Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
auzolagun iz auzoa, auzo bereko pertsona. ik auzokide.
Auzolagunak horrelakoak balira, jakina, askoz ere eramangarriagoak lirateke herriko bizitza eta bakartasuna. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 51. orr.
Auzolagunek eta udal agintariek salaketa eginda, Mauleko jendarmeak bikotearen bizitegira azaldu zirelarik, ez zieten atea ireki nahi izan. Berria - Euskal Herria 2004-02-26
Alarguna zen, nik uste, eta batzuetan auzolagunak gonbidatzen zituen saloi handian txokolatea hartzera, hotza zetorrenean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 220. orr.
Auzolagunak oso jatorrak dira, oso ongi nago. Berria - Kirola 2004-10-09