Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kalezuloa bidegabea zen bere auzokideekin: ez zituen sariztatzen eskaintzen zioten maitasunaren neurri egokian. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.
Otsoa ere bi auzokideren besoetan eserita irten zen etxetik, zangoa oihaletan bilduta, zeinetatik belar eta hosto mutur batzuk azaltzen baitziren. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 120. orr.
Otsoa ere bi auzokideren besoetan eserita irten zen etxetik, zangoa oihaletan bilduta, zeinetatik belar eta hosto mutur batzuk azaltzen baitziren. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 120. orr.
Goiko solairuko auzokideen barre algarak entzuten dira. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 204. orr.
Esan ere esan nizun, auzokideen bilerara joan aurretik, dutxa azkar bat hartua nuela; eta, presagatik edo, prakak janzterakoan hain zuzen, hantxe geldituko zitzaidala, praka barruko azpilduraren batean trabaturik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 22. orr.
Aurreko atalburuan deskribaturiko jipoiek astinduta, Don Kijotek Baldovinos dela pentsatuko du eta, auzokide batek jasotzen duenean, zaldunak Mantuako duketzat hartuko du auzokidea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 28. orr.
Aurreko leihoan, lainoartean bezala, auzokidearen zilueta nabaritu dut bere gimnasia ariketak egiten, praka motzak daramatza bakarrik. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 81. orr.
Marokotik heldu berri den auzokidea, arabez jantzita dago kalean elkar agurtzen dugunean? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 72. orr.
Auzokideekin ardo ozpindu bat edan eta autobusera abiatu zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 62. orr.
Gizon honen izaeraren indarra zelakoa zen jakin ahal izango da, gogoratzen badugu ze sentikorra zen auzokideen iritziarekiko: gizon honen edozein mugimenduk, orain, sorpresaz betetako arreta bereganatzen zuen Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 201. orr.
Geometrian, plano batean, angelu auzokideak erpin bera duten eta alde komun bat duten bi angelu dira. ETC-entziklopedia Angelu auzokideak, Wikipedia
Printzipio geometriko honetan dago oinarrituta triangelatzea: triangelu baten alde bat (oinarri-lerroa) eta horren angelu auzokideak jakinez gero, beste bi aldeak eta falta den angelua kalkula ditzakegu. ETC-zientzia, zuzenbidea Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007
Argi moteleko gelako izkina horri angelu auzokidea deritzo, daukan gauzarik aldamenekoena delako, horretaz landa ez baitio ezeri erreparatzen ia-ia, ezta hainbeste ordu sartzen dituen oheari ere. ETC-literatura, saiakera Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013
auzokide bat (7); auzokide batek (7); auzokide batzuek (3); auzokide guztien (3)
baina auzokideek (3); dute auzokideek (3); lagunek eta auzokideek (3)
auzokideen artean (3); auzokideen kezka (3)