Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Platera ezartzen entzun zuen, gero, hortzik gabeko aho baten ausikia aditu zuen, bai eta aldizka emakumeak kafe kikarari ematen zizkion zurrutada-hotsak ere. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 253. orr.
Eta horretarako munduko zapaldu guztien elkartasunak ezin emon ziezadakeen arrazoi intimo bat behar nuen nik ere, arratoiaren ausikia adorez hartzeko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 189. orr.
Iduri luke etxeko herensugeak zirela, zaunkarako edo ausikirako prest. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 214. orr.
Ausikia ezkerreko bularrean zeukan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 192. orr.
Egia da funtsean bankoek ausikiño bat eginen dutela, bainan biziki ausiki ttipia omen. Herria 2002-11-07
Eta denek begi arranpaloekin ikusi zuten sendagile judua, kontzientziaren ausikiek bakean utzi ez, eta bere errunduntasuna jendaurrean agertu beharra izan zuena. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 66. orr.
Larriaren ausiki ezaguna. «Kuskue tanden», 2004 - 213. orr.
Artaldeari, halako batean, oldartu, bizpahiru ardiri ausiki egin, eta artaldeko ardi gehienak hil zirela hurrengo egunetan, eta hala iritsi zela izurria Urbiain ingururat, Lutheroren kulpagatik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 414. orr.
Ezpainei ausiki egin zien eta hoztasunez begiratzen saiatu zen, hitzik egin gabe. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 454. orr.
-Bederatzi hildako egozten zizkidatek, zintzurrean ausiki eginez itota. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 202. orr.
Puru-zuztarrari ausiki egin dio ondoren. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 173. orr.
Hatz luze eta finak ahoan hartu eta ausiki egin nahi ziela zirudien. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 69. orr.
2 irud/hed Hozkirriak ausiki egin dio beso motzetan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 57. orr.
Bere sentiberatasunari, bihotzari ausiki egiten dion harra sekula ez da aldenduko bere barnetik. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 17. orr.