Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpildura 1 iz jantzi edo ehun baten ertza azkentzen duen tolesa; jantziaren ertzean ezartzen den ehun zerrenda. ik toles.

Jauregian paretak zeta frantses tindu finekoz estaliak zeuden: zeru-koloreak, berde argiak, arrosak, azpildura urrekaraz sendotuak, eta guztiak Pariseko ehundegietatik ekarriak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Arrazionaltasun cartesiarraren mugak hankazgoratzea bilatzen du egileak, eta horretarako, egileak lagun du liburuan omentzen duen Julio Cortazar, eta izen horren baitan biltzen den literatura mota, jolasa ardatz hartuta errealitatearen azpildura berriak, ifrentzu ezezagunak bilatu nahi dituena.  Berria - Kultura   2006-04-04

Masailak kolorgetu egin zitzaizkion, kolore oro bere sudur mela-mela egindakora aldatu izan balitzaio bezala, eta azpildura arrosak ageri zituen betile zurbilen inguruan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.

Oraindik ere jakan gordeta dauka zapi zuriaren azpildura perfektoa, aitaren patrikatik lapurtua, uso-hego jauzkaria irudi.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 169. orr.

Oraindik ere jakan gordeta dauka zapi zuriaren azpildura perfektoa, aitaren patrikatik lapurtua, uso-hego jauzkaria irudi.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 169. orr.

2 iz bi aurpegi edo jarrera erabiltzen dituen, itxurak egiten dituen pertsonaren jokaera. ik toles.

Azpildura izanez gero, zentzurik ez du ia honek guztiak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 177. orr.

Ez nekien zer zen lopette bat, baina hitzak azpildura gaiztoren bat behar zuen, han hurbil ziren langileek barre egin baitzuten galderarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 315. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus