Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Lehen pisuko auzo berriarekin egon naiz gaur goizean -azaldu zien. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 51. orr.
"Mekauen!" Zer errango zuten auzoek? Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 62. orr.
Benetako mallorna zen, auzo guztien mirespenaren lekuko. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 382. orr.
Bestenaz ez genezake sinets huts egiten dutela, hala nola, berriki ez baitut sinetsi tronpatzen zela, bere etxea auzoaren oiloarekin airatu zitzaiola oihuka ari zena, ez baitzitzaidan iruditzen haren izpiritua hain nahasia zela. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 217. orr.
Auzoak omen ginen, eta alboko gela seinalatu zuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 146. orr.
Frantsesekin harremanak izateaz auzo batek akusaturik, beren aitaren xerka joan ziren. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 124. orr.
Marisantz auzo lehenak bikotearen irudia ozkan jarri zuen: eskuilaz mutikoaren jantzia xahatu zuen, usain onez perdukatu eta neskatxaren matelan malinki haztuak ziren ile marrak zuzendu zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.
22 urtez bere auzo lehenetarik bat ukan duen Jan Battit Bidart-Kuxkurrio omore handiko kantari irrintzina egileak irakurtu dizkion lerro hauek hunkigarri ziren. Herria 2004-09-09
Irudiak auzolotsa eragiten badute ere, haiek harro erakusten dizkigute osaba-izeba guztien mozkorraldia agerian uzten duten pasarteak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 164. orr.
Eta amak pasadizoa kontatu zuenean munduko balentriarik handiena egin izan balu bezala, auzo lotsa sentitu nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 170. orr.
Auzo lotsagatik edo, Bilbao-2000 indizeak gauza bertsua egin zuen atzo. Berria - Ekonomia 2004-06-23
Ikusi nahiko nuke auzolotsa pasatzen. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 81. orr.
Valmont jauna, omen ederrez, dirutza handiz, anitz ezaugarri atseginez, garaiz ohartu zaio ezen gizartean nagusi izateko aski zela laudorioa eta auzolotsa ber trebeziaz erabiltzea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 110. orr.
Kasik oihu egin du Laurak, garagardoa begietan, eta batek baino gehiagok, auzo lotsa sentiturik, begirada jaitsi dugu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 129. orr.
Auzo lotsa eragin dute epaileek. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 70. orr.
Eta Ezterenzubin, historialariaren sorterrian, lehen auzo ziren.. Berria - Kultura 2004-05-05
Leku berdinean mahastizain bat biziki ongi moldatzen ahal da, eta bere lehen auzoa aldiz, biziki gaizki. Berria - Harian 2005-09-11
Hor zen halaber elizako zutoin baten gibelean Etxarte komisarioa, eskolako lagun ohiari eta lehen auzoari azken agurraren erratera jina. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 63. orr.
Cazenavetarren etxaldearen ondoan, egurrezko mainu txabola apal bat ezarri berria zeukan Caulet lehen auzoak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 119. orr.
Ber denboran, Hong Kong lehen auzoa hasi zen handitzen eta garatzen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 106. orr.
Lehen auzoa, Eusebio. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 17. orr.
Lehen auzoen arteko partidak mereziko zuen baino jende gutiago erakarriz, 300 behari bakarrik. Herria 2002-09-19