Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Suaren aurrean eseri zen, zigarro bat hartu eta azkazal baten kontra jo zuen, eta ingurura begiratzen hasi zen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 11. orr.
Moztu nituen azkazalak eta depilatu hankak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 75. orr.
Esku bateko azkazalak garbitzen hasten da aita beste eskuko azkazalen laguntzarekin. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 76. orr.
Padreren atzamarretako azkazalak etorri zitzaizkion gogora, okertuak, handiak, zikin beltza barruraino sartua beti. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 39. orr.
Igandean azkazalak mozten dituanak ezkardak izain ttu beatzetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 211. orr.
Bizarraren gauzen poltsan sartu zituen xaboia eta xukadera, eta hurrena konketa gaineko xaboiaren platera eta basoa eta azkazalak moztekoa eta Maxineren betile bihurritzekoa ere sartu zituen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 168. orr.
Llum pantailara begira geratu da, pentsakor, azkazalak hozkatzen dituen bitartean. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.
Amarenean, ordea, bilo bakar batek ere ez zuen markaturiko ilearen lerroa gainditzen, azkazalak ezin txukunago lakatuak eta bekainak lapitzez zehaztuak edukitzen zituen. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.
Lasai egon eta eutsi, egin behar da orain, azkazalak haragi mamitan sartu, garrasi egin baino lehen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.
Gero berriro itzuli zen, horma ozta-ozta ukituz berriro; eta arinki hazkatu zuen, haur batek azkazalaz hazkatuko lukeen bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.
Sorginak azkazalaren puntarekin gogor sakatu zuen nire ezkerreko esku-ahurraren erdialdean. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 14. orr.
Onenak hatz-ma mien labirinto itxurako aztarnak eta azkazalen arrastadak dituzten argazki zaharrak dira. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 56. orr.
Korok, Zumetak margotutako azkazalak dituen andereak eraman gaitu. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 50. orr.
Luzeak eta latzak:_behatz eta atzamarretako azkazalak dorpeki errotik ateratzetik hasita. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 68. orr.
Adaska baten muturrarekin azkazaletako zikinkeria garbitu du. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 14. orr.
Azkazaletako beltza ere joan zitzaion ia ur bero haiekin. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 53. orr.
Gero berriz ireki zituen, hatz luze haiek erakutsiz, azkazal motz eta zuri haiek. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 137. orr.
Etengabe batera eta bestera higitzen ari zen ohe barruan, azkazal zorrotzak esku-azpietan sartuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.
Giharretsua eta indartsua da, ahaltsua dirudi eta, luzeegiak izan gabe, azkazal luze samarrak dauzka. Aitor Arana «Onan», 2000 - 48. orr.
Itsusi ikaragarria zen, beltza, iharra, luze-luzea, eta estutua bezala, giharrek berebiziko indarra zuten itxuraz, pergamino bilakatutako larruzko hede batez bildurik zeuden barrutik eta kanpotik; azkazal horiak, estuak, hatz muturretan zeuden oraindik; milia batetik zuen hark guztiak gaizkilearen usaina. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 23. orr.
-Jainkoarren! -xuxurlatu zuen gizonak, azkazal hori luzeekiko esku zikin batez orbain sakon zurien eta gorrien gainetik haztaka-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 179. orr.
Umeak bere azkazal beltzekin bustitzen zuen ogia gorringoan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 215. orr.
Une hartan bertan, presaka alde egin zuen kabinatik ile tindatua eta azkazal eskarlata-koloreak zituen emakumeak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.
Eta han karrika erdian, beren arropak azkazal luze eta zainduek urratuz, bakoitzak bere bekatuen aitortza egin zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.
Izan ere, azkazal luze eta obalatu bat hautsi berri duenaren narritadura saihestezina ulertzekoa baita. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 254. orr.
Hizketan ari zela, jostaketan aritzen zen haiekin, begirik kentzen ez ziela, azkazal distiratsuetako ispiluan bere burua ikusteko eginahaletan ari balitz bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 133. orr.
Marijoren kajoian topatu du azkazal tristeak biziberritzeko margo gorri xuabe bat. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 45. orr.
Lainezek azkazal zikinei eta zauriei erreparatu die. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 102. orr.
Azkazal pare bat emango nituzke barruan zer daukan jakitearren. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 47. orr.
Suaren aurrean eseri zen, zigarro bat hartu eta azkazal baten kontra jo zuen, eta ingurura begiratzen hasi zen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 11. orr.
Horren ordez urragoma papurrak diruditen atomotxo koloregabeak sartu zaizkizu azkazal barruetan. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.
Sikiera, bazen txerren edo deabruari lana ematea pentsatzen zuenik ere:_Ostiraletako azkazal-mozkinekin, gurdien gurpilak egiten aritzen omen da Txerren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 212. orr.
azkazal bat (3); azkazal luze (3)
azkazalak ere (3); azkazalak hozkatzen (3)