Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zantzu (orobat zantzo g.er.) 1 iz gertakari bat adierazten duen seinalea edo aztarna.

Argazkia zantzua, aztarrena bada, zantzu hori berori ere moldagarria da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 193. orr.

Grima ez da zantzu edo augurio bat, heriotzaren eragilea da!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 93. orr.

Baditu beste zantzu batzuk oiloak, eguraldiaren ezinegonak kutsatuta egiten dituenak Zantzu gehienek seinalatzen digute ilargi amandrea gertuago sentitzen zuela euskaldunak, eguzkia bera baino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.

Zantzu haiek guztiek esanahi argia zuten, norbaitek bisita espero zuela.     «Kuskue tanden», 2004 - 20. orr.

Trauma ondoko estresaren zantzuak: insomnioa edo logurarik eza, amesgaiztoak, fobia, antsietatea...  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Batetik bestera ibili zen emakumearen zantzurik aurkitzeke.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 61. orr.

Koloniaren zantzua iritsi zitzaidan: lavanda arrasto bat airean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Mikel Strogoffek, zeruaren zantzuei erreparatzera ohitua, naturaren indarrak borrokan hastear zeudela susmatu zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 139. orr.

Del Vallek musika urrun baten zantzuak antzeman zituen ateaz bestalde.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 118. orr.

Hasiak dira jada gerora Ordena zamatuko duten barne-arazoen zantzuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.

Gaugiroa, epela oso, uda hurbilaren zantzu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Egun, zubererazko azentua morfologizatzen ari delako zantzuak daude.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 112. orr.

Ahotsa zantzuz betea zeukan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 277. orr.

Haren zantzuan zebilen, haren aztarna aurkitzen zuen nonahi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 157. orr.

Florenten presentzia azaldu beharra zegoen, polizia zantzuan jarri gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 94. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bai, zantzu ona da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.

Bakardadea bete-betea zen eta menturaz zantzu txarrekoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.

Milaka gauza xehe, zantzu argi bihurtzen direnak aintzat hartzen dituenarentzat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.

Zantzu garbien bidez ikusi zuen anaia benetan damututa zegoela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 778. orr.

Ez zegoan horren zantzurik txikiena ere hiruron aurreagoko bizitzan, eta, hala, zentzugabetzat baztertu nian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 170. orr.

Auzi medikuaren txostenetik ezin daiteke ondorioztatu Otamendik salatutako tratu txarrak gertatu ez zirenik, «zantzu fisikorik» ez zuela baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Izotz Aroa berriz etorriko ote den ipar Europara aipatzen da batzuetan, eta zantzu zientifikoak badira hori pentsatzeko.  Berria - Gaiak   2004-09-23

Bi aste hauetan, zantzu baikorrak izan dira [...] baina azken egunotan iraganeko estrategien ondorio kezkagarri eta arriskutsuak nabarmendu dira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Satsukeria kirats hartaz ez zitzaigun artean iritsi inolako berri zehatzik, soilik zantzu lauso bezain goibelen bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 173. orr.

Haurrak indarkeria zantzu nabarmenak zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-06

Oinazearen zantzu gogoilunak zeuzkan aurpegi tolesgabean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 290. orr.

Oso lagungarri gertatzen zaio Bermeoko aurpegi haiek guztiak ekartzea gomutara bizkaieraren kontrako lehen zantzoak entzuten dituen aldiro.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 85. orr.

Hori esanda, Guardia Zibilaren txostenetan «ageriko zantzuak» daudela ondorioztatzen du, Udaletxe proiektuan azaltzen zela Egunkaria, eta beraz egunkariak eta ETAk harremana zutela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Askotan azpimarratu izan du argazkiak bere sorburu duen errealitatearekin zeinu-erlazioa ez baina zantzu-erlazioa duela gehiago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 157. orr.

Barthesek, alderantziz, argazkiaren erregistro- eta zantzu-izaera azpimarratzen du, erregistro horren izaera mekaniko eta "objektiboa".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 193. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egunerokoenak zaizkigun hitzak ere geure pentsamenduen hatz-zantzuen moduko zera batzuk dira askotan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 74. orr.

Lurrean kleraz margoturiko oin zantzuei jarraiki.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 41. orr.

Gainera, ez nuen inon esne edo ezti zantzurik ikusi.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 205. orr.

Bostak arte ez zen bizi-zantzurik iritsi haren gelatik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 21. orr.

Haize zantzurik ez eguratsean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 379. orr.

Delitu zantzurik badago alderdiak gogor egingo diela esan du PPk.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Idoiaz neukan irudia [...] ez zetorren bat jokabide jeloskor harekin, inoiz ez bainion maiterre-zantzurik nabaritu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 176. orr.

Tuberkulosi- edo psikosi-zantzuren bat zirudien, edo eritasun neurologikoren bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Aurrez ezagutu ditu natur zantzu eta gertaera harrigarriak.  Elizen arteko biblia   Jkd 8,8

Galerna-hotsak ere, enbata-zantzuak zabaldu ohi dira batzuetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 232. orr.

Kritika zantzurik ez titulu nagusietan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 147. orr.

Misterio zantzurik ere ezarri izan zaio, ilargiarekiko harremanik baduelakoz: Barikuko iretargia txarra izaten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 220. orr.

Haren ahotsean bada itolarri-zantzu bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 25. orr.

Gerra-zantzuak, azkarki sentitzen genituen etxe baketsu hartan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 136. orr.

Gauza bakarra falta zela ohartu naiz: etxeen inguruan ez zegoela mugimendu, bizitasun zantzurik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 96. orr.

Seguru aski pentsatuko huen [...] munduak bere kuttuntzat daukan pertsonak prostituta-zantzuren bat duela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 148. orr.

Alde guztietan heriotza-zantzuak ikusten hasiko zara, eta hori bera nahikoa izaten da edozein hiltzeraino izutzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 49. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

«Babes gabezia zantzurik» egon ez dadin erabaki du epaimahaiak epaiketa hogei egunez etetea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Fiskalak «terrorismo delitu zantzuak» ikusten ditu Anoetako ekitaldian.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argi zantzu (3); beste zantzu bat (5); bortizkeria zantzu nabarmenak (3); delitu zantzu (3); gaitzaren zantzu (3); kriminalitate zantzu (3)

zantzu argi (4); zantzu argiak (11); zantzu argiak daudela (3); zantzu asko (4); zantzu bakar bat (3); zantzu bat (27); zantzu batzuk (8); zantzu fisikorik ez (3); zantzu garbiak (4); zantzu gisa (6); zantzu gutxi (3); zantzu guztien arabera (9); zantzu nabariak (3); zantzu nabarmenak (7); zantzu nabarmenak zituen (4); zantzu nagusiak (7); zantzu ona (3); zantzu positiboak (3)

lehen zantzua (7)

adierazten duten zantzuak (5); aldaketa zantzuak (5); delitu zantzuak (10); gaixotasunaren lehen zantzuak (4); heriotza zantzuak (4); hidratatuen zantzuak (4); indarkeria zantzuak (5); izanaren zantzuak (4); lehen zantzuak (19); lehen zantzuak agertu (3); lehenengo zantzuak (7); mineral hidratatuen zantzuak (4); nekearen zantzuak (3); ote den zantzuak (3); pneumonia atipikoaren zantzuak (4); tortura zantzuak (5)

zantzuak agertu (9); zantzuak agertzen (5); zantzuak antzeman (4); zantzuak atzeman (4); zantzuak aurkitu (10); zantzuak aurkitu zituzten (5); zantzuak badaude (4); zantzuak badaudela (4); zantzuak badira (3); zantzuak daude (6); zantzuak daudela (12); zantzuak direla (4); zantzuak direla eta (3); zantzuak dituzte (3); zantzuak dituzten (4); zantzuak egon (6); zantzuak eman (4); zantzuak ematen (4); zantzuak ez (5); zantzuak ikusi (4); zantzuak ikusten (6); zantzuak utzi (4); zantzuak zituen (5); zantzuak zituzten (4)

lehen zantzuen arabera (3); zantzuen arabera (5); zantzuen bila (4)

azaleko zantzuetatik (3)

zantzuren bat (18)

bizi zantzurik (5); delitu zantzurik (7); ez dago zantzurik (4); ez dagoela zantzurik (3); gaitzaren zantzurik (4); indarkeria zantzurik (8); inolako zantzurik (8); inolako zantzurik ez (4); inongo zantzurik (3)

zantzurik ageri (5); zantzurik agertu (5); zantzurik antzeman (3); zantzurik atzeman (4); zantzurik aurkitu (13); zantzurik ez da (3); zantzurik ez dagoela (7); zantzurik ez zuten (5); zantzurik gabe (6); zantzurik ikusi (3); zantzurik ikusten (4); zantzurik sumatu (4); zantzurik uzten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus