Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

axuri 1 iz arkumea. ik bildots.

Eperik eperako epeak halakoak ziren axuri merkatuetan maiz denbora galtzen zutela uste zutenentzat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 103. orr.

Ardi eta axuriek mihiaz lamikatzen zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.

Axurien gordagia galdu zuten osoki, lau ahariak hilik eta aterpea kiskalita.Eta niri jadanik ez zidaten penarik ematen, zintzurra egindako axuri bat eta zoritxarren bat zuen edonor ikuste hutsarekin negarrez hasten nintzen honi, niri, aleman haiek ez zidaten jadanik pena ematen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Bildots begi handi batzuk zituen -haiek bai txirikordaren dinakoak-, baina bazirudien ezin zuela ikusi, axuri jaio berriak bezalaxe, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 122. orr.

Hola da kasik Eguberriko bildotsa bilakatua, sasoiak aintzinatuz, lehengo Bazko-axuria.  Herria   2002-12-26

2 ez ardi eta ez axuri

Horregatik asmatu zuen honako esaera konpleto hau lotu zuenak: Ilbeltzak iten badau hil txuri, ardiek haziko dau axuri; Ilbeltzak iten badau hil beltz, ez ardi eta ez axuri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus