Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

auto1 1 iz automobila. ik beribil; kotxe 3.

Metro gutxitara bi ohe, eta, behar izanez gero, kalean bi auto eta Euskal Herriko ferdetasuna.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 99. orr.

Gizakia, beraz, autoan sartu eta autobideetan galtzen da.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 113. orr.

Gurdi, auto, bus, kamioi edota tren, guztietan antzeko hersturak loaren egiteko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 30. orr.

Auto baten bila eta bila aritu naiz garaiz etortzeko! Baina oraindik hasi gabe zaudete, ikusten dudanez.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 22. orr.

Orai, gauzak ez dira arras hola ikusten bainan auto berrien arrakastari beti kasu egiten zaio halere.  Herria   2003-01-09

Antena aldatu, beste autoarekin arazoa aztertu, probak egin... alferrik! azkenean walkie-talkie-arekin moldatu dira.  Berria - Kirola   2006-04-05

Autoen gurpil azalekin abarkak egiten hasi zen.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 28. orr.

Gizakume kontsumistaren aspirazio nagusia kontsumo merkatuko produktuez jabetzea da: telebista programa bat, halako auto modelo berria, liburu arrakastatsua, halako instituzioaren saria, eta abar.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 79. orr.

Telebista, oinetakoak, autoa edo telefono mugikorra izateak dena soluzionatuko balu bezala.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 86. orr.

2 iz (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa).

Azken urteetako ohiturari jarraituz, auto lasterketak ere izan ziren Belodromoan.  Berria - Kirola   2004-02-01

Beti Dursleytarrek kontaturikoa sinetsiz, hau da, bekokiko orbaina gurasoak hil ziren auto-istripuan egin zitzaiola.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 11. orr.

Auto-egileak dena espantu, gero eta ederragoak egiten direla autoak, eta jendea loriatua.  Herria   2002-10-03

Bera guregana etorri zen, ez gonbidatu gisa, ez paseko atzerritar gisa, baizik eta, soldaduekin eta auto-gidariekin etorri zen, gerrak hondatutako bideetatik barrena.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 60. orr.

Izotzak bete zuen bat-batean auto-barru afoinutsu kiskalgarria.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 66. orr.

3 auto-argi

Egongela beheko solairuan eta etxeko atariaren ondoan zegoenez, une hartan aipatutako gelan isilik zeuden lau pertsonek ondo baino hobeto ikusi zuten leihotik sartuta beraienganaino iritsi zen auto-argia.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 37. orr.

4 auto autonomo (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Autogintzan eta gidaririk gabeko auto autonomoan erabakigarria izango da 5G teknologia.  ETC-prentsa   Berria, 2017-10-27

Auto elektrikoarekin batera, auto autonomoa zabaltzen hasiko da.  ETC-prentsa   Berria, 2019-03-17

Eta auto autonomoak izaten ditugunean, zer? Zeinek erabakitzen du auto horren portaera?  ETC-prentsa   Berria, 2019-11-16

Ibilgailu autonomoa, ezaguna da ere gidari gabeko autoa bezala. Auto autonomoak giza kontrolaren ahalmenak imitatzen ditu. ETC-entziklopedia   Auto autonomoa, Wikipedia

5 auto elektriko (corpusean ez dago; ETCn 961 agerraldi; horietatik 505 azken sei urteetan)

Auto elektrikoa motor elektriko batek higiarazten duen auto mota da, bateria elektriko batek elikatua.  ETC-entziklopedia   Auto elektriko, Wikipedia

Auto elektrikoaren ikerketan egundoko dirutza gastatzea posible da, eta patenterik ez bada lortzen, zer egingo diogu ba".  ETC-literatura, saiakera   Ekaitzaren zipriztinak, Miren Garate, Elkar, 2017

Esan nahi baita, tona bat artalek sortutako bioetanola erreta auto batek distantzia laburrago korrituko luke, tona hori erre, energia elektriko bihurtu eta auto elektriko batek korrituko lukeena baino.  ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 172 zbk., 2009 - maiatza-ekaina

Otsailean Donostian juntatu ziren Europako Batasuneko gobernuen ordezkariek auto elektrikoaren aldarria egin zuten.  ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 177/178 zbk., 2010 - martxoa-ekaina

Nabarmen gelditu zen aurreko udako gertakari bati buruz egindako adierazpenetan ere, Donostiako Txioka tabernan agertutako jostailuzko auto elektrikoaren leherketa kale borrokako "ekintza klasikoa" zela esan zuenean.  ETC-prentsa   Berria, 2003-09-04

Auto elektriko bat sortu duen Reva enpresak ibilgailuaren aginte-mahaian sartu du Mobilis.  ETC-prentsa   Berria, 2005-05-27

Frantziako Gobernuak lege ugari egiten ditu ingurumenaren izenean baina gero ikusten delarik nolako autoak baliatzen dituzten bidaietan, edo zerbitzuetan, ikusten da auto elektrikorik ez dagola.  ETC-prentsa   Berria, 2005-10-08

Bioerregaiez aparte "hidrogenoa eta auto elektrikoak" ere bultzatu ahal izanen dira.  ETC-prentsa   Berria, 2006-09-28

Sortzaileen iritziz, etorkizuneko autoak auto elektrikoak izango dira.  ETC-prentsa   Berria, 2008-06-28

Auto elektrikoentzat bateriak egingo dituzte Nissan eta Nec etxeek.  ETC-prentsa   Berria, 2008-12-31

Diru hori ez da salbamendu planetik aterako, auto elektrikoak sustatzeko funts batetik baizik.  ETC-prentsa   Berria, 2008-12-10

Gasolioaren garestitzea dela eta -jarraitu du irratiko esatariak- auto elektrikoen fabrikatzaileek, 2010. urterako auto garbia merkatuan eskuragarri izango dela adierazi dute.  ETC-prentsa   Berria, 2008-06-04

Ardo ekologikoen dastatzea 12: 30ean, Ardoaren Museoan, eta ibilaldiak herrian zehar goiz eta arratsaldez auto elektriko, txirrindu eta bestelakoetan.  ETC-prentsa   Berria, 2009-10-08

Auto elektriko bat egitea izango da AIC zentroaren proiektu nagusia.  ETC-prentsa   Berria, 2009-01-24

Auto elektrikoen aldeko apustua handitzen ari da.  ETC-prentsa   Berria, 2010-07-16

Beste adibide bat Renault enpresarena da, auto elektrikoak bateriarik gabe erosteko aukera ematen baitu; alokatu egiten ditu.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zero zabor, Joan Marc Simon (Danier Zuazagoitia), UEU, 2016

6 auto gidari

Espainiako kalea zeharkatu zuenean, auto-gidari baten laidoak jasan zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.

Livia ohartu zen horretaz, segur aski bera zelako auto gidaria.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 20. orr.

Atzerako ispiluan bidaiariari begiratu ondoren, neurria hartu zion auto-gidariak morroi hari: jantzi-jantzi egina, ausart itxurakoa, eta kankailua!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

Aldapa beherantz, ziztu bizian gindoazela sartu gara, gainera, eta une batzuetan auto gidarien pare sentitu gara.  Berria - Kirola   2006-05-10

Auto gidariei zein oinezkoei erne ibiltzeko deia egin diete.  Berria - Harian   2005-01-25

Gurin pila bat jateko, zuku pila bat edateko, denbora pila bat kanilako urarentzat eta auto gidarientzat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 225. orr.

Halaxe aurkeztu zidaten Omar Hassim-Ali, berrogeita hamahiru urteko egiptoar auto-gidari bat, emaztea, lau seme-alaba eta sei iloba zituena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 349. orr.

Ulertzen dut medikuntza irakasteko irakasle bat behar baldin bada, irakasle euskaldun berri baten edo auto gidari euskaldun berri baten kontratatzea ez dela lan erraza, horrek kostua sortzen baitio administrazioari.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 48. orr.

Eta ez harritu atea gaizki itxita daraman auto gidariak, leihatilatik ezker eskua atera, eta adarrak erakusten badizkizu, isiltzeko behingoz, madarikatua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 74. orr.

Lagun bati adarra jotzen ari gatzaizkiola ordea, eta auto-gidari txarra dela esan nahi badiogu, izan daiteke errima kaxkarra.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 129. orr.

Krisiaren aldapa pikoan, Lázló - József Bírók hainbat eginkizun izan zituen: aduanak zaintzen ibili zen, auto-gidari, hainbat tresnaren saltzaile, burtsako artekari...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.

Gérard auto gidari bortitza da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 174. orr.

Edota, birtuosismo ikusgarriz, narratzaileak, autopistan galduriko gizasemearen kontzientziatik, berton betirako galdurik utziko duen auto-gidariarenera jauzi egingo du ezustean ipuinaren azken paragrafoan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 101. orr.

Bi auto-gidariren arteko auzia.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

7 auto gidaridun

"Ikustera etortzeko esan ninan", adierazi zidan marabutak bere auto gidaridunaren barrualdean, "horra zer egoeratan hagoen orain".  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 95. orr.

8 auto hegalari

Esan zion Ronek eta biek txiripaz topatu zutela auto hegalari bat, geltoki ondoan utzita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 71. orr.

Auto hegalariak egongo ote ziren?  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 59. orr.

9 auto ilara

Aldameneko auto-ilara apur bat mugitu da.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 86. orr.

Thatcherrek eztarria garbitu eta aurpegia jiratu zuen leihotik bi auto-ilara amaigabeak ikusteko, geltoki aurretik igaroan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 276. orr.

Adibidez, sekulako hondakinak dakartzan sute edo uholde handi batek, edo hiri handietan izaten diren auto-ilarek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 44. orr.

Auto ilara poliki doa aurrerantz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 17. orr.

Istripuaren ondorioz ez zen inor zauritu, baina hainbat kilometrotako auto ilarak eragin zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Halere, auto ilara luzeak sortu ziren, batez ere, A-8 errepidean, Bilboranzko norabidean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Urtebete baino gehiago da ez naizela emakume batekin oheratu, eta ametsak izan ditut joan den hamabi egun honetan goizero, auto-ilarak sortzen zirela hiriko hamabi lekutan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 41. orr.

Nolabait ere, ez jakin nola, moldatu ziren semaforoetan mugitu gabe zegoen auto-ilara luzearen buruan jartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 62. orr.

Lehengoan auto-ilara batek harrapatu hinduen eta hamaika jira-bira eman behar izan hituen lanera iristeko.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 36. orr.

Eta hala, apurka-apurka, laster egin ziren auto ilarak gasolindegietan, inoiz ez bezain luzeak eta grisak gainera, edo inoiz ez bezain ilunak eta mingarriak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 102. orr.

Goizeroko auto-ilara luzean itxaroten zegoela, ezinbestean konturatu zen arraro jantzitako jende asko zebilela inguruan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 9. orr.

Kolorez aldatu zen semaforoa eta auto ilararen abiadura berdinean galdu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 229. orr.

Bazter batean bizitzeak badu alde ederrik: autoan orduak eta orduak eman arren, Borda ez du inoiz oztopatzen gure garaiko ikurrik nabarienak, auto ilara afrusak alegia.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 35. orr.

10 auto istripu

Auto istripuan hil zen, ni bisitatzetik etxera zihoala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 131. orr.

Jose Antonio Agirre eta Manuel Irujo onik irten ziren Bartzelonatik Parisera bidean 1937ko hondarrean izan zuten auto istriputik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 75. orr.

Olagarroaren eitea du sakabanaketak, eta bere besoetatik (auto istripu hilgarriak, ekonomia kostu ikaragarria, etenik gabeko egonezina) ihes egitea oso zaila da".  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 158. orr.

Duela urte gutxi batzuk auto istripu batean hil zen Carmenen ama, Angelen amama, bisitatik bueltan zihoazela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 158. orr.

Rodolfo hila zen auto-istripu batean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 102. orr.

Ez du deus kobratuko, auto-istripu batean hiltzen banaiz, edo hegazkin-istripu batean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 170. orr.

Gazte bat hil da Soraurenen, auto istripu baten ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Bi pertsona hil dira igandean izandako bi auto istriputan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-31

Urte batzuk geroago, jarraitu zuen Sanzek, auto-istripu batean hil ziren ahizpa biak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 112. orr.

Cristina urte eta erdi geroago hil zen, gurasoekin batera, auto-istripuan, herrira asteburua igarotzera zihoazela.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 126. orr.

Rikardo Arregi auto istriputik salbatzea, ordea, gauzagarriagoa zirudien, garbiagoa: Sasiolako bihurgunera iritsi eta zorigaiztoko arbola moztearekin nahikoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 83. orr.

Zortzi edo bederatzi urte zituela, auto istripu batean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 97. orr.

Azpian, titulua: "Lantziegon ikastolako hiru andereño hil dira auto istripu batean".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 90. orr.

Esate baterako, hitzartua dago ez dela auto istripuetan hildakoen aurpegirik eman behar.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 91. orr.

Egin kontu zenbat tipo bizkor dabilen inguruetan auto-istripuen eta zauri pertsonalen iruzurrak asmatzen, edo zenbat merkatari beren denda eta biltegiei su ematen, edo zenbat beren heriotza faltsutzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

Auto-istripuak irudikatzen nituen, trenak iraultzen, eskailera luze pikoetatik behera erortzen zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 275. orr.

Meñakarrak ez du ulertu zergatik Donostiako ospitalean auto istripua izan ostean nongo mina duen galdetu, "lepokoa" esan, eta, lepoa begiratu barik, sama bueltan jarri dioten iduneko ortopedikoa.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 18. orr.

Harridura aurpegitik ezkutatzeko astirik izan aurretik jakin zuen auto istripu batean hil berri zela lankidearen senargaiaren anaia.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 180. orr.

"Kristo gurutziltzatua!" Txikizioak auto istripu baten ondorioa dirudi.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 106. orr.

11 auto rickshaw (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Iraultza halakoa, baina, erraldoien aurrerapausoa edo aurrerapauso faltsua ote? Auto-rickshaw deritzen triziklo motordun batean txango bat eginez gero, begien bistakoa da Bangalore hiria ez dagoela alderatzerik mundu garatuko haren izenkideekin.  ETC-prentsa   Berria, 2009-09-23

Auto-rickshaw batean taxi gisa erabiltzen duten triziklo motorduna da zihoan, eta ibilgailua azpiz-gora geratu zen. ETC-prentsa   Berria, 2015-07-14

12 auto-stop (orobat autostop) iz oinezko batek errepide ertzean gidariei keinu berezia eginez eraman dezaten eskatzea; bidaiatzeko modu hori bera.

Lauaxetak bizkar-zorrotik ateratako aterki handi baten babesean jarri ginen bide bazterrean auto-stop egiten.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 123. orr.

Erasoa jasan duen gazteak 18 urte ditu eta auto-stop egiten ari zen, Baionako Maignon bidegurutzearen ondoan dagoen saltegiaren baten parean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Ez ibilgailurik ez dirurik, auto-stopez abiatu ginen, uztail gorrian, errepideko marra etzanak ere urtzen ari ziren sasoian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.

-Bestea, zera -nik erantsi-, ez zaitezela Erromara autostopez joan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.

Bigarrenaren arabera, berriz, gidari batek errepidean autostop egiten ari den neska bat hartzen du autoan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 71. orr.

Bidean jendea auto-stop egiten ikusten dut.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 170. orr.

Gaua Miarritzeko diskoteka batean igaro ostean, autostop egin zuen eta 50 urteko gizonezko batek hartu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Bai, horra hor, Albizturko irteeran, gizonezko gazte bat, ez horren ederki jantzia, autostop egiten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 127. orr.

Strasbourg-en gaindi Parisera heldu zen autostopean biziki fite.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 143. orr.

Autopistatik nindoan neure portschean, ziztu bizian, gizon bat ikusi nuenean bide bazterrean, auto-stop egiten.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 132. orr.

13 auto-stop egile (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Berrikiago, "tokietara azkar iristeko eskubidea", konparazione, aipatu du, AHTren sostengarri, inoiz inon lehenago jaso gabeko eskubide bitxia (edozein auto-stop egile galaktiko harrituko lukeena).  ETC-prentsa   Berria, 2018-10-05

Narrazio guztiek dute irakurketa arretatsuago bat: Autostoplaria deiturikoan hatzginak -auto-stop egileak- erakusten digun moduan, zeinak ebasten dion poliziari berari jarri berri dion isuna: "Galtzaileei ez diet sekula ezer kentzen".  ETC-prentsa   Argia, 2016-07-31

Edo mesedezko edo onberako garraioa, gidatzailearen eta auto-stop egilearen artean nolabaiteko hitzarmenik egon bada, baina ez kortesiazko garraio hutsa baldin bada, orduan garraiatzailearen balizko erantzukizuna kontratuz kanpokoa baita.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide zibila: obligazio-zuzenbidea eta erantzukizun zibila, Leire Imaz, UPV/EHU, 2011

Atzerako ispiluan auto-stop egilea ikus dezake autorantz presaka datorrela.  ETC-literatura, saiakera   Jesusen haurtzaroa, Coetzee, John Maxwell (Aritz Gorrotxategi), Meettok, 2013

"Hitch-hiker's Guide to Europe" (Europako auto-stop egileentzako gida) gidaren kopia bat zuen, eta "norbaitek Galaxiako auto-stop egileentzako gida bat idatzi behar zuela" bururatu zitzaion. ETC-entziklopedia   Douglas Adams, Wikipedia

14 auto-stop egin

Honela duk interesgarria Lauaxeta, nire ondoan auto-stop egiten euripean, niretzat bakar-bakarrik mintzatzen, niretzat bakar-bakarrik arnasa hartzen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 123. orr.

Bidean jendea auto-stop egiten ikusten dut.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 170. orr.

Frantses anitz, bizpahirunazka, kanpalekutik eskapatzen ziren, mendealera buruz, auto stop eginez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 141. orr.

Autopistatik nindoan neure portschean, ziztu bizian, gizon bat ikusi nuenean bide bazterrean, auto-stop egiten.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 132. orr.

Azken amodioak ez bide dio luze iraun, eta auto stop eginez lortu du furgoneta harrapatzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 237. orr.

Auto-stop egiteko asmoa du.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 27. orr.

Aspertuan egon behar izango nukeen goiz osoan arratsaldeko autobusaren zain eta horregatik jarri naiz auto-stop egiten bide bazterrean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 10. orr.

15 bonba auto lehergailu bat ezarri zaion ibilgailua, atentatu edo eraso bat egiteko erabiltzen dena.

Eta Etxauriko gereziak nola, sasoian, Milango moda erakustaldiko modeloari soinekotik askatu zaion titi gorriak, berriz, bonba-auto baten indarra hartzen du.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 122. orr.

ETA erakundeak bonba-auto bat jauzarazi du Madrilgo olinpiar eremu batean, gune hori oso zaindua zagolarik alta.  Herria   2005-06-30

Mutu, adibidez, bonba-auto hura telebistan ikusi zutenean, manta baten azpian zetzan politiko ezagun haren gorputik ez oso urruti; eta mutu ere gaur, beste bonba-auto batek lau gixajo -"bai, gixajo", esan du berekiko- inork ez ezagutzeraino txikitu dituenean.     «Bizia lo», 2003 - 35. orr.

Bagdadeko Libano Mendia hotelaren aurka bonba-auto batek eztanda egitean 7 lagun hil zirela herenegun iragarri zuten atzo, hasierako balantzea nabarmen murriztuta.  Berria - Mundua   2004-03-19

16 erratz-auto (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Erratz autoa edo erratz automobila errepideko txirrindularitza lasterketa bati jarraitzen dion ibilgailua da. Baimendutako epean helmugara iristeko gai ez diren txirrindulariak atzean uzten dituen ibilgailua da.  ETC-entziklopedia   Erratz auto, Wikipedia

Lagun arteko lasterketa izan arren, motorra, argazkilaria eta erratz-autoa ere han izan ziren.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2006-07-07

Beste edozein proba herrikoira zoaz eta lasterketa erdian bakarrik joateko arriskua daukazu, edo erratz-autoa atzean duzula, edo pasa ahala zinta kentzen ari zaizkizu "Txarra" zarela agerikoa da, nolabait.  ETC-prentsa   Argia, 2014-01-26

Beste edozein proba herrikoira zoaz eta lasterketa erdian bakarrik joateko arriskua daukazu, edo erratz-autoa atzean duzula, edo pasa ahala zinta kentzen ari zaizkizu.  ETC-prentsa   Argia, 2014-11-09

Azpiko tropeltxoa eta erratz-autoa zeruertzean ikusi ere ez dira egiten, ordea.  ETC-prentsa   Berria, 2015-12-01

Hain zuzen ere, urtean zehar ibilbide turistikoak egiten dituen tren hori erratz auto moduan baliatzen dute beteranoek: nekatuz gero, eseri, eta hurrengo hitzordura trenean joaten dira.  ETC-prentsa   Berria, 2016-08-09

Partaideen ezagunak eta ezagunen ezagunak... baita bi kotxe ere, partaide biren aitenak, bata aurrean kokatu zena eta bestea atzean, erratz-auto gisa.  ETC-literatura, saiakera   Arma, tiro, bammm!, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2013

Lasterketa ixten zuen Voiture Balai delakoa agertu zen urruntasunean, haur-ipuinetako erraldoi mehatxagarria izango balitz bezala, erretiratzen ziren txirrindulariak irensten zituen erratz-autoa.  ETC-literatura, saiakera   Airearen isla, Mikel Hernandez Abaitua, Elkar, 2016

Erratz-autoa deitzen dute: maldak bezain bihozgabea, errepideak garbitzea du helburu.  ETC-literatura, saiakera   Bazterrekoak, Xabier Aldai, Susa, 2000

Irailaren 27koetarako independentziaren aldeko fronte zabala osatu zuten CDCk eta ERCk, eta CUPek ildo horretan erratz autoarena egiteko konpromisoa hartu zuen, ezker bazterrean geratutako independentistak biltzeko. ETC-prentsa   Berria, 2016-01-05

17 garabi auto (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Martin eta biok basean geratu ginen, aseguruak bidalitako garabi-autoari itxaroten.  ETC-literatura, saiakera   Hezurren erretura, Miren Agur Meabe, Susa, 2019

"Mate": Garabi-auto herdoildua. Hasieran Lightning McQueen zaintzeaz arduratuko da, baina geroago bere lagun-mina bihurtuko da. Traktoreak molestatzea gustuko du. ETC-entziklopedia   Cars (filma) Wikipedia

18 hil auto

Berehala hil-autoan sartu zuten, geroxago Pauera joateko, han baitago departamenduko krematorium bakarra.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 94. orr.

Nik, bat-batean, ez nion hil-autoari baizik begiratzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 99. orr.

19 noranahiko auto

Noranahiko auto bat bidetik atera zen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Noranahiko autoaren eta autobusaren arteko istripuari buruz, autoaren gidariak bere ibilgailuaren kontrola galdu omen zuela azpimarratu du Foruzaingoak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aldera auto (6); ari zen auto (6); atzo auto (10); aurka bonba auto (6)

auto aparkaleku (6); auto asko (21); auto azpian (13); auto bana (6); auto barnean (10); auto barruan (49); auto barrutik (6); auto bat bidetik (6); auto bat errepidetik (22); auto bat gelditu (7); auto bat irauli (7); auto bat jo (14); auto bat leherrarazi (26); auto bat lehertu (19); auto bat zartarazi (19); auto batean sartu (13); auto batean zihoazen (7); auto batek elkar (10); auto batek eztanda (37); auto batek harrapatu (26); auto batek harrapatuta (38); auto batek jo (14); auto batekin (19); auto bateko (7); auto baten barruan (14); auto baten bidez (6); auto baten kontra (16); auto batera (6); auto batetik (19); auto bati (17); auto batzu (6); auto batzuen (6); auto batzuk (10); auto beltz (23); auto berean (8); auto berri (16); auto berria (23); auto berriak (13); auto bi (6); auto bidez (6); auto edo (8); auto egin (6); auto eredu (7); auto erre zituzten (10); auto eta kamiun (7); auto gehiago (15); auto gidari bat (7); auto gidaria (23); auto gidariak (14); auto gidariek (8); auto gorri (11); auto gutxi (12); auto gutxiago egin (9); auto guztiak (9); auto handi (10); auto hartan (6); auto hau (7); auto hori (12); auto horiek (6); auto horrek (9); auto horren (7); auto hura (6); auto ilara handiak (8); auto ilara luzeak (44); auto ilarak eragin (7); auto ilarak izan (8); auto ilarak sortu (34); auto ilaran (6); auto ilaren (6); auto istripu bat (11); auto istripu batean (50); auto istripu baten (18); auto istripu izan (10); auto istripu larria (8); auto istripua izan (55); auto istripuak (16); auto istripuan hil (14); auto istripuaren (6); auto istripuen (13); auto istripuz (6); auto ixtripu (6); auto karabana egin (6); auto kopurua (6); auto lasterketak (6); auto pilaketak (9); auto produkzioa (6); auto salmentak (6); auto stop egiten (10); auto zahar (9); auto zuri (8)

baina auto (17); baino auto (7); baita auto (6); batean auto (11); batek auto (10); batek bonba auto (9); batek eta auto (13); bere auto (16); bertze auto (6); beste auto bat (23); beste auto batek (9); beste bonba auto (18); bi auto istriputan (6); bi bonba auto (14); bi lagunek auto (6); bigarren auto (6); bonba auto bat (77); bonba auto batek (53); bonba auto baten (15); bonba auto leherrarazi (7); bonba auto lehertu (8); bost auto (8); den auto (10); dira auto (15); diren auto (15); donostia auto (7); du auto (13); duen auto (11); dute auto (10); duten auto (11); edo auto (11); ehun auto (6); eragindako auto (6); ere auto (13); ertzaintzaren auto (6); formula auto (7); gertatutako auto istripuan (6); hainbat auto (14); hil da auto (11); hiru auto (13); inguruko auto ilarak (6); izandako auto istripu (21); izandako auto istripuan (17); izandako auto istripuetan (14); kilometro inguruko auto (7); kilometroko auto ilarak (26); lagunek auto istripua (10); lau auto (10); markako auto (7); milioi auto saldu (6); orain auto (8); polizia auto bat (7); poliziaren auto bat (7); senideek auto istripua (10); ustez auto (6); zegoen auto (11); zen auto batean (6); zen eta auto (7); zetorren auto (6); zeuden auto (6); zihoan auto (8); ziren auto (32); zituen auto (6); zuen auto (24); zuten auto (13)

aurreko autoa (6); autoa aparkatu (11); autoa aurkitu (6); autoa bere (9); autoa berriro (7); autoa bidetik atera (9); autoa da (11); autoa ere (15); autoa erre (6); autoa errepidetik atera (18); autoa errepidetik irten (6); autoa ez (24); autoa geldiarazi (9); autoa geratu (7); autoa gidatu (7); autoa gidatzeko (7); autoa gidatzen (22); autoa harturik (7); autoa hartzen (6); autoa ikusi (9); autoa izan (6); autoa jo zuen (7); autoa kaleratu (8); autoa martxan jarri (12); autoa oso (6); autoa zegoen (6); auzipetze autoa (23); baina autoa (17); batean autoa (7); baten autoa (9); bere autoa (29); bonba autoa (29); da autoa (12); den autoa (6); du autoa (18); duen autoa (11); edo autoa (10); gidatzen zuen autoa (12); gure autoa (10); haren autoa (10); kaleratutako autoa (6); nire autoa (10); nuen autoa (14); zegoen autoa (8); zen autoa (22); zeraman autoa (6); zihoan autoa (7); zure autoa (6); zuten autoa (16)

autoak beste (9); autoak dio (6); autoak dioenez (12); autoak egiten (7); autoak ere (11); autoak errepidetik (7); autoak ez du (8); autoak kalte handiak (14); autoak kamioi bat (8); auzipetze autoak (6); baina autoak (20); bonba autoak (20); dio autoak (19); dira autoak (7); diren autoak (9); du autoak (12); ere autoak (8); gidatzen zuen autoak (12); kaleratutako autoak (11); zihoazen autoak (6); ziren autoak (9); zituen autoak (9); zituzten autoak (8); zuen autoak kamioi (6)

atzoko autoan (7); autoan bonba bat (9); autoan dioenez (10); autoan egin (6); autoan eraman (14); autoan gindoazela (6); autoan joan (6); autoan sartu zen (11); autoan sartzen (13); autoan zihoan (14); autoan zihoazen bi (7); auzipetze autoan (7); baten autoan (11); bere autoan (35); beren autoan (6); beste autoan (9); du autoan (7); edo autoan (6); kaleratutako autoan (14); nire autoan (10); plazaratutako autoan (6); zen autoan (6); zuen autoan (7)

bere autoarekin (10); zen autoarekin (7)

autoaren arabera (11); autoaren atea (8); autoaren atzealdean (10); autoaren atzeko (13); autoaren atzetik (6); autoaren aurreko (7); autoaren azpian (8); autoaren barnean (9); autoaren barruan (22); autoaren bila (6); autoaren gidaria (11); autoaren gidariak (6); autoaren jabeak (6); autoaren kontra (18); autoaren kontrola galdu (20); autoaren matrikula (7); autoaren ondoan (12); baten autoaren (6); bere autoaren (15); da autoaren (6); polo autoaren (8); zen autoaren (8); zuen autoaren (13)

autoek ez (7)

autoen abiadura (7); autoen artean (13); autoen artetik (8); autoen zarata (7); bi autoen (8); diren autoen (7)

autok aurrez aurre (8); autok elkar jo (60); autok elkarren (6); bi autok aurrez (8); bi autok elkar (32); bonba autok (9); hiru autok elkar (14); lau autok (6)

autoko atea (11); autoko gidaria (22); autoko gidariak (11); beste autoko (6)

autora hurbildu (7); autora igo (6); autora itzuli (10); autora joan (8); autora sartu (9)

autoren bat (11)

autorik ez (21); autorik gabe (8); autorik gabeko eguna (6)

bi autotan (12)

autotik atera zen (7); autotik jaitsi zen (8); autotik kanpo (7); zen autotik (10)

autoz beterik (7); autoz egin (9); autoz joan (9); bonba autoz egindako (10); da autoz (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus