Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, horiek agerian jartzeak lagunduko digu beldurra galtzen, kulpa sentimenduak gainditzen, autoestimua sendotzen, gure nahiak eta grinak beldurrik gabe bizi izaten eta pertsona guztiek zoriontsu izateko duten eskubidea errebindikatzen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 77. orr.
Bakardade sentimendu hori norbanakoaren pertsonalitatean larregizko lotsa, autoestimu baxua edo besteekin harremanak izateko gaitasun eskasa oinarritutakoa denean, komeni da lehendabizi arazo horiei heltzea. Berria - Gaiak 2004-05-19
Irakurketa konpultsiboak, hausnartzaileak, zerbitzuzkoak, plazer hutsekoak, buru eragozgarriak, autoestimuaren gizengarriak, modaren agindura burutuak, urari goiti landuak, loguraren kontra eginak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.
Nire zera ezkutalekutik atera nuenean jarri zuen poz aurpegiak nire autoestimu guztia itzuli zidan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 110. orr.
Txokotik zabalera sakatuz Irujok Gonzalezen autoestimua errekara bota zuen. Berria - Kirola 2004-04-08
Hori da nik Oteizari gehien estimatzen diodana: herri txikiok hain exkax izan ohi ditugun autokonfiantza eta autoestimua bermatu izana. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 172. orr.