Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina neure ausentziak oinazeak gehituko dizkidan bitartean, neure kexuak nori adieraz diezazkioket zuri ez bada? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 136. orr.
Eta nik ere errezatu nahi izan nuen: ordea, aitagurea xuxurlatzen hasi orduko, ausentzia eta gabezia oso batek inguratu ninduen, akometatu ninduen, atrapatu ninduen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 464. orr.
Ez zen guti ironikoa izanen, sekulan soldadu talde bat topaturik, bere ausentziaren zergatia eta kontrabandista famatu baten konpainian aurkitzea esplikatu beharrean gertatuko balitz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 114. orr.
Barneko tristura handia neukan: gasnaren ausentziak antsia hazten zidan, bakardadea areagotzen, abandonu irudipena biderkatzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 156. orr.
Mende eta ausentzia zatiak kristalduz pilatuko ziren eta, denborak bere beiragintzan kristal lodi bat jarri du gure artean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 18. orr.
Bere ikuskatzaile lana ahaztu zitzaion, hango lekuak miatzen gelditu zen zortziak arte, bere ausentziak arrainaren pabiloia asaldatuko zuela burutik pasatu ere egin gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 380. orr.
Maiz egiten ditu halakoak, baina gaur urduriago jarri nau Aliziaren ausentziak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 118. orr.
Andrésen agurrak eta jende beltzaranaren jantziek eta Luisen ausentziak eta bart gaueko ardo eta tabakoaren zaratek uxatzen dizute esaldiak asmatzeko ahalmena. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 77. orr.
Eta ausentziek presentziek baino leku handiagoa betetzen dute. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 83. orr.
Emakumea, lehenengo atalean, ausentzia da, mina. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 209. orr.
ausentziak ez (3); nire ausentziak (3)
nire ausentziaz (4)