (4); aztarnak erakusten (4); aztarnak ere aurkitu (4); aztarnak ez (3); aztarnak ezabatu (4); aztarnak jaso (3); aztarnak oroimenean (3); aztarnak topatu ditu (3); aztarnak ziren (4); baten aztarnak aurkitu (12); bere aztarnak (3); garaiko aztarnak (3); haren aztarnak (7); hatz aztarnak (9); horren aztarnak (7); lehen aztarnak (5); utzi dituen aztarnak (3); zaharraren aztarnak (3)
aztarnaren bat (14); aztarnaren bila (3)
aztarnarik aurkitu (9); aztarnarik batere ez (3); aztarnarik ere ez (7); aztarnarik ez uzteko (7); aztarnarik gabe (6); aztarnarik ikusten (3); aztarnarik topatu (3); aztarnarik utzi gabe (17); aztarnarik uzten (3); baten aztarnarik (4); batere aztarnarik (3); beste aztarnarik (3); ezein aztarnarik (3); haren aztarnarik (6); horren aztarnarik (8); inongo aztarnarik (3)
aztarnen arabera (3); aztarnen atzetik (4); aztarnen bila (4)