Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

toles 1 iz gai malgu baten zatia, bere beste zati baten gainean, lodiera bikoiztuz, biltzen dena. ik tolestura; izur. (tela eta kidekoena)

Buru-zapiaren toles bat baino ez zezakeen begizta eta gorriminez koloreztatuta zituen masailen zati bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 41. orr.

[Uil-en jantziak] hain ziren handiak, non hiru toles egin behar izan baikenizkion besoetan eta galtzen azpilduretan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 13. orr.

Moztu gabeko oihal-zati bat bizpahiru lekutan josi, eta hain toles ederrak osatuz egokitu eta itsatsi zitzaion gorputzaren inguruan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 412. orr.

Aurpegiera, eskuen mugimenduak, soinekoaren tolesak, bazirudien norabide berean oldartzen zela dena, eta bera ere hegan ateratzen zela bere hitzekin batera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 388. orr.

Gonaren tolesen farfailaren atzetik joan zitzaion ama, ate nagusia itxi eta gero.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 155. orr.

Bere berokiaren tolesetik atzamar mutur bat agertu zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 56. orr.

Zehaztezina zuen galtza; galtzaren tolesa, ordea, ezin bikainagoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Maindirearen tolesen artean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 138. orr.

Hil-oihala zela eta ez zela, Abas galdekatzeari ekin zion: nolakoa zen, zein koloretakoa, zenbat toles zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.

Beste batzuek losintxa egiten dihardute, oihalaren gelditasunetik; eta denek dute zertxobait, lore bat, bitxi bat, arroparen toles bat, ezpain izur bat, margolariak deigarri jarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 368. orr.

Toles bat josten ari baitzen lasai-lasai.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 176. orr.

Duke handiak gutuna hartu eta haren tolesak zabaldu zituen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 427. orr.

Eskupeko diru zikinak onartzen zituztenak eta errefusatzen zituztenak, tolesez beteak, tolesez erdi beteak eta tolesik gabeak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 541. orr.

2 (bestelakoena)

Bat-batean, haren larruazal tenkatua, denboraldi batez zimurrez gabetua, toles txiki ugaritan bildu zen, eta leku batzuetan dingilizka zeukala zirudien.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 38. orr.

Haren aurpegia, ahizparena baino osasuntsuagoa, dena zen izur eta toles, sagar gorri zimeldu baten antzera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 266. orr.

Begiak betzulo sakonetan hondoratu eta betazal berde hanpatuen tolesetan galdu zitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.

Lepoko tolesek bular gainera egiten diote balantza, geldiro, erritmikoki.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 86. orr.

Titietatik zintzilik zeuzkan zerrikumeak, bat-bateko ilunpe hartan galduta eta kurrinkaz, borrokan hasi ziren amaren toles eta poltsen azpian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.

Azaleko geruza da [garunaren] hemisferio bakoitzaren atal nagusia, zimur eta toles sakonak dituen ehun multzo bat, gai grisa ere esaten zaiona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

Paperaren tolesekin bat eginik, hantxe zegoen ebazpena: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 386. orr.

3 irud/hed

Lan berri honetan, Sanchez Ostizek Pio Barojaren «izaeraren tolesak» argira ekarri nahi izan ditu.  Berria - Kultura   2006-03-31

Gauzak era horretara josita, istorioa tolesik gabe hedatzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 224. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azal tolesez estalita dago ia dena, eta kosta egiten da aurkitzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 249. orr.

Nire aurpegiari begiratzen nion ispiluan, nire betazal-tolesei.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 80. orr.

Lepo-toles guztiak batu egin zaizkio eta girgilo bakar bat osatu, larruzko kuxin borobil lodi bat; bertan eserita, trabeska, burua.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 88. orr.

5 itzulingurua; itxurakeria, zurikeria.

Egia gordina, subjektiboa baina toles eta estalki gabea -zinezkotasun botoa egin izan balu bezala- islatzen da orrialde guztietan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.

Neska jatorra da, tolesik gabekoa, txori airosa, esaten den bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 171. orr.

Amona oso pertsona xaloa zela, apala, tolesik gabekoa.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 32. orr.

Inuzentzia edo tolesgabetasun moduko hori ez zen zintzotasunetik sortua, baizik eta itxurak eta tolesak ("munduaren tresneria ustela", Traherneren hitzetan) ulertzeko ezgaitasunetik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

Haren obra inolako tolesik gabe idatzita dagoenez, [...].     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 274. orr.

Itxuraz toles gabeko esaldia denak bigarren esanahi bat ezkutatzen du bere baitan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 229. orr.

Guztiek gogoko zuten, berehala erantzuten zion edonori, arintasun eta umorez, eta inolako tolesik edo zalantzarik gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 73. orr.

Hala betetzen zituen xalotasun santuak, hala irakasten biziera errugabeak, hala agintzen haiengan bihotz garbitasunak, ez baitzuten bihotz-tolesik ezagutzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 211. orr.

6 toles eginda (gorputza)

Eskuak bere belaunburutxo marroien gainean kokatu eta toles eginda jardun zuen barre eta barre, zoro baten antzera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 247. orr.

· Bi toles eginda nengoen barrez ikuskari harekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 303. orr.

7 toles gabeko ik tolesgabe 4.
8 toles-toles egin

Toles-toles egindako papera zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 37. orr.

Orduan, Charlie sumatu dut alboan etzanda, nire inguruan toles-toles eginda, ni babestu eta lasaitzearren.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

toles eginda (8); toles toles eginda (5)

tolesik gabe (6); tolesik gabeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus