Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
auzitaratu, auzitara(tu), auzitaratzen 1 du/da ad zerbait edo norbait auzibidean ipini. ik auzi 8; auzipetu.
Bainan hara nun, ondar azak ontzeko, beste zurgin bat ere auzitaratua dela, berriki hor gaindi kokatua den David Arrossa gaztea. Herria 2005-06-30
Saruguet uxerra eta hargin beltzak auzitaratu zituen, gordeka beren kongregazioa bersortu zutela akusapean. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 65. orr.
2 (izenondo gisa)
Pobre-itxuran: abokatutarako dirurik ez duen auzitaratu bati kontsiderazioz bere auzia galtzeko bide ematen dion metodoa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 119. orr.