Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, amaren senar absentea izan zen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 33. orr.
Aita ausentearen partez, Balantsunen bost ondokoek lau aita kanoniko zeuzkaten: ez ziren galduko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 44. orr.
Orain, hur-azal koloreko arrotz honen lagun absentea zen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 33. orr.
Ezkontza, familiaren gobernua, seme-alaben egoera, tutoretzak, egoitzaren kontuak, absenteen eskubideak, [...] horiek dira Kode Zibil baten objekturik beharrenak. Berria - Gaiak 2004-04-28
Lanon helburua da literaturan zehar ausente egon den emakumearen presentzia haragitzea. Berria - Kultura 2004-02-11
Bizitza ausente dago, ez gara munduan bizi. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 30. orr.
Gertatu ez balitz gehixeago izatea elektroiak antielektroiak baino eta quarkak antiquarkak baino, partikula arruntak, materiaren oinarri-oinarrian daudenak, absente leudeke gaur egun unibertsotik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.
Aitak sekulako disgustua zuen, Montserekin hautsi nuelako, eta amak ere bai, nik uste, nahiz eta hura gero eta isilago egoten zen, bizitzan egon arren ez balego bezala, gero eta ausenteago. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 192. orr.
Absenteek, batik bat arrazoi publikoak tartean direla, egoera horretan badiraute, badute eskubide propiorik legeen babeserako. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 81. orr.
Estatu demokratiko batean, non, nahi izanez gero, guztiak presente egon daitezkeen legeak ezartzen direnean, ausenteek sinetsi egin behar diete presenteei. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 200. orr.