Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azpikontratazio iz azpikontratatzea. ik azpikontrata; azpikontratu.
Enpresa askotan malgutasuna eta azpikontratazioa dira nagusi. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 121. orr.
Nazioarteko azpikontratazioaren arrakasta, partez, enpresa multinazionalek garai hartan desjabetze-arriskuaren gorakadari eman zioten erantzuna izan zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.
Lan jarduna handitzea, behin-behinekotasuna, azpikontratazioa orokortuta dago, langabetuek jasotzen duten laguntza txikitzea eta antzekoak dira horren adibide. Berria - Euskal Herria 2006-02-22