Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

auzoko 1 iz norbaitentzat, inguruko etxeren batean bizi den pertsona. ik auzo2.

Osasunazale ugarik etorkizuneko izar bat auzokoari oparitu ziotenaren sentsazioa zuen, eta Mirandak Tikoren balizko zuhurkeriaz aditzera emandakoek ez zuten lagundu giroa baretzen.  Berria - Kirola   2004-01-03

Gauza bera itsasadarraren ondoan bizi ziren auzokoen artean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 82. orr.

Auzokoek nahi dute, ba, egin egingo diagu, eta kito!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 135. orr.

Eta orduan ezkerrak are sakonago egiten du dantzan tekla beltzen gainean, eta orduan auzokoa geratu egiten da, eta kaleaz bestaldean hortentsiek ikusten uzten ez duten leiho bat zabaltzen da.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 65. orr.

-Deitu auzokoei -esan zuen emazteak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 66. orr.

Beti iduritzen zaie jendeei auzokoak baino zuzenago doazela eta guri gure azpian direla iduritzen zaigun bezala, haiei kontrakoa zaie iduritzen, haiek gu garela haien azpian baitute uste.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 97. orr.

Eta zeukaten diru gehiena gastatu zuten unibertsitatean eta, nahikoa ez zela ikusi zutenean, josten hasi ziren auzokoentzat, eta gantxillo egiten, saltzeko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 191. orr.

2 izond/adlag ingurukoa, ondokoa; kanpokoa, inorena.

Orduan, Jaunak Joramen kontra xaxatu zituen filistearrak eta etiopiarren auzoko diren arabiarrak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 21,16

Auzoko neskak konbentzitzeko ez genuen ezer egin behar, ostera!  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 59. orr.

Gurpil-patinetan ibiltzen nintzen haren aurrean eta gogoan dut oraino ere harrapatu eta txirikordak moztu nahian nire atzetik korri egiten zuen auzoko haur txiki ile hori argi bat.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 73. orr.

Desmasia ikaragarri horiek ikustearekin auzoko erresumak izitu eta asaldatu ziren.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 157. orr.

Auzoko ar guztiak atzetik segika dituela berehala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 54. orr.

Eta, are okerrago, damuaren auzoko den errudun-sentimena sortu bide dio bizidunak abandonatu beharrak, borondatez kontrako desertore, gogoz kontrako traidore sentiarazi bide du.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 203. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzokoa da (6); auzokoa zen (3)

auzokoak baino (5); auzokoak ere (3); auzokoak ez (4); auzokoak ziren (3); lagunak eta auzokoak (3)

zien auzokoei (3)

auzokoek ez (5); dute auzokoek (3); zioten auzokoek (4); zuten auzokoek (7)

auzokoen artean (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus