Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bildots (ETCn 1.563 agerraldi; orobat bildotx g.er.) iz 1 ardiaren umea, arkumea. ik axuri.

Orduan, otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko dira, lehoinabarra eta antxumea elkarren ondoan etzango.  Elizen arteko biblia   Is 11,6

Ardi bat eta bere bildotsa ebatsiak zituen Uharteko jaunaren lurretan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.

Plomuki hartan Balantsun agertzen zen, bildotsa bizkarrean zeramala, labrit xakurra saihetsean eta galtzarpa hutsalak sorbaldan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 45. orr.

Bildotsak auhenez ari ziren, zein besteak baino gorago, ozenago, ankerrago.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 78. orr.

Iruditzen zitzaidan ardien eta bildotsen marraka ikaratiak hautematen nituela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 127. orr.

Orduan ikusi nuen bildots sortu berriaren milikatzen ari zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 43. orr.

Erdi makurturik, bildotsaren garondoa ferekatu zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 88. orr.

Bildotsa guztiz odolustu arte egon ginen zain.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 90. orr.

Anartean bildotsa bezain amultsua bilakatua nintzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 26. orr.

Artzainak bildots jaio berrietan zein bizitarako eta zein hiltegirako diren bereizten dituen antzera, halaxe aukeratzen ditu giza memoriak bizipenak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 18. orr.

San Jose eta Pazko egunez bildotsa jateko ohitura oraindik bizi bizirik dago euskaldunen artean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 150. orr.

Ohe dotore eta goxotan luze etzaten zarete, artaldeko bildots eta ikuiluko txahal onenak jaten dituzue.  Elizen arteko biblia   Am 6,4

Esnatu orduko konturatu zen tarte horretan koioteak artaldeko bildots bat kendu ziola.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 68. orr.

Jaunarentzako erre-oparitzat hirurogeita hamar zezen, ehun ahari eta berrehun bildots eskaini zituzten.  Elizen arteko biblia   2 Kro 29,32

Zekor bat, ahari bat eta urtebeteko bildots bat erre-oparitarako, aker bat barkamen-oparitarako eta bi zekor, bost ahari, bost aker eta urtebeteko bost bildots elkartasun-oparitarako.  Elizen arteko biblia   Zen 7,110

Hiltegira daramaten bildotsa ematen duzu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 25. orr.

Orduan, bada, larritzen, izutzen eta asaldatzen gara, zuri zena ere beltz dakusagu, bildots bat zegoen lekuan otso bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 360. orr.

Hor ibiltzen zen beti, Expediente X, Milenium bezalako telesailetara edo Bildotsen isiltasuna edo Seven bezalako filmetara kateaturik.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 74. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hiltzera daramaten bildots otzanaren antzeko nintzen ni.  Elizen arteko biblia   Jr 11,19

Bildots otxan bat bezala zure atzaparretan erortzetik begiratuko nintzen, bederen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.

Bildots ergel bat bezala sartua nintzen otsotegian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 235. orr.

Behartsuak, aldiz, erositako bildots koxkor bat baizik ez zuen.  Elizen arteko biblia   2 Sm 12,3

Ahots dardaratiko antxume ahulek ere ezagutzen dituzte euren ama adardunak, berdin bildots jostariek ardi beekariak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 119. orr.

Zirien aurrean ernalduak izatean, bildots marradun, pinto eta nabarrak jaiotzen ziren.  Elizen arteko biblia   Has 30,39

Zortzigarren egunean, bi bildots akasgabe, urteko arkume akasgabe bat, olioz oraturiko hamabi kilo irin garbiko oparia eta litro erdi bat olio hartuko ditu.  Elizen arteko biblia   Lb 14,10

Errito dionisiakoetan, infernuko ateetako zaindari Phylakosi bildots errea jaurtitzen zioten leizera, haren ama infernutik libratzeko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 150. orr.

Artzaien sineste zahar paganoan, ordea, bildots urruza zatekeen bizi ugariaren sinbolo.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 151. orr.

Bai bailiteke urrixkide eguneko otorduan bildots aharikoa jateko ohitura ezarri izatea elizak, Kristoren sexuarekin bat etor zedin, Exodoak dioen bezala.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 151. orr.

Errapeko bildots eta axuriak ere baditut.      - 0. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jimmyk bere bildots-txuleta ebakitzen du erantzun gabe.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.

Bildots-hanka etorri zen berenjena frijituez, arto berriaz eta patatez horniturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 386. orr.

Konstantinoplako kontzilioak 692. urtean agindu zorrotza eman omen zuen Kristo gurutzean gizaki itxuran irudikatzeko, eta ez ordura arte bezala, bildots itxuran.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 151. orr.

Bildots begi handi batzuk zituen .  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 122. orr.

Garagardo botila jaurti nuen paretaren kontra eta bildots-odolez beteriko potea hartu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 90. orr.

Ardi eta bildots marraka izoztuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 77. orr.

Artoizeko elgera laguntzen zuen bildots-saldoaren itxura eroa baizik ez zen ageri.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bigarren hilaren hamalauan Pazko-bildotsa hil zuten.  Elizen arteko biblia   2 Kro 30,15

5 (B larriz) Jesukristo.

Gure alde immolatua izan den Bildotsa hartzean, bere espiritua immolatzen zuen, bere bihotzeko aldarean itzaltzen ez zen sutan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 405. orr.

Gizakiari, ordea, ahuleziak jotako izakia baita, ezinezkoa zaio Bildots orbangabe gurutziltzatuari bete-betean jarraitzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 769. orr.

Anaiak koruan abesten entzuten zituenean, bera ere elizan sartu eta, inork trebatu gabe, belauniko jartzen zen eta Bildotsaren Ama Birjinaren aldare aurrean bee gozoak egiten zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 791. orr.

· Igandea musulmanentzat Bildotsaren Jaia zenez bi alderdien egoitzak jendez beteta zeuden.  Berria - Mundua   2004-02-03

5 Jainkoaren Bildots Jesukristo.

Jesus handik igarotzen ikusirik, esan zuen: "Hona hemen Jainkoaren Bildotsa". Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, munduko bekatua kentzen duena.  Elizen arteko biblia   Jn 1,36

Jainkoaren bildotsa, zuk kentzen duzu munduko pekatua, emaiguzu pakea. Ez zaizu, bada, geratzen -esan zuen Nikolas Trot-ek- munduko bekatua kentzen duen Jainkoaren Bildotsaren baitan fidatzea baino.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 150. orr.

· Zeren hartzak lotsatiak baitziren, eta inozenteak Jainkoaren bildotsak bezala; ez baitzioten inori eraso egiten min hartu ezean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 239. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus