Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

auzi 1 iz epaile batek erabaki behar duen arazo eztabaidatua.

Lokatzezko oinarri irristakor horrekin, edozein epailek botako duela auzia atzera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 59. orr.

Iazko abenduaren 9an, auzia artxibatzeko eskaera atzera bota, eta prozedurarekin aurrera jarraitzea ebatzi zuen hirugarren aretoak.  Berria - Kultura   2006-01-27

-Bistan dena ohartu zirela Mutikoa eskapatu zen, bainan noizbait atxeman zuten eta auzirik gabe hil.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 41. orr.

Di-da hiltzen zuten jendea sarritan, zeremoniak soberazkoak zirelakoan, baina besteetan auzi, burokrazia askorekin hiltzen zen, eta batzuetan bi eratara egiten zen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 84. orr.

Eta, gainera, horrelako auzi luze bat zabaltzen bada, Boiengek jasotzen dituen laguntzak sartuz, Airbus 380 hegazkina ekoizpen prozesuan dago jada.  Berria - Ekonomia   2004-09-19

Marimaistra haietako bi ahizpak ziren eta bakarrik bizi ziren, aita xaharrarekin, zeinari, denbora batean hagitz aberatsa izan bazen ere, dirubideak porrot egin zion eta beti harat-honat ibiltzen zen abokatuekin auzi bat zela eta.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.

Euskal munduari lotzen gintuena Burgosko auzia zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 282. orr.

Auzian zuzenean inplikatu dute, eta orain bere interesak defendatu beharko ditu.  Berria - Kirola   2006-03-11

Auzia berriz hasirik, gaitzeko giro nahasian bixtan dena, Gorka Torre kondenatua izan da ehun egunez egun bakoitx 15 euroaren ixuna pagatzerat, bestenaz preso joan behar!  Herria   2002-12-26

2 iz edozein arazo edo jardun eztabaidagarri.

Baina zementuaren auzi honetan, guztian bezalaxe, mailak eta mailak daude, eta ez dago dudarik Soroetako Perminek hautsi zituela marka guztiak.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 128. orr.

Hortaz, esapide hoberik ez eta, ziur nago aho-aroan finkatua deitzen duten egoera horretan ondo egokitzen naizela, urteak eman nituen deus ere ulertu gabe, eta nozio horren bidez konpontzen dut auzia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.

Zuhurtzia handiz, bere kabuz utzi zuen epailetza, ez baitzen gauza errukiz ikusteko auzian tarteko zen inoren motiboak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.

Konturatzen hasia nintzen ekonomiaren, industriaren eta auzi praktiko deritzen horien mundua ez zela literaturarena eta filosofiarena baino askoz ere sendoagoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.

Sartzen hinduten eta aste pare bateko zigorra izan behar zuena urte eta gehiago bihurtzen zuan, halako beharra zeukaten hainbeste auzi eta kontseilugaz, ahaztu egiten zituan hire kasuaz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 103. orr.

Buen Lacambrak ezin duela izan Arartekoaren bigarren, Alardearen auzian egindako bideagatik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 85. orr.

Argi dago auzi garrantzitsu batez mintzatzen ari direla telebistan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 30. orr.

Baina auzia beste puntatik hartuz, etsi bat ahal bezala harturik aise hobe nuela, Magali nondik izanen zen enea, hoin aise itzultzen beste baten besoetarat, alta harekin aski gaizki ibilia zen beste batenganat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 145. orr.

3 administrazioarekiko auzi errekurtso

Aurkako ahotsik ere bada, ordea; herritar batzuk, kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuten duela bi urte.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Akordioa lortuz gero, Jaurlaritzaren ebazpenaren kontra ipini zuten administrazioarekiko auzi-errekurtsoa indar barik geratuko litzatekeela uste baitute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

4 auzi areto (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi)

Puma ere ekarri zuen auzi-aretora.  ETC-literatura, saiakera   Postariak bi aldiz deitzen du beti, James M. Cain (Xabier Olarra), Igela, 2003

Auziperatuen abokatua irudikatu nuen auzi-aretoan niri galdezka.  ETC-literatura, saiakera   Errauts, Eneko Aizpurua, Erein, 2011

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren (TSJPV) Administrazioarekiko Auzi-Aretoan ezarri du errekurtsoa sindikatuak.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-09-26

Auzi aretoan geratu ziren, ordea, giltzapetuta ez dauden bi lagun bakarrak, hauek direla Belen Lopez Calderon eta Antonio Lago Iglesias.  ETC-prentsa   Berria, 2005-11-17

Batzuetan, esperpentotik gertu zegoen auzi aretoan ikusi genuena, baina ez zien axola; helburua garbia zen, eta batere gorritu gabe eraman zuten bukaeraraino.  ETC-prentsa   Berria, 2013-12-01

Auzi-aretoak bezain hotza den eremu batean jarri dituzte bi pertsonaiak antzezlanean, epailea espedientez betetako mahaiaren atzean eta akusatua beste muturrean, aulki soil batean eserita.  ETC-prentsa   Berria, 2015-03-21

Epaiketak irauten duen bitartean, auzi aretoan sartzen ez diren kazetarientzako lan lekua paratu dute Goreneko arduradunek.  ETC-prentsa   Berria, 2019-04-17

Auzi-aretoetan egiten direnak, jakinarazpena nori egin eta pertsona horri oso-osorik irakurrita gauzatuko dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Kriminalaren Legea, (Aiora Aristondo, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia), Deustuko Unibertsitatea, 2006

Agente judizialak edo salako ofizialak egingo ditu epaitegiko edo auzitegiko auzi-aretoetatik kanpo burutu beharreko jakinarazpenak, zitazioak eta epatzeak, hurrenez hurren.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Kriminalaren Legea, IVAP/IZO, 2006

Abokatuak auzi-aretoko aulki arruntetan jesartzen dira. ETC-entziklopedia   Herri-salatari, Wikipedia

5 auzi eman auzitara eraman.

Semearenganako utzikeria argudiatuz, Kristinari auzi eman eta Unairen zaintza eskatzea, horra zer ibili zitzaidan, istant batez, gogoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

6 auzi-entzule

Jauna, auzi-entzuleon aurrean asmo gaiztoaren ukapen honek nazala hain errugabetu zure gogo-bihotz guztiz zabalean, nola baininduke, etxe gainera bota gezia, eta anaia zauritu banu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 220. orr.

7 auzi-eske

Irungo tabako denda batek Estatuaren aurkako lehenengo auzi eskea egin du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

Eta horretarako prest du gerra kabinetea, Bill Clintonen aholkulari izandako Chris Lehanerekin eta Mark Fabianirekin batera, Fahrenheit 11/9 filmaren kontra akusaziorik txikienari auzi-eskea jartzeko prest.  Berria - Kultura   2004-06-26

Auzi-eskeak milaka iritsi omen dira epaitegira, leku askotatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 516. orr.

Eta, bitartean, mordoka iristen ziren auzi-eskeak epaitegira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 517. orr.

Marcel Martinen kasua Semiplena probatio bat zen, auzi eskea egiaztabide frankorekin aurkeztu baitzuten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 242. orr.

Gotzainak, gizon zuhur eta jakintsua bera, behar zen moduan dei egin zion Frantziskori, beraren aurrera agertu eta aitaren auzi-eskeari erantzun ziezaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 504. orr.

8 auzi-etxe (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Auziak ere, herrian erresolbitzen ziren: auzo-etxea, auzi-etxea zitekeen. ETC-literatura, saiakera   Errekuperatzaileak, Pablo Sastre, Elkar, 2015

9 auzi gela (orobat auzigela) auziak erabakitzen diren gela.

Horren gatik ez da uste gabekorik gertatu, auzi gela ez da huts arazia izan.  Herria   2003-01-21

Mona neska gazte bat da, auzigelan istilua sortu zuena Dorothy Troterri, hau ere zineko estra, hiru urteko kartzela-zigorra jarri ziotenean bere burua errudun deklaratu ondoren lapurreta larria egin izanaz.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 23. orr.

Eta polizak bazterrak ito zituen nigar egin-arazteko gasakia hedatuz auzigelan, denak harritu baitziren!  Herria   2002-12-12

auzigelako epaileek aintzat jo dute prokuradoreak, joan den martxoaren 6an, eskatutako zigorra.  Berria - Mundua   2006-03-30

18/98 auziak oihartzuna hartu du tamainagatik, auzipetuta dauden lagunen kopuruagatik eta izaera, adin eta jatorri diferentetako lagunak ikusten direlako auzi gelan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

10 auzi-ihesean (corpusean ez dago; ETCn 120 agerraldi)

Hau auzi-ihesean emandako epaien kasuetarako aurreikusten da; hau da, auzipetuari epaitegian aurkezteko jakinarazi zaionean baina ez agertzea erabaki duenean.  ETC-entziklopedia   Non bis in idem, Wikipedia

Gainerako euskal presoentzat eta auzi-ihesean epaitutako beste bi euskal herritarren aurka, berriz, bost eta bederatzi urte bitarteko eskaerak egin zituen fiskalak.  ETC-prentsa   Berria, 2005-05-28

Gertaera harengatik hiru gobernukide ohiak auzi-ihesean daudela esan du Auzitegi Gorenak, eta ondorioz, "atzemate agindua" ezarri dute hiruren kontra.  ETC-prentsa   Berria, 2007-02-03

Halaber, hamar eguneko epea eman dio epaileak De Juanari Auzitegi Nazionalean agertzeko; hala ez bada "auzi ihesean" aritzea egotziko diola ohartarazi dio.  ETC-prentsa   Berria, 2008-11-12

HB eta EH ez ziren aurkeztu, eta "auzi ihesean" izango dira epaituak.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2003-01-08

Azken hori auzi ihesean izan zen.  ETC-prentsa   Berria, 2016-10-14

Hassana Aalia epaiketa militarrean zigortutako 24 ekintzaileetako bat da: bizi guztiko kartzela zigorra ezarrio zioten, auzi-ihesean epaitu bazuten ere.  ETC-prentsa   Berria, 2017-07-20

Halaber, beste lau enpresa auzi ihesean epaituko dituzte, ez dituztelako epaiketarako ordezkariak izendatu: Circuito del Norte, Basque Robot Wheels, Vilau Media eta Innovalab.  ETC-prentsa   Berria, 2017-09-16

Urte horretan, Parisko Auzitegiak Urrutikoetxea zortzi urtera zigortu zuen auzi ihesean, 2011-2013 urteetan ETAren egitura politikoan aritzea egotzita.  ETC-prentsa   Berria, 2019-05-19

Ez badira agertzen, auzi-ihesean daudela adieraziko da, eta jardunak aurrera egingo du horiei zitazioa berriro egin gabe.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Konkurtso Legeria, (Aiora Aristondo, Eba Gaminde, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2006

Instrukzio-epaile bakoitzak, orobat, Auzi-ihesean dauden Auzipetuen Erregistroa izeneko liburua eramango du, zigortuen libururako ezarri formalitateekin.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Kriminalaren Legea, IVAP/IZO, 2006

Epaileak pertsona bat auzi-ihesean dagoela jo ahal izateko, orain aztertuko ditugun egoera hauetakoren bat gertatu beharko da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zigor prozesu adierazlea, Katixa Etxebarria, Ixusko Ordeñana, Josune Perez, UPV/EHU, 2007

Ezkontide biek parte izan behar dute auzitegi katolikoek egindako prozeduran, hau da, auzi-ihesean eman den epaia ez izatea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Familia Zuzenbidea, Leire Imaz, UPV/EHU, 2009

11 auzi-iheslari

Lehenengoan, auzibide zibilez ari denean, auzi-iheslariak kondenatzea debekatzen zaiei epaileei, errua frogatu gabe dagoenean gai zibiletan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Beraz, dirua zor duen gizon bat ezin daiteke kondenatu auzi-iheslari gisa, bere zorra frogatuta ez dagoen bitartean; Baina bizitza-kontua denean, kondena daiteke auzi-iheslaria, nahiz eta bere krimena frogatu gabe egon.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

12 auzi ikerketa

Horrela, ezin daiteke presidentearen, gobernuko buruaren, Legebiltzarreko, Senatuko eta Auzitegi Goreneko presidenteen aurkako auzi ikerketarik egin.  Berria - Mundua   2004-01-14

13 auzi-jartzaile iz auzia jartzen duen pertsona.

Auzi-jartzaileak bere testigantza adierazten zuen auzia ezartzeko; salatutakoak bereak adierazten zituen bere burua zuritzeko; eta epaileak egia bilatzen zuen testigantza batzuen eta besteen artean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 205. orr.

Zenbait auzi-jartzaile eta lekukok, berriz, bere buruaz beste egin dute eta hainbat proba desagertu egin dira, komunikabideek diotenez.  Berria - Gaiak   2004-03-02

Kay Wadey auzi-jartzaileetako batek azaldu zuenez [...].  Berria - Gaiak   2004-03-27

Europako Auzitegiak kasu honetan auzi-jartzailea izateko zilegitasuna ukatu dio Eusko Jaurlaritzari. Auzi-jartzaileen argudio nagusia ere horixe izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Auzi horrek ez du ohiko bide burokratikoa hartuko, ni neu izango bainaiz auzi-jartzaile eta salatzaile, eta ezin gezurtatuzko frogak aurkeztuko ditut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 542. orr.

· izond Eduardo Contreras abokatu auzi-jartzailea, berriz, ironiaz mintzatu zen: [...].  Berria - Mundua   2004-12-23

14 auzi-mauzi adkor

Luze jardun nezakeen auzi-mauzi horretaz.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 155. orr.

Ongi ulertu zuen, berak nahi gabean, beste auzi-mauzi batean sarrarazi zutela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.

1904 sinatu zuten bi erresumek baketze-akordio famatu bat beren kolonien eta beste auzi-mauzien ahanzteko eta hori nahi ukan dute berritu orai.  Herria   2004-04-08

Magistratuaren aurrera eraman beharko zintuzketet, baina neu naizenez ingurumari honetako magistratua, ez diagu zertan auzi-mauzi halakoetan ibili, ezta ba?  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 49. orr.

15 auzi-mediku (133 agerraldi 57 artikulutan) auzitegiko medikua.

Nazio Batuen Erakundeak tortura atzemateko auzi medikuei jarraitzeko esaten dien protokoloa. Auzi-medikuaren txostenak bat datoz Otamendiren salaketarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Auzi-medikuaren bisita jaso ondoren, galdeketari ekin zioten guardia zibilek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Eutanasia egiten ostean, medikuak ohar bat bidali behar dio herriko auzi-medikuari eta zergatik egin duen azaldu behar dio, idatziz.  Berria - Gaiak   2004-12-17

16 auzi paper (corpusean ez dago; ETCn 265 agerraldi)

35 urteak iraganik, Frantziako Ageneko lizeoan zelarik, hurbildu zen lehen aldikoz euskal gaietara, zeharka bezala, gainera, irakasle lagun batek Ageneko auzitegian Barkoxeko koblakari birigarro bati zegozkion auzi-paperak bazirela jakinarazi ondoan.  ETC-prentsa   Berria, 2013-12-21

7) Epaileak ofizioz aginduko du, auzi-paperekin batera, adingabeen prozedurari buruzko espedientearen zehaztasunak eta entzunaldiko aktak jartzeko, epailearen ustez zehaztasun eta akta horiek erabakigarri izan badaitezke erabakia hartzeko.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Adingabeen Legea, (Jon Landa, Rafael Sainz de Rozas, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia), Deustuko Unibertsitatea, 2003

7) Epaileak ofizioz aginduko du, auzi-paperekin batera, adingabeen prozedurari buruzko espedientearen zehaztasunak eta entzunaldiko aktak jartzeko, epailearen ustez zehaztasun eta akta horiek erabakigarri izan badaitezke erabakia hartzeko.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Adingabeen erantzukizun penala arautu duen Lege Organikoa, IVAP/IZO, 2003

Epe hori igaro ondoren, auzitegiak auzi-paperen gaineko ardura izaten jarraituko du, zitatua agertu ez arren.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibilaren Legea aldarrikatzen duen Errege Dekretua, IVAP/IZO, 2004

Auzitegiak galdera bat sekretua edo isilpekoa den gai bati erreferentzia egiten diola esanez lekukoak eginiko alegazioaren oinarria egiaztatu ondoren, dokumentua auzi-paperei gehitzea aginduko du epaileak, sekretu ofizialak zer galderari eragiten dion adierazita.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Epai-babes zibil adierazlea: Prozesu zibil adierazle arruntak, Katixa Etxebarria, Ixusko Ordeñana, Miren Josune Pérez, UPV/EHU, 2008

Auzi paperak beteak dira ez jabeek lur horietan egiten zituzten ohointzez eta zirtzil definiziotik ez gara urrun. ETC-literatura, saiakera   Libertitzeaz, Antton Luku, Pamiela, 2014

17 auzia eman (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Auzitegiak, auzia ematea agintzean, bere ustez komenigarria dena xedatuko du, fiskalak, edo, hala denean, kereila-jartzaileak gutuneria, liburuak, paperak eta gainerako konbikzio-piezaka zter ditzan, euren egoera aldatzeko arriskurik gabe.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Kriminalaren Legea, (Aiora Aristondo, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia), Deustuko Unibertsitatea, 2006

Gero bitxi saltzaileek auzia eman zioten hornidurarik gabeko txekeak zirela eta.  ETC-literatura, saiakera   Txostena niri buruz, Bouillier, Gregoire (Angel Erro), Pasazaite, 2013

Auzia eman zitzaion salak jarraitzea aholkatzen dugu", zioen gutunean. ETC-prentsa   Berria, 2008-08-03

18 auzia erabaki

- Jakinarazi behar dizut epailearen esku zaudela zure auzia erabaki bitartean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 133. orr.

Azkenik, Aita santuak kardinal agurgarrien batzar nagusia bildu zuen Perugian, bere aretoan, auzia erabakitzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Ea, auzia erabaki dugu behin betiko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 98. orr.

Gu bion artean auzia erabaki lezakeen artekaririk balego.  Elizen arteko biblia   Jb 9,33

Eta Noemik erantzun: -Orain, Rut, zaude lasai arazoa zer-nola bukatuko den jakin arte. Boozek ez du etsiko gaur bertan auzia erabaki arte.  Elizen arteko biblia   Rt 3,18

Hortan geldituz, auzia erabakia zen eta analisian urrunegi ez joanez, ez joanik, nere ontasun sakratu bilakatua zen sofrikarioa arriskatzen nituen urradurek baino jasangarria zen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 87. orr.

Beraren kontuak izaten zituen batez ere hizpide: halakori zer esan zion eta halako hark zer erantzun zion, eta auzia erabakita uzteko berak zer esan zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 74. orr.

ihartzun handia lortzen ari da Mexikon espetxeratuta dauden sei euskal herritarren auzia Ðhaien aurkako estradizio auzia erabaki artean urtebete preso daramate.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Joan den urtarrilaren 23an enpresak aurkeztu zuen Enpleguaren Erregulaziorako Eskaeraren baldintzak onartu zituzten auzia erabakitzeko ardura zuten arbitroek.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

Akaso neurriz gorako poztasun bat ihesari buruz hitz egiterakoan, baina besterik ez, auzia erabakita, eta Manuel opor bidaia luze batetik itzuliko balitz bezala.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 29. orr.

"Hire etsaien baten auzia erabaki behar duanean, ez hirekiko irainari begiratu, gertatuaren egiari baizik.".  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 174. orr.

Hala jokatu ohi zuten israeldarrek, auzia erabakia zegoela adierazteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.

19 auzia ipini (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Lan Magistraturan auzia ipini eta irabazi, eta nagusiaren ondasunen bahiketaraino iris daiteke.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2000-12-14

Bada lehendabizi, gauza edo eskubidea gozatzeko eta erabiltzeko ahalmena, eta, bigarrenik, eskubidea besteengandik defendatzeko ahalmena (esaterako, norberaren finkan sartzea debekatzeko, auzokideari auzia ipintzeko ahalmena).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide Zibilaren Sarrera. Eskubide subjektiboa. Pertsonaren zuzenbidea, (L. Imaz), UPV/EHU, 2013

Behin, S herrian nekazari errentariek udalaren kontrako auzia ipini zuten. ETC-literatura, saiakera   Nagusia kanpoan bizi da, Takiji Kobayashi (Hiromi Yoshida), Katakrak, 2017

20 auzia jarri

Herri-agintarien jauregira joan zen, bere semeari auzia jartzera eta etxetik ostu zuen dirua itzularaz ziezaiola eskatzera. Jaunak auzia jartzen zion bere epaitegiari goragoko epaimahaiaren aurrean; eta irabazten bazuen, itzuli egiten zitzaion auzia, eta hirurogei liberako isuna ordaintzen zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 503. orr.

Inori auzia jartzen edo salaketa egiten bazioten, ia beti zeukan bere burua zuritzea, lekuko-kopuru jakin batekin zin eginez ez zuela egin berari egozten zitzaiona.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 204. orr.

21 auzitan adlag eztabaidan, liskarrean.

Bai zera! Senidea senidearekin auzitan zabiltzate, eta epaile jentilen aurrean gainera!  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,6

Eredua bera auzitan dago.  Berria - Ekonomia   2006-01-07

Ez naiz nor aita Donostiaren lana auzitan jartzeko, baina haren itzulpen askori badario, nola esan ere, apeta-kutsu nolabaiteko bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 237. orr.

Nik uste dut oso jende gutxik jar dezakeela auzitan egia hori, soilik eskuin muturreko espainolistek, edo aspaldiko ezker dibinoak, askotan saloiko faxismoan bukatu duenak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

Kateaturik agertzen zaizkiolarik, ordea, auzitan ezartzen diote ume garaiaz atxiki nahi izan duen oroimen gozoa.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 94. orr.

Aparte utzita mitologian eta oro har letra ederretan batere aditua ez naizela, nik auzitan sartu nahi ez berarekin; ardura praktikorik aski bagenuen-eta bestela ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 214. orr.

Zeren, noizbehinka, herritar gizabanakoei posible bazaie ere Estatuaren kontra legalki auzitan ibiltzea, halere, hori gertatuko da ez auzitan jartzen dena Estatuaren boterea bera, baizik eta lege bati buruz izan zuen borondatea denean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 147. orr.

Orduko kristautasunak euskal komunitatean izan zuen eragin handia auzitan zegoen.  Berria - Kultura   2004-12-05

Eskubikoek, Estatuari ezin dakiokeela leporatu, frogarik gabe, Estatua bera auzitan jartzen duen gertaerarik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.

22 auzitan aritu

Horregatik, hau diot nik, Jaunak: Auzitan hasi nahi dut berriro zuekin eta auzitan ariko naiz zuen ondorengoekin ere.  Elizen arteko biblia   Jr 2,9

Entzun Jaunaren hitza, israeldarrok, Jauna auzitan ari baita lurralde honetako jendearekin: "Ez da leialtasunik, ez maitasunik lurraldean, eta ez naute Jainkotzat aitortzen.  Elizen arteko biblia   Os 4,1

23 auzitan hasi

Ez naiz zurekin auzitan hasiko, Egia zaren horrekin; eta nik ez dut neure burua zuritu nahi, gaiztakeria berez gezurta ez dadin.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 214. orr.

Zorte handia izan duzu gainera, bere egoera dela eta ez baitauka detektibe ziztrin batekin auzitan hasteko gogorik, bestela...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 179. orr.

Burugabearekin auzitan hasten den zuhurrak, haserretu nahiz barre egin, ez du atsedenik izaten.  Elizen arteko biblia   EsZ 29,9

24 auzitan ibili

Nirekin auzitan zebilela, morroi nahiz neskameren bati eskubidea ukatu badiot,.  Elizen arteko biblia   Jb 31,13

Hamar urte lehenago, argudio bera aditu zuen, Sarako erretoretza auzitan ibili zenean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 14. orr.

Zeren, noizbehinka, herritar gizabanakoei posible bazaie ere Estatuaren kontra legalki auzitan ibiltzea, halere, hori gertatuko da ez auzitan jartzen dena Estatuaren boterea bera, baizik eta lege bati buruz izan zuen borondatea denean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 147. orr.

India eta Pakistana,beren nuklear ametsekin auzitan dabiltza mende erdi bat huntan auzoko Cachemira lurraren gainetik.  Herria   2004-07-08

Baina kontzeptu hori, hain zuzen -hori genuen beste puntua: krisi politikoa- auzitan zebilen Miranderen garaian eta giroan: auzitan, ez ezkerretik bakarrik jarrita (sozialistek), eskuinetik ere bai.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.

Italiako agintariekin auzitan ibili da Simon bikotea azken urteotan, aurkikuntzagatik jaso beharreko sariaren inguruko desadostasunak agertu zirenetik.  Berria - Gaiak   2004-10-24

25 auzitan ipini (corpusean ez dago; ETCn 81 agerraldi)

Alegia, historia sozialaren, politikoaren eta ekonomikoaren baldintzak ulertzeko eta azaltzeko jardunean, ikusmolde juridikoa lehenesteko ideologia auzitan ipintzen zen.  ETC-literatura, saiakera   Bortxaren kontakizunetik, kontakizunaren bortxara, Joxe Manuel Odriozola, Txalaparta, 2014

Auzitan ipintzekoak dira, baldintza lez ordea, demokraziaren inguruko toki komunak, eta horixe da hizpide dugun ekimenak bultza dezakeena, bigarrenik.  ETC-prentsa   Berria, 2003-12-28

Alabaina, XVIII. mendean sortutako arrazoi ilustratua auzitan ipini zuten hurrengo bi mendeetan bai Erromantizismoak bai" susmoaren filosofiak" (Marx, Freud, Nietzsche).  ETC-prentsa   Berria, 2007-11-30

Azken hauetan ez da pentsio sistemaren jasangarritasuna auzitan ipintzen, hezkuntza edo osasun sistemena jartzen ez diren moduan.  ETC-prentsa   Argia, 2011-01-09

Batean eta bestean agertutako irregulartasunek auzitan ipini dute Adifen kudeaketa.  ETC-prentsa   Berria, 2015-01-20

Baina David Casado-Neirak auzitan ipini ditu indarkeria matxistari aurre egiteko estrategiak.  ETC-prentsa   Berria, 2015-09-25

Baina iluntzean egin ziren manifestazioetan auzitan ipini zituzten goizean agintariek hitzemandakoak.  ETC-prentsa   Berria, 2015-11-26

Gastu militar hauek ez ditu EBk auzitan ipini.  ETC-prentsa   Argia, 2012-09-30

Gogorarazi diote diputazioak berak ere "auzitan ipini duela zerbitzuaren kalitatea".  ETC-prentsa   Berria, 2016-11-23

Bizkaian gertatutakoaren ondoren, hainbatek auzitan ipini dituzte adingabeekin lotutako gizarte zerbitzuak.  ETC-prentsa   Berria, 2018-02-20

Azterketen zorroztasuna ere auzitan ipini du.  ETC-prentsa   Berria, 2018-09-21

ETAren sorrerak, eta 1968tik aurrera bere helburu politikoak lortzeko indarkeria erabiltzeko erabakiak, auzitan ipini zuten euskaldunon legitimitate demokratikoa, lehen momentutik beretik.  ETC-prentsa   Berria, 2018-05-06

Oposizioak auzitan ipini du azpiegitura horien beharra.  ETC-prentsa   Berria, 2019-05-24

Ideia honek Garraio eta Herrilan Sailaren aipamen ugari auzitan ipintzen ditu.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 70 zbk., UEU, 2009 - uztaila-iraila

Bere itzulpena auzitan ipinia izan zen, behin baino gehiagotan, garai haietan aho batez onartua zen itzulpengintza eredutik aldendu egin baitzen. ETC-entziklopedia   Jeronimo Estridongoa, Wikipedia

26 auzitan jardun

Ez dut beti auzitan jardungo, ez naiz etengabe haserre egongo, neuk egindako bizidunek nire aurrean bizi-arnasa gal ez dezaten.  Elizen arteko biblia   Is 57,16

27 auzitan jarri

Auzitan jar daiteke erromatarrentzat ona izan ote zen Arabiako eta Indietako merkataritza egitea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 53. orr.

-Nor ausartuko litzateke japoniarren nagusitasuna auzitan jartzera? - esan nuen nik, etsituaren penaz.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 62. orr.

Gure ezagutzako mundua fenomeniko hutsa da, tesi funtsezko hori ez dago auzitan jartzerik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.

Zientzia eta teknologia defentsa nazionalaren, hazkunde ekonomikoaren eta hiritarren bizi-baldintzen hobekuntzaren bermatzaile izatea auzitan jartzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.

Horren ondoren, auzitan jarri behar du bere burua; esperimentu, kritika, errefusatzeen proba pasatu; hots, eraikitzen duen mundu-irudikapenak duen amets partea mugatu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 170. orr.

Poeren ipuinek eragin handia izan dutela inork ez du auzitan jartzen; areago, literatura genero berri baten sortzailea izan zela ere esaten da, polizia eleberriarena hain justu.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Tartean, beraz - eta beharrezkoak diren hainbat eta hainbat ñabardurekin -, bada defendatzen duenik enpresa horiek, beren gabezia guztiekin bada ere, garapen eredu kapitalista bera ere auzitan jartzen jarraitzen dutela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 187. orr.

Beraz, auzitan jarri, eztabaidatu, alternatibak bilatu eta beste modu batera kudeatzea posible da".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 218. orr.

[...] serioa delako eta ez delako serioa aldi berean, joko bat delako, baina batik bat jolas bat, solas bat (biak gauza bera dira etorkiz), galdu-gorde handiko jolas bat, errealitatearen (errealitate eginaren, jakinaren eta beteginaren) garaipen zeharokoa eta osotarakoa etengabe auzitan jartzen ari dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.

Egipton nahiz basamortuan nire aintza eta egin ditudan mirari guztiak ikusi dituzten gizon horiek eta, hala ere, ni hamar aldiz auzitan jarri eta desobeditu egin didatenek, ez dute ikusiko haien gurasoei agindu nien lurraldea; ez eta gutxietsi nauten guztiek ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 206. orr.

28 auzitan sartu

Hazparneko herriak lur batzu bahitu nahi zituen hortarako eta auzitan sartu dira lurren jabeekilan.  Herria   2002-08-15

Eta ozta-ozta ez zituzten auzitan sartu, ikastetxearen izen ona kolokan egon zitekeelako, jendearen marmarrak eta esamesak medio.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 35. orr.

Svetlana Alexievitx, diosku, auzitan sartu dute Afganistango gerratean hildako gazteetako batzuen gurasoek salaturik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 284. orr.

-Auzitan sartzea Errusian? -oihu egin zuen Alcide Jolivetek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 168. orr.

Eta, gainera, ehun eta berrogeita hamarna errubloko gainordainarekin, Gurmailovka herrixka txikikoak izan ezik, Predistxev lurjabeak auzitan sartu baitu herrixka hori, eta, horrenbestez, hango arimak ezin dira ez saldu eta ez bahituran jarri.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 453. orr.

Garbi zeukan, halaber, alferrik zela auzitan sartzea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 127. orr.

Zein auzitan sartu zaituztete: Haikaren auzian ala Segiren auzian?  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Inorekin auzitan sartzeko beldur nintzen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 63. orr.

Judutarrek ez zuten zirkunzidatu, epaileeki auzitan sartzeko beldurrez; baina horregatik ez zen judu txikiagoa bere baitan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Aparte utzita mitologian eta oro har letra ederretan batere aditua ez naizela, nik auzitan sartu nahi ez berarekin; ardura praktikorik aski bagenuen-eta bestela ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 214. orr.

29 auzitara adlag

Santaliestrako urtegiaren proiektua eremuaren ezaugarriak kontuan hartu gabe egiteagatik, auzitara eraman dituzte haren bultzatzaileak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 44. orr.

Krixtorenak bota zituzten elgarren kontra, orai ez liteke urrunerat ere holakorik izkiriatzen ahal auzitara joan gabe.  Herria   2003-12-04

Erromatar lege batek erabakitzen du itsu batek ez daukala auzitara jotzerik, ez dituelako magistratuen ornamentuak ikusten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 262. orr.

Auzitara eraman zezaketen Ernest Hemingway, eta ikaraturik zegoen gizona.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 232. orr.

Harry Blounten sumindura biziagotu zuen horrek, eta gidariaren nagusia bera ere atxilotu eta auzitara eraman nahi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 167. orr.

Igorri didazun Danceny jaunaren txartelak argi eta garbi frogatzen du borroka hark sortua izan dela, eta nire xedea da auzitara eraman dezazun berehala, eta nire izenean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 505. orr.

Ama-alabak auzitara eraman zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 106. orr.

Ez jo auzitara zeure zerbitzari honekin, ez baita bizidunik zure aurrean errugabe.      - 0. orr.

30 auzitara eraman

Harry Blounten sumindura biziagotu zuen horrek, eta gidariaren nagusia bera ere atxilotu eta auzitara eraman nahi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 167. orr.

"Auzitara eraman behar zuten aita - esan nuen -.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 227. orr.

Levinek auzitara eraman du emakumea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 139. orr.

Auzitara eramanik, honela desenkusatu omen zuen bere burua.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 128. orr.

Prefetak auzitara eraman du Euskal Herriko Laborantza Ganbera.  Berria - Harian   2005-09-30

Lur jabetzaren aldeko borroka auzitara eramango dute samiek.  Berria - Mundua   2006-04-22

-Auzitara eramango haut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 114. orr.

Soinekoa kentzeko auzitara eraman nahi zaituenari emaiozu soingainekoa ere; norbaitek mila pauso egitera behartzen bazaitu, zoaz bi mila berarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 921. orr.

Handik hogeita hamahiru urtera, Ofizio Santu horrek berak auzitara eraman zuen Galileo Galilei.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.

Ez harritu gero norbaitek eskola auzitara eramaten badu, komunikazio-istripuen eragile izatearen akusaziopean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 148. orr.

Auzitara eraman zezaketen Ernest Hemingway, eta ikaraturik zegoen gizona.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 232. orr.

Tolosako, Azkoitiko, Errezilgo eta Amezketako erretore integristek auzitara eraman zuten, bertsoen bidez egin zizkien kritika zorrotzen ondorioz.  Berria - Kultura   2004-04-14

AEB Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak auzitara eraman du Oklahomako eskola bat buruko zapia zeraman neska bat kanporatzeagatik.  Berria - Gaiak   2004-04-02

-Mutilari eskua berriro gainean jarri... eta auzitara eramango zaitut! - mehatxatu zuen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 58. orr.

Santaliestrako urtegiaren proiektua eremuaren ezaugarriak kontuan hartu gabe egiteagatik, auzitara eraman dituzte haren bultzatzaileak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 44. orr.

Bai argitaratzaileak bai inprimatzaileak uko egiten zioten liburua bere horretan argitaratzeari, hitz zatarrak eta aipu desegokiak zeudela eta auzitara eraman zitzaketela argudiaturik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 7. orr.

Zer-nola auzitara eraman ninditean, obedientzia ukatu izanaren kargu larripean?  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 184. orr.

31 auzitara jo

Hala, Massachusettseko kontserbadoreek auzitara jotzeko mehatxua egin diote Gain Newsom alkateari.  Berria - Gaiak   2004-02-14

Haatik, oraingo honetan auzitara jo du.  Berria - Kultura   2004-07-21

Era berean, adierazi du PPCk Vendrellek langileak derrigortu dituen frogarik badu auzitara joan behar duela.  Berria - Mundua   2006-04-21

Hala ere, ahal badut, auzitara joko dut jokaera zikina izan delako, ezin sinetsia.  Berria - Kirola   2006-04-13

Caballitoko Langileen Batzordeak auzitara joko duela iragarri zuen atzo.  Berria - Ekonomia   2004-06-23

Bi gizonen artean liskarrik sortzen bada, auzitara joko dute, epaituak izateko: epaileek errugabea errugabe aitortuko dute eta erruduna errudun.  Elizen arteko biblia   Dt 25,1

Baina Adelak, haurra izan bezain pronto bere mehatxua betetzen zuela, auzitara jo, eta jujeak handik urte erdira eman zuen epaia.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 223. orr.

Erromatar lege batek erabakitzen du itsu batek ez daukala auzitara jotzerik, ez dituelako magistratuen ornamentuak ikusten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 262. orr.

Krixtorenak bota zituzten elgarren kontra, orai ez liteke urrunerat ere holakorik izkiriatzen ahal auzitara joan gabe.  Herria   2003-12-04

32 auzitara joan

Krixtorenak bota zituzten elgarren kontra, orai ez liteke urrunerat ere holakorik izkiriatzen ahal auzitara joan gabe.  Herria   2003-12-04

"Jainkoa ez da ni bezala gizon, erantzun diezaiodan edota biok auzitara joateko.  Elizen arteko biblia   Jb 9,32

Era berean, adierazi du PPCk Vendrellek langileak derrigortu dituen frogarik badu auzitara joan behar duela.  Berria - Mundua   2006-04-21

Bilbaoren ustez, berak egindako bakarra bere alderdiari botoa eman zioten herritarrak ordezkatzea izan zen; eta "botoa eman eta iritziak azaltzeagatik» auzitara joan behar izatea gaitzetsi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

33 azken auzi

Hobe da neure aurrean damu izatea eta mina edukitzea, maizago oroituz heriotzaz eta azken auziaz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 75. orr.

34 berehalako auzi (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Ezin gutxiago espero: Patrick Dallennes Baionako suprefetak azaldu duenez, "epaitegi administratibora igorriko da tarterik ahalik eta laburrenean eta zuzenenean, eta berehalako auzi prozedura eginen da".  ETC-prentsa   Argia, 2014-07-13

Kasurik larrienetan berehalako auziak eginen dituztela azaldu du Patrice Michel prokuradoreak.  ETC-prentsa   Berria, 2007-07-25

Hala ere, Annanek azaldu duenez, krisiaren oinarrizko arazoak urte batean konponduko dira, eta berehalako auzi politikoak lau astetan.  ETC-prentsa   Berria, 2008-02-01

27 kasu berri aztertu zituen epaileak; hamahiru gizon epailearen kontrolpean geratu ziren, eta beste hamalauri berehalako auzia egin zieten -horietako bati auzibide kriminaletik-.  ETC-prentsa   Berria, 2009-02-22

Berehalako auzi prozedura izanki, gaur edo beranduenik bihar goizean aztertuko du Baionako auzitegiak salaketa.>>Zezen plazaren inguruan manifestatzea eta hiri guztian gaindi eskuorriak banatzea debekatu dio Grenetek CRAC batzordeari.  ETC-prentsa   Berria, 2013-08-08

Berehalako auzi prozedura hasiko duela iragarri du, erabakia baliorik gabe uzteko berehala. ETC-prentsa   Berria, 2014-06-28

35 dei auzi ipar

Filipe Bidart baldintzapean libratua izaiteari buruz, dei-auzia joanden ortziralean egin da.  Herria   2004-11-11

Pariseko ondoan, Versailles hirian, hasi da Alain Juppé gobernuburu ohiaren kontrako dei-auzia. Dei auzira joan dira denak elkarrekin Pauera.  Herria   2004-10-21

Dei auzian Filipe libre uztearen kontrako erabakirik hartuko balute epe luzerako kanpaina prestatzen ari gara.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Tolosan iragan zen dei auziko erabakian hona zer irakurtzen dugun: "Interdit" gaztiguaz mehatxatu zuela apezpikuak Arbelbide.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 95. orr.

36 ekialdeko auzi (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Ekialdeko auzia XIX. mendean erabili izan zen termino politiko bat da. Batez ere 1821en, Greziako Independentzia Gerra hasi zenean hasi zen esamolde hau erabiltzen. ETC-entziklopedia   Ekialdeko auzia, Wikipedia

37 krimen auzi

Argi dago kargutik kentzea merezi duten apezpikuen krimen auziak ez dituela Aulki Sainduak baizik epaitu behar.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 163. orr.

Gure Eliza Ama Sainduak halako inportantzia handitan baitauka kargutik kentzea merezi duen edozein apezpikuren krimen auzia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 153. orr.

Heresia gaiak eta apezpikuen krimen auzi epaiak, haste hastetik, Erromako Aulkiari berari izan dira atxikiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 159. orr.

38 merkataritza-auzi

Merkataritza-auziek oso formalitate gutxi eskatzen dituzte.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 20. orr.

Merkataritza auziak hizpide kanpainan.  Berria - Ekonomia   2004-09-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

arteko auzi (6); aurkako auzi (9)

auzi bat da (6); auzi batean (16); auzi baten (16); auzi batengatik (10); auzi beragatik (13); auzi berean (12); auzi egunean (23); auzi eskaera (7); auzi eskea (14); auzi guztiak (19); auzi hartan (7); auzi hau (64); auzi honek (20); auzi honen inguruan (12); auzi honetan (115); auzi honetaz (8); auzi honi buruz (11); auzi horiek (24); auzi horien (6); auzi horrek (19); auzi horren inguruan (17); auzi horretan (44); auzi horretaz (12); auzi horri buruzko (7); auzi hortan (10); auzi hura (16); auzi mauzi (8); auzi mediku (7); auzi medikua (6); auzi medikuaren (24); auzi medikuari (14); auzi medikuei (6); auzi medikuek (7); auzi medikuen (18); auzi minbera (14); auzi nagusia (10); auzi nagusiak (6); auzi nuklearra (23); auzi nuklearraren (6); auzi nuklearraz (8); auzi politiko (8); auzi politikoa (12); auzi politikoak (11); auzi politikoetan (7); auzi saio (9); auzi saioa (46); auzi saioak (15); auzi saioan (30); auzi saioaren (11); auzi salaketa (7); auzitegi nazionaleko auzi (8)

beste auzi bat (20); beste auzi batzuk (6); bi auzi (17); buruzko auzi (8); da auzi hori (8); dago auzi (7); dela auzi (8); den auzi (15); dira auzi (12); du auzi (26); duela auzi (6); duen auzi (9); dugu auzi (6); dute auzi (18); duten auzi (6); epaileak auzi (7); ere auzi (8); ez da auzi (8); hainbat auzi (17); irango auzi (12); lehen auzi (6); oso auzi (6); zen auzi (12); zuen auzi medikuak (6); zuten auzi (8)

arteko auzia (33); atutxa auzia (22); aurkako auzia (42); auzia aipatu (10); auzia amaitu (6); auzia argitu (10); auzia argitzeko (8); auzia artxibatu (20); auzia artxibatzea erabaki (6); auzia artxibatzeko eskatu (12); auzia aztertu (9); auzia aztertzeko (23); auzia aztertzen (6); auzia behin betiko (9); auzia bere (13); auzia berriro (6); auzia berriz (10); auzia bertan behera (37); auzia beste (7); auzia bukatu (6); auzia da (34); auzia daraman epaileak (6); auzia egin (9); auzia epaiaren zain (7); auzia epaitzeko (10); auzia epaitzen (8); auzia erabaki (11); auzia ere (10); auzia espainiako (9); auzia eta erretzea (8); auzia eta gainerakoak (6); auzia ez da (34); auzia ez dela (7); auzia ezin (10); auzia hasi (15); auzia ikertu (8); auzia ikertzeko (10); auzia ikertzen (10); auzia irabazi (15); auzia itxi (7); auzia ixteko eskatu (7); auzia izan zen (7); auzia izango (8); auzia jarri (6); auzia konpondu (14); auzia konpontzeko (21); auzia nazio batuen (8); auzia nbeko segurtasun (6); auzia salatzeko (6); auzia segurtasun kontseilura (21); auzia sekretupean (6); auzia zela (8); baina auzia ez (7); baten auzia (8); beharreko auzia (7); bere auzia (9); berrueta auzia (6); bigarren auzia (9); buruzko auzia (9); clearstream auzia (14); cofidis auzia (7); da auzia (53); dagoen auzia (9); dei auzia (7); den auzia (9); dira auzia (7); du auzia (38); duen auzia (19); dugu auzia (10); dut auzia (7); dute auzia (16); egunkaria auzia dela (7); egunkaria auzia ixteko (6); en auzia (10); ere auzia (10); estradizio auzia (14); euskal auzia (13); euskararen auzia (6); gal auzia (8); haika segi auzia (6); helegite auzia (9); inguruko auzia (11); jukos auzia (7); kontrako auzia (27); lehen auzia (6); nire auzia (8); orain auzia (6); otano auzia (31); pantzarren auzia (7); presoen auzia (7); programa nuklearraren auzia (7); ren auzia (9); segurtasunaren auzia (7); trebiñuko auzia (7); udalbiltza auzia (8); zen auzia (31); zuen auzia (37); zure auzia (6); zuten auzia (21)

auziagatik preso (6); egunkaria auziagatik (6); udalbiltza auziagatik (12)

arteko auziak (11); aurkako auziak (12); auziak aurrera (15); auziak bi (7); auziak ez du (8); du auziak (15); inguruko auziak (9); lotutako auziak (6)

aurkako auzian (10); auzian atxilotu (7); auzian auzipetua (7); auzian auzipetuta (6); auzian epaitzen ari (6); auzian ere (11); auzian esku (6); auzian ez (6); auzian inputatuta (7); auzian izan (6); buruzko auzian (7); da auzian (6); egunkaria auzian auzipetutako (6); egunkaria ren auzian (7); haika segi auzian (15); otano auzian (13); udalbiltza auzian (8); zuen auzian (6)

auziarekin aurrera (6)

aurkako auziaren (7); auziaren barruan (7); auziaren berri (7); auziaren epaia (7); auziaren epaiketa (39); auziaren epaiketan (11); auziaren erabakia (7); auziaren gainean (8); auziaren gaineko (8); auziaren harira (8); auziaren ikerketa (6); auziaren inguruan (34); auziaren inguruko (27); auziaren muina (9); auziaren nondik (6); da auziaren (9); du auziaren (6); egunkaria auziaren (10); haika segi auziaren (10); otano auziaren (10); zen auziaren (7)

auziari aurre (8); auziari begira (8); auziari buruz (44); auziari buruzko (42); auziari dagokion epaiketa (6); auziari dagokionez (13); auziari irtenbide (7); egunkaria auziari (6); euskal auziari (20)

auziaz arduratzen den (7); auziaz gain (7); euskal auziaz (6); zuen auziaz (6)

auzien inguruan (6)

administrazioarekiko auzietako (8); auzietako bat (6)

administrazioarekiko auzietarako (6)

auziko auzipetuek (6); auziko epaiketa (8); egunkaria auziko (23); otano auziko (6)

auziren bat (15)

auzirik ez (6)

auzitan ezarri (8); auzitan jar (6); auzitan jarri ditu (9); auzitan jarri du (17); auzitan jarri dute (14); auzitan jarri zuen (16); auzitan jarri zuten (10); auzitan jarriko (9); auzitan jartzea (18); auzitan jartzeko (18); auzitan sartu (7); bera auzitan (7); du auzitan jartzen (6); ere auzitan (11); ez du auzitan (9); zuen auzitan (7)

auzitara eraman du (6); auzitara eraman zuten (8); auzitara eramango du (6); auzitara eramango dute (6); auzitara eramatea (9); auzitara eramateko (12); auzitara jo (25); auzitara joko (12); auzitara jotzea (6); auzitara jotzeko (17)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus