Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

automatiko 1 izond tresnez edo prozesuez mintzatuz, giza laguntzarik gabe dabilena.

Hesketa automatikoko igogailua erabili nahi ez (erabili ezin esatea zehatzago, nahiz aitortu nahi ez), eta oinez jaitsi ditut lau pisuak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 27. orr.

Hala, behin, autoen abiadura erregulatzeko kaxa automatikoa asmatu zuen, kanbio-kaxa deitzen dena, eta General Motors-i saldu zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.

Apuñatik badakit, hegi lurrekiko gure kontaktu bakunak amerikarrek zeruan barna igorri zirta automatikoak direla, eta ditugula.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 213. orr.

Behategi automatikoa da beste aurrerapen zehatz bikaina, gizakiaren laguntzarik gabe, datuak disketean prozesatzen doan tresneria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.

Segurtasun sistema aldatua zeukaten eta, lehengo atezain automatikoaren tokian, zeinek bizilagunekin hitz egiten uzten zuen, zenbaki eta letradun panel bat bakarrik ikusten zen orain, mikrofonorik gabea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 202. orr.

Hala ere, orratz-aseguru automatikoa ere badauka.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.

Marmarka ireki dut atea, laugarren deia joz gero kontestadore automatikoa sartzen baita.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 65. orr.

Gero, berrogei urteen bueltan, beren tema txiki horiek eta esaera batzuk esperientzia izenaz bataiatzen dituzte, banatzaile automatikoarena egiten hasten dira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 123. orr.

2 izond borondateak esku hartu gabe gertatzen dena.

Saio franko kaotikoa bere joanera formalean, sentimenduen peko idazketa automatikoaren adibide bat izan liteke.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 139. orr.

Hortaz, kontu haiek ahapeka esateak badaezpadako erreakzio automatiko bat behar zuen izan: normal mintzatzeko beldurrak berdindu egiten zituen Umberto eta nire etxekoak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 260. orr.

Une horretan, gorputz guztiak batera erantzuten du, modu erreflexuan, automatikoan, kontrolik gabe, espasmoekin, atsegintasunez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 184. orr.

Beste modu batera esateko: ikasle bat aukeratutako ikasketetan sartu ahal izango den edo ez erabaki automatikoa da, ordenagailu batek egiten baitu hautua, ikasle guztien kalifikazioak hurrenkeran jarriz.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 74. orr.

Gure ekintzak informazio ohi deritzen bulkada edo kinadekiko erantzunak izaten direla, hots, erantzun automatikoak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Gero, berriz, denboraz juxtu ibiliko ginela-eta bizkortzeko esan dit lagunak, eta modu automatikoan hasi naiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 142. orr.

3 arma automatiko

Arma automatikoetakoren batek doiegi tirokatzen zidala iruditzen zitzaidanean, haren gainera jotzen nuen, albait lasterren, lur arrasean, eta metrailadore turrusta bat botatzen nion.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 150. orr.

Bi buruzagien jarraitzaileak elkarri tiroka ibili ziren arma automatikoekin.  Berria - Mundua   2006-03-29

Akusazioa: talde islamiko batekoa izatea eta etxean arma automatikoak eta granada jaurtigailuak edukitzea.  Berria - Mundua   2006-03-05

Soldadu batzuek irekita zituzten kiloko kontserbalata batzuk, eta mahukak goratuak, eta labanekin haragipuskak ziztatu eta jan egiten zituzten, beste batzuek, arma automatikoak belaunen gainean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.

Hauez gain artilleriako beste 35 lehergaik jo zuten hormetan, Abrams gerra-gurdiek beste hamar bonba sartu zituzten, eta hauen atzetik soldaduek 30.000 inguru tiro jaurti zituzten arma automatikoekin.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 24. orr.

Erfürt-eko aldean Aliatuen kanoiak ikusten ahal ditugu eta hurbilago arma automatikoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 125. orr.

4 arrazoiketa automatiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

IBMk Watson lengoaia naturalen prozesamendua, informazio bilketa, ezagutzaren errepresentazioa, arrazoiketa automatikoa eta ikasketa automatikoa erantzunen bilaketaren eremu irekian aplikatzen dituen teknologia aurreratuen sistema bezala deskribatzen du. ETC-entziklopedia   Watson (adimen artifiziala) Wikipedia

5 ate automatiko

Pixkanaka, multzokatuz doaz eta ate automatikoaren irekialdi batean hogei bat atera dira elkarren ondoan, elkarren segidan.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 22. orr.

Gauean, polizia sartzear zela, ate automatikoa trankatu zuten presoek, modulura sarrera zailduz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 139. orr.

Kontaktua piztu, eta garajearen ate automatikoa zabaldu dun.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 37. orr.

Tapaxek errepide bazterrean kamioia nolabait utzi eta, arin-arin pasteleriara sartzera zihoala, ate automatikoa ikusi ez eta, kasik muturrekoa hartu zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 60. orr.

"Baliteke garajeko ate automatikoa konpondu behar duen teknikoa izatea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 155. orr.

6 atezain automatiko

Ni etxetik bidali eta lehenbiziko bi hilabeteetan, telefonoz agertzen zidan adeitasuna lurrindurik gelditzen zen bion etxea izandakoaren atezain automatikoaz baliatzen nintzelarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 51. orr.

Atezain automatikoek ez dute beti ondo funtzionatzen, pentsatu nuen, eta azken ahalegin bat egingo nuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 126. orr.

Dudatan gelditu zen atari ondoan, atezain automatikoari begira zer egin ez zekiela, txirrina sakatu edo ez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 206. orr.

Jabeek gelaka alokatu diete pisua hainbat etorkin magrebdarrei, eta askotan gertatzen da, esaterako, goizeko ordu txikietan, giltzak ahaztuta, etorkinen batek bizilagunak esnatzea atezain automatikoa jo eta jo.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 72. orr.

Biltegi nautikotik biodendetarik garajeetarik atezain automatikodun ezkaratzetarik jalgi zarete denak ateetara leihoetara espaloira, eta honantzako norabidean zatoztenak baztertzen baldin bazarete ez da bide egiteagatik, ikuspuntua hartzeagatik egiten duzue albora.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 256. orr.

Egia esatera, ez zitzaidan sobera kostatu haren telefono zenbakia zein zen jakitea: atariko atezain automatikoan bigarren eskuinari zegokion izenari erreparatu, eta telefono listinera egokitu besterik ez: Piarres Bordagarai, 59 45 86 21.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 29. orr.

Atetan utzi zuen odol arrastoagatik, Ofelia eskaileretan behera abiatu zen, eta antza denez atezain automatikoko tinbreak jo ostean, zabalik aurkitu zuen aurreneko lokalean babestu zen, bere etxetik metro gutxira dagoen italiar jatetxean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 52. orr.

Segurtasun sistema aldatua zeukaten eta, lehengo atezain automatikoaren tokian, zeinek bizilagunekin hitz egiten uzten zuen, zenbaki eta letradun panel bat bakarrik ikusten zen orain, mikrofonorik gabea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 202. orr.

7 erantzungailu automatiko

Hatz-kolpe batez isilarazi nuen Ximurraren erantzungailu automatikoko emakume ahots konputerizatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

Egilearen erantzungailu automatikoa ari zaizu hizketan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 201. orr.

Borreroak, sei aldiz, etxeko erantzungailu automatikoan urkatuen mezuak (ez da zehazten zer-nolakoak) jaso izana salatu du, dagokion Epaitegian bezala bere nagusien aurrean ere.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 78. orr.

Azkenerako, erantzungailu automatikoa jarri nuen, ez nintzan ustekabean har, eta, hala ere, egunero deitzen jarraitu zuen luzaroan, eta mezu patetikoak uzten zizkidan, besterik ezean hitz bat behintzat idazteko eskatuz, halako batean deitzeari utzi zion arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 102. orr.

Erantzungailu automatikoan batere mezurik ba ote zuen ziurtatu zuen, sofa gainean maleta utzi eta sukaldera garagardo lata hotz baten bila sartu ahala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 48. orr.

Erantzungailu automatikoan bi dei zeuzkan: norbaitek dei egin zion baina, oharturik ez zegoela etxean, mezurik utzi gabe eskegi zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 132. orr.

Beste edozein tokitan ez bezala, hiri honetan ezinezkoa da erantzungailu automatikorik gabe etsitzea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 109. orr.

8 erloju automatiko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

"Erloju automatikoek ez dute pilarik, mugimenduarekin ibiltzen direnak dira, eta kargatu egiten dira", azaldu du Munduatek. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2014-02-21

Elexabeitin erloju automatikoa ipini diate, eta ez zakitek zelan desaktibatu. ETC-literatura, saiakera   4x4 operazioa, Xabier Amuriza, Lanku, 2013

9 erregulazio automatiko (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Erregulazio automatikoa prozesuaren kontrola aztertzen duen ingeniaritzako adar bat da; adibidez, berokuntza baten tenperatura, hegazkin baten norabidea edo auto baten abiadura-mantentzea ezarritako balioan. ETC-entziklopedia   Erregulazio automatiko, Wikipedia

Bereziki, sistemaren erregulazio automatikoaren funtzionamendua egiaztatuko da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008

UPV/EHUko hainbat gradutan, 3. ikasturteko Erregulazio Automatikoa ikasgaian aztertzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Automatismoak eta kontrola, Askoren artean, Elhuyar / UEU, 2014

10 etengailu automatiko (corpusean ez dago; ETCn 79 agerraldi)

Etengailu magnetotermikoa korronte elektrikoak balio batzuk gainditzen dituenean zirkuitu elektriko zirkuitoa eteten duen etengailu automatiko bat da. ETC-entziklopedia   Etengailu magnetotermiko, Wikipedia

Siemens motor elektrikoa du, 5,5 CV 950 rpm ezaugarriak dituena; galga elektriko magnetikoa eta etengailu automatikoak, hartunedunak. ETC-entziklopedia   Azpikoetxea paper-errota, Wikipedia

Espazio ontzia galgatzeko diseinatutako suziria ezin zuten tenperatu hain baxutan lan egin, itzali egin behar zituen etengailu automatikoa ezta ez zuen bere lana bete, hau da, suziriak bere lana ondo egin arren, ez zitekeen ondo aterako. ETC-entziklopedia   Mars Polar Lander, Wikipedia

Etengailu automatiko bat izan behar zen. ETC-literatura, saiakera   Bihotz ebatsiak, Pierre Mestrot, Maiatz, 2017

Derioko lantegiak tentsio baxuko etengailu elektrikoak merkaturatzeari ekin zion duela 40 urte, eta 1978an lantegi propioa ireki zuen etengailu automatiko eta bereizgarriak Medex izenpean ekoizteko. ETC-prentsa   Berria, 2016-04-16

Ekipo gehienek babes-sistemak dituzte (fusibleak, etengailu automatikoak, diferentzialak eta abar) elikatze-tentsioa muga onargarrietatik kanpo ateratzean eragin ditzakeen kalteak eragozteko, batez ere bereziki garestiak diren ekipoetan edo prozesu mota guztien funtzionamendu zuzen eta segururako nahitaezkoak diren ekipoetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010

11 fusil automatiko

"Eraso honetan 570 gerrillari islamistek parte hartu dute», dio Basaievek bideoan: "700 fusil automatiko, 800 pistola eta milioi bat kartutxo hartu ditugu».  Berria - Mundua   2004-07-28

12 idazlanen kalifikatze automatiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Idazlanen kalifikatze automatikoa (IKA, ingelesez "automated essay scoring", AES) hezkuntza-ingurunean egindako idazlanei kalifikazioak esleitzeko programa informatiko espezializatuen erabilera da. ETC-entziklopedia   Idazlanen kalifikatze automatiko, Wikipedia

13 ikasketa automatiko (corpusean ez dago; ETCn 155 agerraldi)

Tresna guztietan ikasketa automatikoa integratu ahal izatea ahalbidetzen duen erreferentzia da. ETC-prentsa   Berria, 2013-11-09

Diotenez, etorkizuneko helburuen artean, jasotako datuetan oinarrituz, ikasketa automatikoaren bidez hobetu nahi dute prozesua, kazetariek egin beharreko lana errazteko. ETC-prentsa   Berria, 2016-04-09

Neurketa egiteko, Twitterren Euskal Herriko erabiltzaileen errolda bat egin dute era automatikoan, ikasketa automatikoko algoritmoen bitartez. ETC-prentsa   Berria, 2018-01-03

Gaur egun, hitzak errepresentatzeko, makinek beraien esanahia ongi "ulertzeko", ikasketa automatikoa erabili ohi da. ETC-prentsa   Berria, 2018-02-11

Adibidez, luzeegi joko luke grafikoak egiteko metodo guztiak lantzeak edo ikasketa automatikoaren bidez sailkatzaileak sortu ahal izateko metodo guztiak lantzeak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Python programazio-lengoaia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2016

Tresnak ikasketa automatikoko metodoak eta Euskal-TimeBank izeneko corpusa baliatzen ditu gertaerak etiketatzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Giza zientziak eta Artea, Askoren artean, UEU, 2017

Ondoren, eskuz etiketatutako corpus zatia oinarri hartuta, gainontzekoa automatikoki etiketatu da ikasketa automatikoa eta metodo estatistikoak baliatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 101 zbk., UEU, 2017 - apirila-ekaina

Horretarako, datu-meatzaritza prozesu oso bat garatu eta ondorioak ateratzeko ikasketa automatikoko teknikak erabili ditugu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2019

Bere ikerketak Adimen Artifiziala, Machine Learning (Ikasketa Automatikoa) eta Deep Learning (Ikaskuntza sakon Ikaskuntza Sakona) arloen ingurukoak dira. ETC-entziklopedia   Andrew Ng, Wikipedia

Informazioaren erauzte-prozesu horretan adimen artifizialeko, estatistikako eta ikasketa automatikoko metodoak erabiltzen dira. ETC-entziklopedia   Datu-meatzaritza, Wikipedia

14 itzulpen automatiko

2006rako euskarak kode irekiko itzulpen automatikoko sistema izango du; testuak eta web orriak berehala itzuli ahal izango dira.  Berria - Harian   2005-02-10

Cervantes Institutuak euskarazko itzulpen automatikoak ere eskainiko ditu datorren urtean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

15 itzulpen automatiko neuronal (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Handik lau urtera, eta ordura arte garatutako itzulpen baliabideak erabiliz, euskarazko Itzulpen automatiko neuronalak arrakasta nabarmena lortu zuen. ETC-entziklopedia   Nora Aranberri, Wikipedia

2017ko irailetik aurrera, Yandex itzultzailea Itzulpen automatiko neuronalera trantsizioa egiten hasi zen itzulpen hobeak lortzeko asmoz. ETC-entziklopedia   Yandex itzultzailea, Wikipedia

16 itzulpengintza automatiko (corpusean ez dago; ETCn 108 agerraldi)

Itzulpengintza automatikoa hizkuntza teknologiaren garapenean nabarmen lagundu duen diziplina da. ETC-entziklopedia   Itzulpengintza automatiko, Wikipedia

Itzulpengintza lanak erraztea eta bizkortzea da xedea, eta, asmo horrekin, itzulpengintza automatikoa egiteko sistema bat ere ari dira aztertzen. ETC-prentsa   Berria, 2008-01-29

Itzulpengintza automatikoaren nondik norakoak eta testuak aztertzeko teknologiak ematen dituen bitartekoak landuko dira, berriz, hizkuntza eta teknologia berriak ataleko ikastaroetan. ETC-prentsa   Berria, 2008-03-07

Jendeak lehen ez zuen itzulpengintza automatikoaren inguruan ezer planteatzen. ETC-prentsa   Berria, 2010-09-02

Esan diogu, bere alorra ulertzeko zaila den arren, itzulpengintza automatikoa badela gai interesgarria, hizkuntza gutxituentzat adibidez. ETC-prentsa   Argia, 2010-09-05

Norabide horretan lanean ari da IXA, pentsatuz sistema estatistikoak ekarpen inportanteak egin diezazkiokeela itzulpengintza automatikoariETC-prentsa   Berria, 2012-03-08

Itzulpengintza automatikoa (IA) mundu globalizatuan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den garai hauetan, euskararako publikoki erabilgarria den lehenengo itzulpen-sistema aurkezten dugu: Matxin. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 66 zbk., UEU, 2008 - uztaila-iraila

Ez gara aplikazio posible guztiak aztertzen hasiko, baina agerikoa da, besteak beste, hiztegigintzan, hizkuntza-politikan, itzulpengintza automatikoko tresnen diseinuan eta beste hainbat eremutan corpusek hartu duten garrantzia. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hitzen artean. Axun Aierbe gogoan, Askoren artean, UEU, 2012

Dena den, agian gauzak aldatzeko bidean daude etorkizun ez hain urrunean, zeren, azken urteotako aurrerapen digital-informatikoak direla-eta, aurrerapauso handiak ematen ari baitira itzulpengintza automatikoaren arloan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Jose Ramon Etxebarria irakaslearen omenez, Askoren artean, UEU, 2018

17 itzultzaile automatiko (corpusean ez dago; ETCn 275 agerraldi)

Paradigma neuronalaren ekarriarekin 2017z geroztik izugarrizko hobekuntza nabaritu zen hizkuntza nagusienen arteko itzultzaile automatikoetanETC-entziklopedia   Itzulpen automatiko neuronal, Wikipedia

Eusko Jaurlaritzak euskarazko itzultzaile automatikoa garatzeko prozesua abian jarri zuela eta, horren garapenean jardungo zuen enpresa hautatzeko lehiaketa publikoan parte hartuko zuten enpresetako adituei iritzia eskatzen zitzaien. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 163 zbk., 2007 - azaroa-abendua

Kasik esan nezake itzultzaile automatiko bat daukadala aktibaturik buru-barruan, eta zertarako? eta gauza sakon eta substantiboak aditu ahala hitz arruntetara itzultzeko. ETC-literatura, saiakera   Arrazoia ez dago edukitzerik, Iñaki Segurola, Alberdania, 2012

Bere biografiari erreparatuta, ez dugu zalantza handirik ingelesa izan behar duela hizkuntza ohiko eta egunerokoa, baina hori ez da problema: literatura berez da artifizio bat, eta lizentzi da, beraz, itzultzaile automatikoa pizturik edukitzea. ETC-literatura, saiakera   Alsina, Xabier Mendiguren, Elkar, 2016

Elebidun izateak, nire belaunaldia erdaretan eskolatua izanak, gure irakurketen parte dezentea beste hizkuntzetan egiteak ia atsedenik gabeko itzultzaile automatiko bihurtzen gaitu; hizkuntza batetik bestera gabiltza etengabe... ETC-literatura, saiakera   Itzuliz usu begiak, Anjel Lertxundi, Alberdania, 2019

Gaztelania-Euskara lehen itzultzaile automatikoa aurkeztu dute. ETC-prentsa   Berria, 2006-05-31

Ez, OpenTrad gaztelania-euskara itzultzaile automatiko aurkeztu berriaren demo-ak ez du laguntzen Zapateroren hitzak interpretatzen. ETC-prentsa   Berria, 2006-05-31

Hasieran, itzultzaile automatikoak gaztelaniatik euskarara itzultzeko balioko du, baina etorkizunean euskaratik gaztelaniara itzultzeko sistema ere garatzeko asmoa azaldu dute proiektuaren bultzatzaileek. ETC-prentsa   Berria, 2005-02-10

Euskarazko itzultzaile automatikoa garatzeko eta eskaintzeko bidea hasi du Eusko Jaurlaritzak. ETC-prentsa   Berria, 2007-05-01

Elhuyarrekin eta EHUko IXA taldearekin elkarlanean hobetu dute gaztelania-euskara itzultzaile automatikoaETC-prentsa   Berria, 2009-12-16

Trukean, itzultzaile automatikoak testua oso-osorik itzultzen du. ETC-prentsa   Berria, 2010-09-02

Horrez gain, bisitariek fardelak gordetzeko kontsignako arautegia itzultzaile automatikoa baliatuz itzuli izana irmoki gaitzetsi du. ETC-prentsa   Berria, 2014-08-10

Falta dituzten hizkuntza tresnak sortzea da helburua: hiztegiak, corpusak, itzultzaile automatikoak, ahots ezagutzaileak... ETC-prentsa   Berria, 2015-01-09

Espainiako Energia Ministerioa euskaraz argitaratzen ari da albisteetako tituluak eta beste atal batzuk, itzultzaile automatiko bidez, eta okerrez beteta. ETC-prentsa   Berria, 2017-05-18

Vicomtechek EiTBrentzat interesgarri diren hainbat proiektu garatu ditu, esate baterako, Batua euskara-gaztelania itzultzaile automatikoa, edo Idazle euskarazko eta gaztelaniazko azpidatziak automatikoki sortzeko aplikazioa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskararen normalizazioa, Asier Larrinaga Larrazabal, UEU, 2019

18 kartografia automatiko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Baina, oro har, kartografia klasikoa hilzorian dago, teknologia berriek ekarritako kartografia automatikoaren mesedetan. ETC-prentsa   Argia, 2012-07-01

Halere, ordenagailuz lagunduriko kartografia kartografia automatikoa baino termino egokiagoa da gaur egun alor horrek bizi duen egoera deskribatzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

19 kutxa automatiko (20 agerraldi, liburu 1 eta 14 artikulutan) banku edo aurrezki kutxa batekin konektaturiko makina, bezeroari, txartel kodedun baten bidez, hainbat banku eragiketa egitea ahalbidetzen diona.

Kutxa automatikoen sarea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

Bere emazteak kutxa automatiko batetik dirua atera eta lapurtzen saiatu ziren.  Berria - Kirola   2004-12-24

Txartela kutxa automatikoaren barruan trabatuta gelditu.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

Kontzerturako sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko BBKren kutxa automatikoetan.  Berria - Kultura   2004-09-28

Lau kutxa automatiko eta telefono kabina bati su eman diete Arrasaten eta Gasteizen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Kutxa automatiko bat erre edo etxe baten aurka molotov koktelak jaurtitzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

· Diru-kutxa automatikoa, segurtasunezko kutxa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 87. orr.

20 kutxazain automatiko (14 agerraldi, 6 liburu eta 6 artikulutan) kutxa automatikoa. ik kutxa 13.

Kaleetan dauden kutxazain automatiko horietan egiten bada eragiketa oraindik apalagoa da kostua: 27 ehuneko bakarrik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 117. orr.

Kutxazain automatikora joan nintzen, propio ere ez, ohituraz bezala, edo denborapasan; klabea markatu, eta saldoa eskatu nuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 94. orr.

Kutxazain automatikoetan erositako sarreren dirua kutxazainen bidez itzuliko dute.  Berria - Kultura   2006-02-17

Astelehena zen; ziur nago, bezperan etxepeko kutxazain automatikoa hirugarren aldiz erre zutelako, eta igande gauetan gertatu ohi zirelako horrelakoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 191. orr.

21 labana automatiko

Atzamar itsuek, metxeroarekin batera, bestelakoa haztatu dute hor barruan: Susok oparitutako altzairuzko labana automatikoa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.

22 markagailu automatiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Markagailu automatikoa edo deigailu automatikoa telefono zenbakiak automatikoki markatzen dituen gailu elektronikoari edo softwareari deritzo. ETC-entziklopedia   Markagailu automatiko, Wikipedia

23 pilotu automatiko

Bazen sepia koloreko argazki eskerga bat, Templeren aitonak North Dakotako Grandin herrian 1880an zuen etxaldearena; beste aitonak, berriz, hegazkinentzako pilotu automatikoa asmatu omen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.

Gorputzaren pilotu automatikoa garuntxoa da, garun-enborra atzetik inguratzen duen hanpadura bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 217. orr.

24 salmenta automatiko

Azkoyen taldeak salmenta automatikoa egiten duten produktuen makinak egiten ditu, eta kafea ekoizten du, modu industrialean, eta saldu egiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

25 tornu automatiko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Tornu automatikoa ere hantxe ikusi nuen lehenengo aldiz. ETC-prentsa   Argia, 2004-09-05

Segurtasuneko langile ugari dago pilotalekuko harrera aratzean, eta horietako batzuk tornu automatikoak igaro berri dituzten ikusleak mimoz miatzeaz arduratzen dira. ETC-prentsa   Berria, 2017-04-25

Tornu automatikoa ez dabil ongi egunean lau aldaketa baino gehiago egin behar direnean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Estatistikaren Oinarriak. Ariketak (2. argitalpena), Elena Agirre, UEU, 2010

26 transmisio automatiko (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Transmisio automatikoa edo kaxa automatikoa, automobil edo bestelako ibilgailuetarako abiadura-kaxa bat da. ETC-entziklopedia   Transmisio automatiko, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus