Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpil 1 iz aska.

Nire aburuz, euriari prestatu dizkiogun azpil eta konketa handitzar berezi horietan datza kontua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 385. orr.

Trokarra atera eta kanula han uztean, ura, berdekara, serositatez betea, azpil batetik barrinoi batera bezala zerion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

Eta segidan azpiletik jauzi egin zuten xoriek, lumaz estali ziren, airatu eta kantuz hasi.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 90. orr.

Presta dezagun azpil bat urez betea, barruan ispilutxo bat jartzen diogula: udapartea dugu, eguzkiak bere gaina hartu du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

2 iz plater gisako ontzi handia. ik erretilu.

-Ongi erran beharko! -erantzun zuen txangurroa azpiletik hartu, hankarik potoloena erauzi eta, kraskagailua erabiliz, oskol gogor hura hausten zuelarik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 43. orr.

Bat-batean deskubritu dut, nire plateraren ondoan, eztainuzko azpiltxo bat dagoela eta bertan, saltsa ilun batean igerian, oilasko izter bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 190. orr.

Gure inguruan, koilarari eta azpilari narda keinuz heltzen zieten zenbaiti esaten zien berak esku hartu zuela oraingoaren aurreko Mundu Gerran, ofizial gisa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 109. orr.

Etxezainak bi bisitaren berri eman zion, baita kanpoan egon bitartean jasotako zenbait deiren berri ere, eta azpil batean pilatutako posta ekarri zion.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 7. orr.

-On degigula! -esanaz sartu zuen Justok sardexka azpilean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 124. orr.

Kikarak, botila eta kopa bat ekarri zituen azpil batean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus