Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azazkal (ETCn 1.744 agerraldi; orobat azkazal ETCn 794 agerraldi eta atzazkal ETCn 13 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian azazkal eta azkazal ageri dira) 1 iz gizakiak eta zenbait animaliak hatz muturren gaineko aldean duten adarkizko xafla. ik azkazal; atzoskol.

Susmoa diat azazkal honetan ezkutaturik zegoen zerbait manifestatzen hasi dela...     «Kuskue tanden», 2004 - 20. orr.

Kontuz eta kuidadoz moztu azazkalak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 212. orr.

Ahotik puska bat atera, eta azazkal bat zela egiaztatu ahal izan nuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 190. orr.

Patrikarik balu, ez lituzke azazkalik gabeko eskuak haietatik aterako.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 34. orr.

Azazkal bat baino txikiagoa da, zazpi gramo pisatzen du eta argindarra kontsumitzen du.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

Eta hantxe bertan, atzaparrekin lurra zulatzeari ekin omen zion, azazkalak odoldu zituen arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 58. orr.

Erdi itoan nengoen, hotzak gogorturik, azazkalak odoletan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 179. orr.

Isildu egin zen eta arrosaz pintatutako azazkalei begiratu zien.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 100. orr.

2 azazkal-berniz (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Joanna odol-kolore iluneko bere azazkalei distira ematen ari zitzaien, bere lagunaren azazkal-berniza erabiliz.  ETC-literatura, saiakera   Heriotza Nilo ibaian, Agatha Christie (Xaber Aristegieta), Igela, 2006

Kendall-ek bere familiarekin bi azazkal-berniz ditu. ETC-entziklopedia   Kendall Jenner, Wikipedia

3 azazkal esmalte (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Esmalte-kentzekoa azazkal-esmaltea ezabatzen duen disolbatzaile organikoa da. Azazkalak garbi uzteko erabiltzeaz gain, azazkal-esmaltea eduki ondorengo denboraldian azazkalak hidratatzeko erabiltzen da.  ETC-entziklopedia   Esmalte-kentzeko, Wikipedia

Agur esatean, azazkal-esmaltea erakutsi, eta esan dio oraindik ez dela libre, garai hobeagoetarako gordeko duela.  ETC-literatura, saiakera   Han ez banengo bezala, Slavenka Drakulic (Amaia Apalauza), Pasazaite, 2018

Errata izan liteke edo ez, "inoiz ez du makillajea eta azazkal-esmaltea ahanzten" esaldia bitan ageri da. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 215_ 216 zbk., 2016 - uztaila_ urria

4 azazkal inkarnatu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Azazkal inkarnatuakETC-prentsa   Goienkaria, 2012-09-28

5 azazkal-laka

Bizarrik egin gabe desgogara sentitzen nintzen eta bainu-gela osoa arakatu nuen goitik behera bizar-xafla baten bila; flaskotxoak, hauts-ontzitxoak, ezpain-lapitzak, tuboak, azazkal-laka, ile-gakoak, besterik ez... ispiluan neure alkandora ikusi nuen: bezperan baino askoz ere itxura narratsagoa zeukan, odol-arrastoak zurbilxeago bai, baina hedatuago ere bai.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 230. orr.

6 azazkal-mozteko

Hasieran, gehien bat oinarrizko gauzei lotu gintzaizkion (galtzerdiak, barruko arropak, kulero zangodunak, kulero motzak, pijamak, izerditzeko elastiko txanoduna, nylonezko zamarra, azazkal-moztekoa, hortz-eskuila, orrazteko eskuila eta abar eta abar).  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.

7 azazkalak jan

Mireia azazkalak jaten hasi zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 36. orr.

Mintza nadin, bada, arrazoibidez: orain arte nitaz kontatu dudan guztiak inor azazkalak jaten zein azazkalak zorrozten jarri badu, aitor dut neuk ere inor horren ispilu berean begiratu dudala eta neure egina dudala bere eszeptizismo bikoitz hori.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 159. orr.

8 azazkalak jate (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Eskuak ezkutatu egiten nituen, azazkalak jateagatik haragi bizitan bainituen hatzak, eta segurtasun falta salatzen zutela iruditzen baitzitzaidan.  ETC-literatura, saiakera   Jenisjoplin, Uxue Alberdi, Susa, 2017

Atzamarra sudurzuloan edo belarrian sartzea, puzkerra botatzea, ipurdia ukitzea, zapata kendu eta oin azpian hazka egitea edota azazkalak jatea...  ETC-literatura, saiakera   Bekatuak, Ana Urkiza, Elkar, 2005

Biharamuneko ekintzaren aurreko bertigoa ere etorri zitzaion bat-batean, ezin zion eutsi azazkalak jateari, begiak handitu zitzaizkion eta busti.  ETC-literatura, saiakera   Hondarrak, Ruben Sanchez Bakaikoa, Txalaparta, 2019

Askotan, azazkalak jatea erreakzio inkontzientea da, esaterako telebista aurrean.  ETC-entziklopedia   Onikofagia, Wikipedia

Beste batzuen artean, azazkalak jateaETC-zientzia, zuzenbidea   Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa, Jose Inazio Basterretxea, UEU, 2002

9 azazkaletako berniz

Lurrean utziak zituen azazkaletako berniz pote bat eta hwat'u jokoaren kutxa.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 45. orr.

10 azazkaletako esmalte (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Ondoren, zazpi gogoeta eginda, adreilu koloreko azazkaletako esmalte potetxo karratu bat aukeratzen du, eta ezpain-margo eskarlata bat.  ETC-literatura, saiakera   Basamortua, J.M.G. Le Clezio (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2009

Auto bat erretzeko, noiztik erabiltzen da azazkaletako esmaltea kentzeko azetonan bustitako emakume-galtzerdi bat?  ETC-literatura, saiakera   Hilabete bat Montalbanorekin, Andrea Camilleri (Fernando Rey), Igela, 2011

Eta hala egon nintzen ordubetez, nahasirik eta antsiaturik, eta, bitartean, zuek aktoreen argazkiak erakusten zenizkioten elkarri, maiteminduez eta azazkaletako esmalteaz eztabaidatzen zenuten. ETC-literatura, saiakera   Gauzen ordena naturala, Lobo Antunes, Antonio (Iñigo Roque), Alberdania / Erein / Igela, 2013

11 azazkaletako laka

Ada azazkaletako laka hezurkolorea kentzen ari zen alkoholetan bustitako goata-puska batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.

12 katu-azazkal (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

"Carpobrotus edulis" edo katu-azazkala Aizoaceae familiako landare zukutsua da, jatorriz Hegoafrikakoa eta Euskal Herriko kostan bertakotu dena landare inbaditzaile bihurtuz. ETC-entziklopedia   Carpobrotus edulis, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azazkal bat (3); azazkal haiek (3); azazkal zorrotzak (3); bere azazkal (5)

azazkalak haragian sartu (3); azazkalak jaten hasi (3); azazkalak moztu (4); ditu azazkalak (3); haren azazkalak (4)

azazkalaz tapa (3)

ez azazkalik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus