Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

absentzia (ETCn 828 agerraldi; orobat ausentzia ETCn 358 agerraldi) iz ez egotea, ez izatea; norbait edo zerbait ez dagoen denbora. ik ausentzia.

Absentzia da munduan gauzarik txarrena.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 28. orr.

Lagun hilarena da batzuetan absentzia, alboan falta den maitearena bestetan, edo baita jainko laguntzaile batena ere.  Berria - Kultura   2004-05-22

Jainkoak ematen ez badit, gabe izango naiz beraren nahiagatik, ez baitit eman eskatu diodanik, horrela onartuz gabezia eta absentzia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 19. orr.

Ezerez hori, absentzia hori izan daiteke, baina, sorkuntzarako pizgarri, poesia izan daiteke ezerezaren aurrean egindako oihu etsitua.  Berria - Kultura   2004-05-22

Eta huts hori da, hain zuzen, "gauzaren absentzia" hori, Mallarmé-k dioen moduan, hizkuntzari halako arintasuna eta halako indarra ematen diona.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 172. orr.

Behin eta berriro aipatzen du gorputz desiratuaren absentzia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 24. orr.

Gauza bakoitza mintzo zen haien absentziaz, hutsunea eta bakardadea areagotuz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 37. orr.

Ekainaren bostean zure aurkako epaia eman zen zure absentzian.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 90. orr.

Urruti eta iraganean diren pertsonen absentzian berean haragitu nahi nituzke, hitzaren bidez, maite ditudanak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 8. orr.

Puntu nagusia ikuspegi honetan zera da: hegemoniak beti osotasunaren absentzia seinalatzen duela, aurre egin behar zaion kontingentzia, bete behar den zuloa, sendatu behar den etena, gainditu behar den negatiboa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 88. orr.

Itzul zaitezte, itzuli, anai Frantziskoren absentziagatik Ordena nahastua, banandua eta zatitzeko zorian baitago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1120. orr.

Desiraren jokoan sarturik gaude hemen azkenik, desira duguna beti absentzia baita, beti galdutako zerbait.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 69. orr.

Beharbada hura zen haren boterearen giltzetako bat, absentziak tentuz dosifikatzen jakitea.     «Kuskue tanden», 2004 - 72. orr.

Horrela filosofikoki orientaturiko obratze batekin topo egiten dugu; baina, halaber, egia da obratze horrek berekin erakutsirik ageri den eta absentziaren era gabeziazkoaren formapean agertzen denaren esplizitazioa eskatzen duela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 18. orr.

Presentzia batek nabarmendutako absentzia!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 282. orr.

Absentziaren presentzia mingarria, maite izateko azken forma hori.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 96. orr.

Luzetsi egiten dio ostalariak zaldun mozkortien ostatuko egonaldiari, hala nola Madama Butterflyk luzesten dion senarraren absentziari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 109. orr.

Ahaideek norbaiten heriotzaren ordaina hartu nahi eta hura agertzen bazen, ez zen borrokarik; gauza bera, baldin eta, absentzia nabarmenen batengatik, egintza ezinezkoa bazen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 219. orr.

Absentzia hutsak ez du egoitza hausten.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 81. orr.

Girotze poetiko horren baitan, esanguratsua da hilotzaren absentzia fisikoa, bizirik irtendakoengan erabat presente dagoen arren.  Berria - Kultura   2006-02-22

Hutsune, absentzia eta asaldu uneekin batean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

Bere emazte zenarekin batera entzundako musika absentziaren gozagarri bihurtzen saiatzen da alarguna, oroitzapenak lagun.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

absentzia baten (3); eta absentzia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus