Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ausente (ETCn 134 agerraldi; orobat absente ETCn 311 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian absente agertzen da) izond/iz pertsonez edo gauzez mintzatuz, egon behar lukeen tokian ez dagoena. ik absente.

Ezkerralderantz nago etzanda, gorputzaren pisua bihotzaren gainean, lagunaren bizkar ausenteari bizkarra emanda, begirada ilunpean galduta.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.

Aita ausentearen partez, Balantsunen bost ondokoek lau aita kanoniko zeuzkaten: ez ziren galduko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 44. orr.

Eta Estatu demokratiko batean, non, nahi izanez gero, guztiak presente egon daitezkeen legeak ezartzen direnean, ausenteek sinetsi egin behar diete presenteei.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 200. orr.

Printzesa ausentea zirudin -pentsatu zuen berriro disimuluz begiratzen ziola izkinako ontzitegitik edalontzi batzuk ateratzen ari zen bitartean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 278. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus