Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretilu (orobat erratilu) 1 iz plater-moduko handia. ik azpil.

Purpura morezko oihala zabalduko dute eskainiriko ogien mahai gainean ere, eta bertan isur-oparietarako azpilak, erretiluak, katiluak eta pitxerrak ipiniko dituzte; eskainiriko ogia etengabe egongo da mahai gainean.  Elizen arteko biblia   Zen 4,7

Arrain handi ustelduak zeuden zilarrezko azpil dotoreetan; pastelak, ikatza bezain beltz erreta, erretiluetan metatuta zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 115. orr.

Adak niretzat utzitako gosariaren erretilua zegoen telebistaren eta nire artean: marmeladaren ontzia, azukrea, galletak, kafearen termoa...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 173. orr.

Edarien erretilua prestatu nuen, eta egongelan sartu nintzen hura hartuta.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 31. orr.

Printzesaren ezker-eskuin erretiluak daude; batean sagar gorri-gorriak, bestean marrubiak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 203. orr.

Txakurra, gordelekutik irtenda, lasai-lasai ari zen bere erretiluan jaten.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 81. orr.

Erretiluan, botila bat ardo eta edalontzi batzuk.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 73. orr.

Baba-saldarekin batera pitxerra ere erretiluan jarri eta behera jaitsi nindunan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 265. orr.

Mandatu-mutila barrura sartu zen, edontziak, izotz xehetuz betetako ontzi bat eta botila bat White Rock erretilu batean ekarriz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 381. orr.

Tom ostalaria agertu zen berriro, mantala lotarako jantzien gainetik jarrita zeukala, eta erretilu batean tea eta opil batzuk zekartzala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 41. orr.

Maratilari jira eginda, esku batean erretilua zeraman emakume argaltxo bat sartu zen barrura.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 193. orr.

Barra aurrean, zerbitzari bat zutik zegoen, koktel-edontziz betetako erretilu bat eskuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 309. orr.

Zerbitzaria erretiluan bi plater ekarriz itzuli zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 124. orr.

Merriman sartzen da; txartel bat dakar erretiluan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 72. orr.

Erretiluaren erdian, txerriki zatiz inguraturik, zakur batean burua zegoen, txerrikia bezala, labean erreta.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 59. orr.

Zerbitzaria platerak pilatzen hasi zen erretilu batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 124. orr.

Neskame argalak gorputza pixka bat aurreratu zuen erretiluari estalkia kentzeko eta eskuan zeukan sardexka handiaz haragi puxka bat hartzeko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 58. orr.

Cadinek erretilua lepotik zintzilikatu eta Pont Neuf edo Turbigo kaleetan barrena bioletak saltzera abiatu orduko, Marjolin urdaitegiaren inguruan hasten zen bueltaka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 358. orr.

Erretilutik ere ginebra-botila hartu eta zurrusta luze bat hustu zuen edalontzian, izotz-puskak erabat estali zituen arte.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 11. orr.

Erretilu bete somosa zekarrela bueltatu zen handik gutxira.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 129. orr.

Erretiluz eta botilaz betetako mahaia bazterreraturik zegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 34. orr.

Han utzi du Carmen erretilukoak jasotzen.     «Kuskue tanden», 2004 - 147. orr.

San Joan Bataiatzailearen burua erretiluan ekartzeari buruzko istorioak erakusten du mito paganoek nolabait historia sakratua aberastu dutela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 270. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erretilu handi bat beharko dugu gaur gauerako. Congo herrenka itzuli zen erretilu txiki batean hiru edontzi zituela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 184. orr.

Askaren azpian, erretilu zabal bat zeukan jarria hondakinak biltzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

Erretilu obal luze batean jarri zituen xerrak, iluntzealdikoaren arrats hartan Jonathani itzuri zitzaion hartantxe.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.

Erretilu etrusko bat zen doi-doia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 214. orr.

Zerbitzariak erretilu txilinaria sorbaldaren mailara jaso zuen eta ahurrean ezarrita eraman zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 310. orr.

Une hartan Nati jangelan sartu zen eskuetan metalezko erretilu distiratsu eta estali bat zekarrela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 57. orr.

Gero, arrain ederrak zetozen, bakarka jarriak, zumezko erretilu banatan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Etxezaina itzuli zen egongelara, zurezko erretilu eder batean ama-alaba iritsi berriek eskatutako edariak zekartzala.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 35. orr.

Sukaldeko armairuko apalik altueneraino altxatu zuen Jonathanek besoa, metalezko erretilu luze bat hartzeko, han jarri nahi baitzituen urdaizpiko-xerrak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 133. orr.

Nik korridorera begiratu nuen, ama baitzetorren sukaldetik kristalezko erretilu bat zekarrela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 15. orr.

Aurrez prestatutako janariak ekoizten ditu K-Onarik eta bera arduratzen da arrain haragiari itxura emateaz, hanburgerrak plastikozko erretiluetan sartzeaz eta halakoez.  Berria - Harian   2005-08-21

Zergatik erretilu zilarrezkoa eta ez zurezkoa?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 93. orr.

Labeko erretiluak edo lapikoak parafinaz edo estearinaz igurtzi, eta orea bi ordu eta erdiz labean egosi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.

Txapazko erretilu zahar bat izan zuen bere lehengo panderoa.  Berria - Kultura   2006-04-22

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mahaiari itzuli osoa egin zion, zilarrezko erretilu-estalkia jasotzen zuen bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.

Erretilu-babes bat baino ez da, badakizu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 186. orr.

Gehiegi eskatzea zen, orobat, neskameek bigarren afari-zerbitzu bat antola zezaten, edota haren erretilu garraioan ibil zitezen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Opil-erretilua kentzen dio eskuetatik Jacki.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 135. orr.

Ontzi, kikara eta fruta-erretilu guztiak Chaire-nean lapurtuak ziren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.

Lehenengo urteko mutikoa gorri-gorri jarri zen, Dumbledore berari zuzendu zitzaiolako, eta eskuak dar-dar zituela saltxitxa-erretilua hartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus