Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaldiak uztartzen ari dira argiontzirik gabeko kotxe beltzean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 70. orr.
Bi zaldi beltzek tiratutako kotxe beltz distiratsu bat aurre-aurrean paratu zitzaion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.
Kotxea trostan abiatu zen Zestoako bidean gora. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.
Lau gurpileko orgak, bi gurpileko kotxeak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4650. orr.
Harri batean estropezu egin zuen kotxeak, gurpil bat askatu, kutxa makurtu eta lurrera joan zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 185. orr.
Zaldiak kotxeari loturik zeuden ordurako. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 540. orr.
Zigortu zuen zaldia eta kotxea kirrinka abiatu zen ibaiertzean aurrera. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 311. orr.
Zetaz eta satenez apainduta doa bere ezkontzara, kotxe zuri batean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.
Zalgurdi bat zetorrela ikusi baitzuen, hura gerarazi, eta eramateko eskatu zuen; gero, ordea, gidariarekin solasean, apurka-apurka konturatuz joan zen kotxe funebre bat zela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.
Kotxea lando zarpaildu zahar bat zen, eta soka batekin lotuak zeuzkan beira bat eta argiontzietako bat. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.
Neurri guzietako autoak zebiltzan: [...] japoniar 4x4 lodiak, korear kotxe txikiak, baita ere Jeep luze itxura zeukaten taxi kolektiboak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 162. orr.
Taxistak fardelak paratuak zituen maletegian eta kotxe gainean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 95. orr.
Letiziaren kotxe barruan geldirik eta leihoak itxita. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 61. orr.
Bigarren lerroan aparkatutako kotxe dotore batean. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 17. orr.
Hogei bat metrora Ertzaintzaren kotxe bat gelditu da. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 31. orr.
Bigarren eskuko kotxe bat. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 50. orr.
Kotxe askok atzeko aldean ohar bat ipinia dute: "Please, horn", "Mesedez, jo ezazu tutua". Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 44. orr.
Zenbat haur! haurrak kotxeetan, besoetan, eskutik helduta edo oinez, binaka, hirunaka, gurasoen aurretik, serio itxuran. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.
Hantxe metatzen ziren, anabasa batean, xabanak, kabrioletak, puntukoak, gondolak, kalesak, kupeak, omnibusak, mota guztietako kotxe andana bat. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 56. orr.
Yamaha hartu, eta kotxe ilarak saihestuz, autobiderantz joan zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.
Bizpahiru kotxe-geltoki eta, azkenik, hesi luze bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 208. orr.
Neskatoak gurekin etorri nahiko du kotxe ibilaldi hori aprobetxatuz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 122. orr.
Matilde, aita eta ama kotxe istripuan hil dira Hendaian. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 58. orr.
Ez dut kotxe zaratarik entzun, bestela arinago jaitsiko nintzen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 92. orr.
Hiru gazteek kotxe-patrullaren gainaldetik paperak berreskuratu eta ziztu bizian alde egin zuten. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 190. orr.
Bi kotxe-karabana antolatu dituzte Mendizorrotzako aparkalekutik hiri osoa zeharkatzeko asmoarekin. Berria - Ekonomia 2004-09-21
Gero, Txitxikov eta biak, zaldi-kotxe dotore batean joango ziren goi-gizarteko bilera batera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 64. orr.
Bi gurpileko zaldi-kotxe arina, baleztaduna eta estali gabea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.
Trena, posta kotxeak, lurrun ontziak, zaldiak, denen eskura zeuden. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.
Badago posta kotxe zerbitzu bat Ural mendien lerroa arin samar zeharkatzen duena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 129. orr.
Stutz turismo-kotxe gorri bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.
Haur-kotxe bat tolesten ari zen emakume gazte xamar bat autoaren atzealdeko kutxan sartu ahal izateko. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 71. orr.
K-ko karriketan barrena, haur-kotxe batekin. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 12. orr.
Gidatzen ikasi zuenean, mandataritik behin-behineko kotxe-gidari izatera igo zuten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.
Handik, berriz, zalditegi usaintsuetara, non ere kotxe-gidari bat aritzen baitzen zaldia orrazten eta leuntzen.Prokuradorearen kotxe-gidaria, bidean antzeman zionez, eskarmentu handiko mutila zen: esku batekin bakarrik gidatzen zuen, eta bestearekin nagusiari heltzen zion, besoa atzerantz luzaturik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 43. orr.
Mandatari bezala erabili zuen Frantziako kotxean, eta gidatzen ikasi zuenean, mandataritik behin-behineko kotxe-gidari izatera igo zuten, eta urtebeteren buruan, gidari finko egin zuten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.
Kotxea hotelaren aurrean gelditu zenean, Gabrielek kotxetik jauzi egin eta, Bartell D'Arcy jaunak protesta egin bazion ere, kotxe-gidariari ordaindu zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 319. orr.
Ezkontza-prozesio luzeak eratzen zituzten kotxe-gidari zoro eta zaratatsuen arriskua nola edo hala saihestuz iritsi naiz Erzurumera, mendikate zuritu biren artean doan errepide zabal eta zelaitik. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 44. orr.
Atari batetik emakume bat ateratzen sumatu du, ume-kotxe bati bultzaka. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 172. orr.
Ume-kotxea hartuta paseatzera atera ginen batean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 108. orr.
Ume-kotxea igogailutik atera eta bere etxeko sarrerara gerturatu da. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 173. orr.
Atezaina ume-kotxeaz arduratzen da. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 180. orr.
haur kotxe (3); kotxe bat hartu (4); kotxe gidari (5); kotxe gidaria (3); kotxe gidariak (3); kotxe gidariari (3); ume kotxe (3); zaldi kotxe (10)
kotxean iritsi (3); kotxean sartu (7)
ume kotxearekin (3)
anaiaren kotxeko argiak (4); kotxeko zaldiak (3)
kotxera eraman (3); kotxera igo (8)
kotxetik jaisten (3); kotxetik jaitsi (4)
kotxez eraman (3)