Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hortatik atera, noraino sartua den autoestima zorionekoa! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 215. orr.
Munduan den gauzarik zailena noski, baina gaur egunean, mundu ororen zorionean, autoestima izenekoaren industriaren garapen ikusgarriarekin, hagitz erraztua dagoena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 202. orr.
Jazoera hura larregikoa izan zen gure autoestimarentzat. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 38. orr.
Hormonak dantzan eta autoestima haien hankapean dabilen momentua ez da egokiena animaliak garela gogorarazteko. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 34. orr.
Edonoren autoestima txikitzeko burutazio hauen ondoren, Cesar Telleriak Cutty Shark botila erdi bat hustu zuen trago bakar batez. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 184. orr.
Baina baita konfiantza eta autoestima berreskuratu ere. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 18. orr.