Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpikontrata 1 iz enpresa batek edo erakunde publiko batek beste enpresa bati, zerbitzu edo lan jakin batzuk egin ditzan, egiten dion kontrata. ik azpikontratazio.

Gainera, ez da hau guztia, azken beltzean, azpikontraten kulturaren ondorio?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 64. orr.

Kontratak eta azpikontratak berriro definitzea, eta azpikontratatzen duen enpresa azken erantzulea izatea edozein arazoren aurrean.  Berria - Harian   2005-05-07

2 iz era horretako hitzarmena duen enpresa.

Azpikontratetako langileak ari dira kutsatzen, minbiziaren estatistiketan ager ez daitezen.  Berria - Gaiak   2004-10-26

Istripurik gehienak azpikontraten artean geratzen dira.  Berria - Ekonomia   2004-05-09

Azpikontratak etengabe sortu eta desagertzen direnez, gaitza da garaiz harrapatzea.  Berria - Ekonomia   2006-01-29

FCC azpikontratako garbitzaileek greba hasi eta berehala, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak gutxieneko zerbitzuak ezarri zituen kiroldegietan, zahar etxeetan eta eskola publikoetan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus