Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurrera 1 adlag aurrean den tokira.

Eta Théoden mendietako bide geldoetan zebilen bitartean, Konpainia Grisak lautadan barrena egiten zuen aurrera, lasterka, eta biharamuneko arratsaldean Edorasera iritsi ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 60. orr.

Orain aurrera, eta iluntasunak ez zaitzatela beldurtu!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 132. orr.

Besteeri erakusten baitzieten gainera nola behar ziren moldatu etxeak, eliza, ikaztegiak, kargak eta deskargak, herri osoak jauzi bat egin zuen aurrera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 66. orr.

Gastonek aurrera pauso bat eman, Larrak utzi zion ari zenari.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 138. orr.

Begiak aldapatik jaso gabe nindoan aurrera, elurraren distiraz itsuturik, botak altxatzeko gero eta ahalegin handiagoak eginez eta gauza bakar bat desiratuz, enbrioiaz libratzea.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 49. orr.

Angelak urrats bat aurrera egin zuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 80. orr.

Trenbide berrituaren azpitik igaro eta aurrera noala, atzean utzi ditut Elgoibarko azken etxeak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 84. orr.

Gaztetxo bat belozipedoz zihoan errepidean aurrera.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 163. orr.

2 adlag norbait edo zerbait dagoen tokira.

Biharamunean, epaileen aurrera agertu zen Joana.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 98. orr.

Ezin dugu ispilu aurrera joan begiek bidea erakutsita, ikusmena ote daukagun ikustera.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 46. orr.

Fabrika aurrera iritsirik, jaitsi egiten gara.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 64. orr.

Hotel aurrera irten eta Fajr plazako Khomeiniren erretratu eskerga zuriz inguraturik ikusi dut alde guztietatik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 104. orr.

Mugako poliziaren aurrera iritsi naizen unea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 12. orr.

-Hauxe ote da haien aurrera korri egiteko unea?  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 76. orr.

Hiltzaile fanatiko bat, bere printzea hilez Jainkoa zerbitzen duelakoan, aitorle baten aurrera agertzen da kontzientzia kasu honetaz hitz egiteko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

3 adlag (denboraren iragatea adieraziz)

Bizitza aurrera doan bezala, liburuak ere jarraipena eskatzen zuen; hain zuzen, eskuetan daukagunak gaztaroa ekarriko digu, ez berea baitezpada.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 7. orr.

Nizaz oroitzeak emango dik aurrera jarraitzeko.Pentsatzeko era berri bat eskatzen du umezurtz bihurtzeak, galera hori bizitzan aurrera gaudela gertatu bada ere.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 41. orr.

Ordezkatzen dituzte xarma liluratzaileak ontasun maitagarriaz, bai eta adinean aurrera doazen heinean gero eta xarma gehiago duen alegrantziaz ere.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 371. orr.

Arratsaldea aurrera doa.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 81. orr.

Txantxa ugari izan zen gau osoan, atxur galantak ere bai gauerditik aurrera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 73. orr.

4 interj adorea emateko hitza.

-Egizu nahi duzuna. Aurrera! Zeurekin nauzu, nahi duzunerako.  Elizen arteko biblia   1 Sm 14,7

Kontu handiz, baina aurrera!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 364. orr.

-Aurrera, Nadia! -esan zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 383. orr.

"Aurrera, nagi ustela!" esan zion bere buruari, garratz esan ere.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 220. orr.

Autobusa ez da gelditzen ordea, bizitzaren metafora gupidagabe bihurtuta: aurrera, beti aurrera!  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 157. orr.

Aurrera bada! -esan du azkenik irakasleak, auto lasterketa batean baleude bezala.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 47. orr.

5 atzekoz aurrera 1 adlag atzekoa aurrean eta aurrekoa atzean. ik alderantziz.

Ezin ahaztu, alabaina, hizkuntz unitate bat osatzen duten elementuak beste hurrenkera batean ordenatzeko eskueran ditugun aukeretako bat baino ez dela aurrekoz atzera zegoena atzekoz aurrera jartzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 116. orr.

Hala ere, gauzak atzekoz aurrera kontatzen ari naizela iruditzen zait.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 55. orr.

Eta, irakurtzen duenean, beti azkeneko orrialdeetatik hasten da, atzekoz aurrera.     «Bizia lo», 2003 - 17. orr.

Hala izaten da maiz; atzekoz aurrera mintzatzen da askotan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 76. orr.

Eskerrak nire lagunak estimatzen ninduen: ugazaba, izan ere, sarri egon ohi zen triste, gauzak atzekoz aurrera ateratzen zitzaizkiolako, eta orduan morroiekin hartzen zuen mendekua.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 84. orr.

Eta Maria arranguratu zen, eta otu zitzaion hura zela egunean atzekoz aurrera egin zuen laugarren gauza, eta Lucasek hiru aste zeramatzala ohetik altxatu gabe eta nahiko gaixorik zegoela.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 130. orr.

Eta kontakizuna aurrera doa, atzekoz aurrera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 82. orr.

2 irud/hed Ez gatoz eraginak eta maisuak atzekoz aurrera jartzera, baina interesgarria da datua, Historia maiuskuladuna bezala literaturaren historia ere nola egiten eta kontatzen den gogoeta egiteko.  Berria - Kultura   2004-03-17

Arrebak atzekoz aurrera ipini zuen gurasoen ahalkea, Kojuak eskatu behar omen zukeen barkamena ni udaltzainetara ekartzeagatik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 206. orr.

Atzekoz aurrera ipini beharra daukagu zenbait gauza, besteak beste, eskola bera.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 134. orr.

6 atzekoz aurrerako

Dena den, ez da Urain izan ordea atzekoz aurrerako teknika honen erabiltzaile bakarra.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 59. orr.

Atzekoz aurrerako hurrenkeran datoz lau sailon zenbakiak: lau, hiru, bi, eta bat-zero.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 11. orr.

Eta XIX. eta XX. mendeetako sarraskietan eta zoritxar-katean ni ikasle eta jasale paraturik, barruan prestatutako atzekoz aurrerako ibilkizun kontra-kronologiko zentzudun eta subjetiboetatik zeharo hastantzen nindutela sentitzen nuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 138. orr.

Edonola ere, askotan iduri luke atzekoz aurrerako bidea hartu duela egileak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 53. orr.

Erosioaren atzekoz aurrerako bidea da, nolabait, denboraren iragaitea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 47. orr.

7 atzera-aurrera 1 iz ik gorabehera.

Are gehiago: gure atzera-aurreretan, oihuak eta algarak handiagoak izan ziren sartu-irtenean zebilen jende dotorearen artean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 106. orr.

Haur honen ipurdian atzera-aurrera batzuk egin ondoren, aldatu egingo dugu koadroa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 136. orr.

Makina bat atzera-aurrera egiteko zeuden oraindik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 24. orr.

Besoak antxumatuta, atzera-aurrera laburrak egiten ditu nire aurrean; urduri jartzen nau.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 116. orr.

Zaun-lantuka egin du hasieran, atzera-aurrera urdurietan, baina laster hartu du aterperako bidea, usna hemen, usna han.     «Bizia lo», 2003 - 150. orr.

Bide asko ibili da harrezkero, egitasmo ugari saiatu dira eta, atzera-aurrera guztien ondoren, lortu da helburua.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 195. orr.

Halako batean, Angelok ukondoetatik oratu zion gizonari eta atzera-aurrera ibili zuen nahiko bortitz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 209. orr.

Han zebilen atzera-aurrera lagun batekin, eta soingainekoaren botoia beheratxo zeukala erakusten zion hark.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 257. orr.

Han atzera-aurrera ibili nintzen, lasai, Mikel ikusiko nuen ziurtasun osoarekin.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 159. orr.

Urrats luzeak eginez, atzera-aurrera zebilen gelan zehar, non halako itolarri garratz bat altxarazten baitzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 355. orr.

Hamar bat lagun atzera-aurrera zebiltzan, batzuk lurrean pankarta bat egiten, beste batzuk oholtzan beste pankarta bat eskegitzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 137. orr.

Galerian tren blindatu bat zebilen atzera-aurrera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.

Gurasoenak kaleko azoka batean atzera-aurrera ibili eta gero topatu nituen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.

Garai batean, atzera-aurrera ibiliko zen oinez, lasaitzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.

8 atzera-aurrera ibili

Garai batean, atzera-aurrera ibiliko zen oinez, lasaitzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.

Gurasoenak kaleko azoka batean atzera-aurrera ibili eta gero topatu nituen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.

Jasotzaileak atzera-aurrera ibiltzeko modua daukan sorta haiei: lehiaketetarakoak, diska eta liburuetarakoak, egunkarietarakoak... baldin eta norberak hala erabakita eginak izan badira.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 58. orr.

9 atzera-aurrerako

Haatik, esperantza izpi bat ere banuen, herriaren inguruetan maiatzeko egun haietako jotaldietan eta atzera-aurrerakoetan guretarikoen arteko norbaitek herriraino egiterik eduki izan ote zuen, eta alkateari hango berririk ekarri ote zion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 131. orr.

10 atzera-aurrerako zerra (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Haren zurrunga -hain indartsua non pentsa baitzitekeen, zulagailu batetik gabe, genetikoki manipulatutako makina-erreminta batetik aterea dela, mailu pneumatiko baten eta bulldozer baten sasikumea, atzera-aurrerako zerra baten kromosomekin-, haren burrunba gero eta indartsuagoa, nota bakar batekin igorria izatetik urruti.  ETC-literatura, saiakera   Isil-mandataria, Jean Echenoz (Gerardo Markuleta), Meettok, 2016

Atzera-aurrerako zerra elektrikoak hainbat erabilera ditu, hala nola zurezko piezak, PVCzko hodiak, eta abar moztea. ETC-entziklopedia   Zerra, Wikipedia

11 atzera eta aurrera 1 iz atzeranzko eta aurreranzko, alde baterako eta besterako aldaketa.

Inguruko ontzietako bela zuriek, berriz, mugimendu bateratua sortzen zuten, atzera eta aurrera astiroan, ilargi zilartsuaren aurrez aurre, jainkoren baten idoloa gurtzen ari ziren dantzari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.

Jendea atzera eta aurrera pasatzen zen haien konpartimentuko ate ondotik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.

Espaloian gero eta jende gehiago zegoen; makina bat gizon eta emakume esnatu eta atzera eta aurrera zebilen salgaien artean, batekin topo, bestearekin solas, hango hari deika.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.

Bera lanean jarduna zen, neskatilatatik: aitari laguntzen ibilia zen, herri txiki bateko denda batean enplegatua, eta orduan ere Turinen barrena atzera eta aurrera ibiltzen zen bizikletaz, mandatari eta ordain-agiri biltzaile.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 58. orr.

Horrela, egunean zehar umearen buruan atzera eta aurrera ibili diren pentsamenduak leku egokian jartzen dituzte, eta hurrengo goizean gogoeta guztiak ordenatuta egongo dira.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 30. orr.

Behingoz bakarrik, tristetxoa iruditu zaidan hirian atzera eta aurrera ibili naiz, harik eta Hard Rock jatetxe horietako bat topatu dudan arte.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 96. orr.

Bitartean autobusez ibili ginen biok udazkenean, atzera eta aurrera, elkar ikusteko.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 108. orr.

Nire ahoa atzera eta aurrera zebilen erritmikoki.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 25. orr.

12 aurrera atera1 du ad egiteko zailez, proiektuez, helburuez eta kidekoez mintzatuz, nahi edo espero zena lortu.

Inori jaramonik egin gabe aurrera ateratzen dute haurra edo galtzeko nora joan behar diren badakite.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 104. orr.

Aurrera atera nahi bazuen, kontu handiz eta maleziaz jokatu behar zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 142. orr.

"Klasikoak gaur" egunero aurrera aterako banuen, materiala hara eraman beharrean nintzen astean behin edo.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 95. orr.

Julian bera izan omen zen dirua irabazitakoa, fabrika bat sortu eta aurrera atera zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 132. orr.

Salmentak goraka, osasun ona eta familia pozik, eta semeek bizimoldea aurrera atera zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 91. orr.

Ikusi ditut baldintza horiek guztiak bilduta ere aurrera atera ez diren ikuskizunak.  Berria - Kultura   2006-03-31

Kolpea aurrera atera balitz, ikus zitekeenez, berriro 1936ko "garbiketa" zabala zetorren Euskal Herrira.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 183. orr.

Ez kezkatu, aurrera aterako gara.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 119. orr.

Aurrera atera nintzen orduko, barre txikitan hasiak ziren besteak.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 19. orr.

Hala ere, aurrera atera den akordio horretatik letra txikia egin zait niri jakingarri.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 29. orr.

13 aurrera atera2 da ad aurrera egin.

Haatik, emakumeen egitekoa kulturgintzan atzeko aldetik aurrera atera da, oholtzara, erakustokira, bozgorailuetara igaro da  Berria - Kultura   2004-05-25

Peppone aurrera atera zen, ilun: jaka erantzi, mahaiari heldu, hortzak estutu, gora jaso eta belardira jaurti zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 249. orr.

Hala ere, aurrera atera den akordio horretatik letra txikia egin zait niri jakingarri.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 29. orr.

Inbidiagatik, noski, bera aurrera atera delako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 350. orr.

Salomon Jaunaren errege-aulkian jarri zen, bere aita Daviden ordez. Gauza guztietan aurrera atera zen, eta Israel osoa esaneko izan zuen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,23

Aurrera atera nintzen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 255. orr.

Kolpea aurrera atera balitz, ikus zitekeenez, berriro 1936ko "garbiketa" zabala zetorren Euskal Herrira.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 183. orr.

Gogotik maite zuen bizia, gogotik gozatu bere ondasunak eta senitartekoak oparotasunean aurrera atera izana.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 230. orr.

14 aurrera egin 1 aurrerantz joan.

Pauso batzuk aurrera eginez, dena izar eta dena ilargi, soldaduen begi bistara azaldu zen, lau botila koñak eskuetan, txin-txin hoska.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.

-Bai, egia da, zu ezagutzen zaitugu, Mithrandir -zioen gizonen buruak-, eta Zazpi Ateetako pasahitzak dakizkizunez, libre zara bidean aurrera egiteko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.

Ilaran aurrera egin zuen Mikelek, ezertan eta inorengan erreparatu gabe, denak kexuka.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 256. orr.

Bere bidean aurrera egin, eta manta batez estaliriko orgatxo zikina garraiatzen zuen eskale bat ikusi zuen kalearen beste aldean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 21. orr.

Lerroa berriz binaka osatzen zuten, zelai eta ordoki mehatxagarrietan aurrera egiteko, hurrengo lilura lelotu arte.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 235. orr.

2 irud/hed Gure ustez, su-etena oso lagungarria izango litzateke herri honek aurrera egin dezan.  Herria   2003-10-02

Gizon-emakumeek aurrera egin al dute milaka eta milaka urtetan ongiari buruz izandako sinesmenean?  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 35. orr.

Hilabete batzuetan ematen zuen ezerk ez zuela aurrera egingo.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 140. orr.

Porrot egin dute orain arte saiakerek, baina espero dugu aurrera egingo dutela.  Berria - Mundua   2004-12-15

Gaur, berriz, munduak aurrera egin du, eta emakumeak urtaroz urtaro gai banaz eginak egoten dira.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 132. orr.

Gauzek bere momentua dutela, ez bere adina, eta nik urteetan aurrera egin arren ez nuela sexuaren momenturik bizi izan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 76. orr.

Gerora, bizitzak aurrera egin ahala, pentsatu nian aberastasuna ez daitekeela barka, beharbada.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 129. orr.

15 aurrera egon

Pentsatzeko era berri bat eskatzen du umezurtz bihurtzeak, galera hori bizitzan aurrera gaudela gertatu bada ere.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

16 aurrera eraman asmo, helburu edo lan bat gauzatzeko bidean aurrera egin; gauzatu, burutu.

Gero, gure herriak aurrera eramateko borrokan, elgar laguntzen ahal dugu.  Herria   2002-09-05

Apurka-apurka, sedukzio joko basatiagoen bidez erakarri zuen mutila, baraualdi sexualak, uholde sexualekin tartekatuz, xantaia plan zehatza aurrera eramanez.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 135. orr.

Ikasketak aurrera eramateko eragozpen ziren familia arazoak konpondu eta Cartagora joan zen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.

Baina ideiarik zoroenak, are kriminalenak, aurrera eramatera ausartzen bada inor, orduan zer?  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 49. orr.

Hala mintzatu zen, eta Ulises biziki poztu zen, ikusi baitzuen ezkongaiak liluratu nahian ari zela, haiei opariak atera eta asmo gordeak aurrera eramateko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 138. orr.

Badauzkat ideiak... baina... inoiz ez ditut aurrera eramaten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 224. orr.

Estatuak, bere erabakiak aurrera eramateko orduan, ez dauka inolako itun batez gaizkilearen eramapena segurtatu beharrik; segurtatu beharko du inork ez dezala gaizkilea defenda.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 92. orr.

17 aurrera irten arazo eta oztopoak gaindituz, aurrera egin.

Hain handia egiten da dena, non ni, nolabait aurrera irten beharraren beharrez, lotsagabetu egiten bainaiz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 328. orr.

Naturak besteen adimenaz baliatzen erakusten dio gizonari, aurrera irteteko berea aski ez duenean, eta laguntzak bilatzen ere bai, bere burua bere kasa defendatzeko ahulegia ikusten duenean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

18 aurrera jo aurrera egin.

Barregarrikeria hauen artean aurrera jotzea ezinezkoa denez, izatekotan hazia galtzea litzateke balizko delitu bakarra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 251. orr.

Ez digu ezer esan, ordea, ez ezer egin, eta guk aurrera jo dugu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 99. orr.

Gure ikerketak aurrera jo ahala, agerian geratu da AEBetako Gobernuak berak ere ez duela zenbaki zehatzik.  Berria - Mundua   2004-06-23

Koldok aurrera jo zuen eta neskak jarraitu egin zion.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 143. orr.

Handik, ibai ondotik belardi mailakatuetan zehar, harrizko paretatxo eta elorri eta intxusa artean zihoan bidezidor batetik aurrera jo zuten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 44. orr.

Erreparatuz gero, argi nabari zen, holakoetan aurrera joko bazen atzera egin behar zela lehenik, eta zerbait aldatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 171. orr.

Bidea amaitu eta ezin aurrera jo.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 54. orr.

19 aurrerago adlag

Moskoe-strömgo zurrunbiloa milia laurden bat aurrerago zegoen; baina hura ez zen betiko Moskoe-ström, zuk hemen ikusten duzun zirimola hau putzu batekoa ez den bezala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 70. orr.

Ezin izan zuen aurrerago jo, zaindariak baitzeuden atearen aurrealde osoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 249. orr.

Irakasle gela pixka bat aurrerago dago; arrainontzi baten antzekoa da, aluminiozko egitura batek korridore zabalari lapurtutako espazioa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 119. orr.

Ilara bi aurrerago eseri zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 96. orr.

2 adlag (denborazko testuinguruetan) Guk aurrerago erabakiko dugu mobilizazioren bat antolatuko dugun ala ez.  Berria - Harian   2006-02-28

-Beno, aurrerago erosiko diat! -esan dit best-seller zaleak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 11. orr.

Aurrerago, diru-sarreren kopurua zehaztuta, eta urteko egiazko balantzea eskuartean, prest legoke entitate hau zure eskaera berriz aztertzeko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 113. orr.

Aurrerago, beste zenbait liburutan etxeko eta haurtzaroko oroitzapenak bildu zituen, eta ahulduz joan ziren groteskoaren estetika eta surrealismoa, eta indartzen, berriz, sentimendua.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 9. orr.

Izango zuten aurrerago ere egokierarik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 28. orr.

20 aurrerakoan adlag aurrerantzean.

-Horren beldurrak berak ez nau aurrerakoan atzeratuko -neure artean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 239. orr.

Eta espero nuen irribarre-truke hura izatea aurrerakoan ere, edo luzarorako, gure ezagun izatearen agerpide bakarra.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

Beti egon gara gerran, orain ere gerran gaude, eta aurrerakoan ere gerran izango gara.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 124. orr.

Ez dute aurrerakoan esku hartzerik mundu honetan egiten diren lanetan.  Elizen arteko biblia   Koh 9,6

21 ez aurrera (eta) ez atzera mugitu ezinik, atzera edo aurrera mugitu ezinik. ik atzera1 12.

Hala ere, ihesaren gogoa geldiarazi eta bere horretan ez aurrera ez atzera uzten zuena, Circeren maitasuna zitzaion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 132. orr.

Esaldi baten erdian nengoen, ez aurrera eta ez atzera, eta gizon horrek jarraipena xuxurlatu zidan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 56. orr.

Artean Kakanarru izaten jarraitzen nuen, ez aurrera eta ez atzera, eta haiek beren kasa hazten ari ziren, nigandik urrun.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 52. orr.

22 handik aurrera

Ze nazka! Handik aurrera, ezin turroirik jan.     «Bizia lo», 2003 - 20. orr.

Handik aurrera, ingelesak, holandarrak eta frantsesak Amerikan kokatu ahal izango ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Handik aurrera, apurka, agindutako lanak eta ariketak konplikatuz joan ziren.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 138. orr.

Sarritan sentitu dut kilika hori handik aurrera, gaur egun ere sentitzen dut, baina sekula ez egun hartan bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 28. orr.

Handik aurrera normal jarraitu nituen ikasketak, eskolan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 81. orr.

Arreba ama bat bezala ikusi zuen handik aurrera.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 49. orr.

Handik aurrera hasi behar da kontatzen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 233. orr.

23 handik aurrerako

Hübeli eskatuko zion momentuz dirua jasotzeko, eta handik aurrerakoa erraza izango zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 169. orr.

Kochek bere idatzietan kontatzen digu handik aurrerakoa amesgaizto bat bezalakoa izan zela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 183. orr.

Handik aurrerakoa zoramena izan zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 171. orr.

24 hankaz aurrera

Ustekabeko hilketak ere eramaten du kristau mordo bat hankaz aurrera  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 145. orr.

25 hemendik aurrera

-Zer moduz, maitea? Argi dago hemendik aurrera dena oroituz joango zarela.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 156. orr.

Maddalen, hala dei dezagun hemendik aurrera, urteek haragiz hustu emazte mehakoil laburra zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 107. orr.

Hemendik aurrera okerrago, gainera, pistolarena gertatu eta gero.     «Kuskue tanden», 2004 - 131. orr.

AAU (VOT) Ahots Abiatze Unea (hemendik aurrera, AAU) edo ingelesez Voice Onset Time (VOT) deitzen dena zer den ulertzeko, pentsa dezagun HERSKARI gehi BOKAL bilkuraz.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.

Horrelaxe izan behar du hemendik aurrera: Teresak bere maitaleari emango dio ahotsa, eta berak, harrapakatutako etxean dagoen gizonak, Teresari emango dio ahotsa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 238. orr.

Beraz, hemendik aurrera amaitu da edonori gauez alde egiten uztea.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 44. orr.

-Hemendik aurrera bakarrik jarraitu behar duzu.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 209. orr.

Musikari handia zara, eta, hemendik aurrera, bakarrik lan egin dezakezu.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 53. orr.

26 hemendik aurrerako

Orain egungoari eta hemendik aurrerakoari begiratu behar diogu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 88. orr.

Hemendik aurrerako egunak eternalak izan daitezke niretzat.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 318. orr.

Eskualde lehor eta epelagoa da hemendik aurrerakoa, eta, bihar Zanjan-eraino heltzea lortzen badut, libratu egingo naiz seguru.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 128. orr.

27 hortik aurrera

Hortik aurrera badakit kalera bueltan abiatu ginela, besterik ez.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 159. orr.

Hortik aurrera gauza gutxi dakigu Maddalen gajoari buruz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 210. orr.

Hortik aurrera, gauza bera errepikatu zuen behin eta berriro, eta funtzionarioak konturatu ziren Korobotxka adimen urriko emakume zaharra besterik ez zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 284. orr.

Hortik aurrera ate itxia ixten dakit edonorentzat.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 20. orr.

Hortik aurrera, lagunak baino gehiago ginen, inondik ere.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 77. orr.

Hortik aurrera etorriko omen da gizakiari buruz hitz egitea.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 47. orr.

Hortik aurrera, oztoporik ez topatzea espero zuen, eta hego-ekialderantz joan ahalko zen, Baikal aintzirako probintzietarantz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 239. orr.

28 hortik aurrerako

-Esan nahi dut, zu nire laguna zarela, baina ez daukat hortik aurrerako asmorik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 133. orr.

Hortik aurrerakoak beste batek esan beharko dizkizu.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 49. orr.

Hortik aurrerakoari usain txarra hartuko lioke-eta norbaitek.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 162. orr.

29 ordutik aurrera

Ordutik aurrera inguraketa operazio haren bigarren fasea hasi zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 30. orr.

Ordutik aurrera, Brumaireren 18koak Zaharren Kontseilutik atera eta Kode Zibilaren Idazketa Batzordeko egin zuen.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 14. orr.

Ordutik aurrera, konponbiderik ez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 215. orr.

Denbora asko galdua genuen, eta arrisku handia zuen ordutik aurrera bideak, negua gainean baitzen.  Elizen arteko biblia   Eg 27,9

Hark baietz erantzun zion eta ordutik aurrera urtero joan ohi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 484. orr.

Azken-azkenean pena alimale horrek den-dena hartzen baitu bere baitan, eta ordutik aurrera negarra baizik ez baita geratzen, negarra, oinazea eta desolazioa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 113. orr.

Haientzat, astelehenetan Animalien Ongizaterako Klinikako poltsekin iristen hasi zen gizona baino ez da, ordutik aurrera geroz eta goizago agertu izan dena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 190. orr.

Ondorengo elkarrizketak argituko zidan, apika, ordutik aurrera zer egin nezakeen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 128. orr.

Egongelan egin nuen lo ordutik aurrera.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 24. orr.

· Ordu arteko bi oilar amorratuek, elkar harturik, soldadu hordia nork zorrotzago eta distiratsuago larrutu eta barregarri laga izan zen ordutik aurrerako saioa [...] harik eta mozkorrak beste whisky baten bila alde egin zuen arte.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

adin batetik aurrera (24); adinean aurrera egin (11); aldetik aurrera (11); arratsaldea aurrera (13); artean aurrera (17); asteartetik aurrera (11); astelehenetik aurrera (41); ate aurrera (15); atzekoz aurrera (62); atzera aurrera (121); atzera eta aurrera (169); atzera ez aurrera (41); atzetik aurrera (35)

aurrera abiatu (20); aurrera agertu (19); aurrera agertzeko (12); aurrera atera ahal (27); aurrera atera nahi (17); aurrera aterako (60); aurrera ateratzea (74); aurrera ateratzen (55); aurrera atzera (14); aurrera aurkeztu (13); aurrera begira ere (14); aurrera begira jarri (16); aurrera begiratu behar (14); aurrera begiratzen (19); aurrera bere (30); aurrera beste (25); aurrera beti (14); aurrera bi (19); aurrera daiteke (13); aurrera darrai (14); aurrera dena (11); aurrera doala (30); aurrera doan (30); aurrera doaz (42); aurrera doazen (12); aurrera edo atzera (14); aurrera egin ahal (40); aurrera egin ahala (299); aurrera egin baino (12); aurrera egin behar (87); aurrera egin beharra (22); aurrera egin dezan (76); aurrera egin du (62); aurrera egin duela (12); aurrera egin dugu (11); aurrera egin dute (23); aurrera egin ez (14); aurrera egin ezinik (18); aurrera egin genuen (20); aurrera egin nahi (48); aurrera egin nuen (25); aurrera egin zuen (189); aurrera egin zuten (77); aurrera eginda (13); aurrera eginen (15); aurrera eginez gero (38); aurrera egingo badu (18); aurrera egingo balu (15); aurrera egingo du (34); aurrera egingo duela (22); aurrera egingo dugu (19); aurrera egitea erabaki (29); aurrera egitea lortu (17); aurrera egiteak (15); aurrera egitean (13); aurrera egiteko aukera (46); aurrera egiteko modu (12); aurrera egiten ari (26); aurrera egiten badu (26); aurrera egiten du (24); aurrera egiten duen (18); aurrera egiten dute (12); aurrera egiten ez (20); aurrera egiten zuen (27); aurrera egiten zuten (11); aurrera egitera (12); aurrera egiterik (13); aurrera ekarri (12); aurrera ekin (12); aurrera eman (11); aurrera eraman ahal (18); aurrera eraman nahi (19); aurrera eraman zuen (13); aurrera eraman zuten (27); aurrera eramandako (12); aurrera eramango (45); aurrera eramatea (46); aurrera eramaten (52); aurrera eta atzera (95); aurrera eta aurrera (15); aurrera eta aurrera (15); aurrera eta ez (13); aurrera ez atzera (41); aurrera ez da (12); aurrera ez egitea (13); aurrera ez zuen (11); aurrera ezin (21); aurrera gertatu (11); aurrera goaz (22); aurrera gure (12); aurrera hasi zen (18); aurrera hasiko (22); aurrera heldu (15); aurrera ibiltzen (18); aurrera iritsi (35); aurrera izango (15); aurrera jarrai (16); aurrera jarraitu behar (17); aurrera jarraitu nahi (15); aurrera jarraitu nuen (17); aurrera jarraitu zuen (97); aurrera jarraitu zuten (27); aurrera jarraituko du (16); aurrera jarraituko duela (14); aurrera jarraituz (16); aurrera jarraitzea (40); aurrera jarraitzeko (103); aurrera jarraitzen du (52); aurrera jarraitzen duela (11); aurrera jarraitzen dute (11); aurrera jarraitzen zuen (21); aurrera jo zuen (29); aurrera jo zuten (14); aurrera joan ahala (99); aurrera joan zen (37); aurrera joan ziren (23); aurrera joateko (17); aurrera joaten (23); aurrera jotzea (11); aurrera jotzeko (13); aurrera jotzen (13); aurrera makurtu zen (13); aurrera nire (13); aurrera nola (16); aurrera pauso (19); aurrera saiaz (25); aurrera saiazek (11); aurrera segi (12); aurrera segitu zuen (24); aurrera segituko (14); aurrera segitzeko (34); aurrera segitzen du (16); aurrera zihoala (32); aurrera zihoazela (16); aurrera zihoazen (33)

auziak aurrera (15); baina aurrera egin (25); baina handik aurrera (16); baina hemendik aurrera (17); baina hortik aurrera (52); bake bidean aurrera (11); bake prozesuak aurrera (26); bake prozesuan aurrera (22); batean aurrera (33); batek aurrera (24); baten aurrera (16); batzuk aurrera (12); begien aurrera (13); behar dugu aurrera (11); berak aurrera (12); bere aurrera (37); beti aurrera (38); bide horretan aurrera (16); bidean aurrera egin (20); bidean aurrera egiteko (33); bidegoiango aurrera (12); bihartik aurrera (91); bizitza aurrera (13); bizitzak aurrera (12); bizitzan aurrera (17); buruz aurrera (13); da aurrera egitea (12); da aurrera egiteko (15); da hemendik aurrera (29); datorren astetik aurrera (16); datorren urtetik aurrera (25); dela aurrera (19); denbora aurrera joan (11); denbora aurrera zihoan (12); denborak aurrera egin (49); denboran aurrera (12); dezagun aurrera (17); dira aurrera (32); dira hemendik aurrera (13); doa aurrera (11); du aurrera egin (22); du aurrera egiteko (11); du gaurtik aurrera (13); du hemendik aurrera (19); duela aurrera (21); dugu hemendik aurrera (14); dut aurrera (23); dute gaurtik aurrera (11); duzu aurrera (11)

edo aurrera (24); egin du aurrera (30); egin dute aurrera (20); egin zuen aurrera (67); egin zuten aurrera (49); egingo du aurrera (28); egingo dute aurrera (13); egitasmoa aurrera (20); egitasmoak aurrera (13); egiten du aurrera (30); egiten zuen aurrera (15); egiten zuten aurrera (11); eguerditik aurrera (20); egun hartatik aurrera (32); egun horretatik aurrera (12); egunak aurrera egin (15); egunetik aurrera (14); egunkaria aurrera (16); ekainetik aurrera (14); ekimena aurrera (16); ekimenak aurrera (17); epaiketak aurrera (14); epailearen aurrera eraman (22); erdialdetik aurrera (14); ere aurrera egin (34); erreforma aurrera (12); erregearen aurrera (29); etxe aurrera (13); etzitik aurrera (15); ez aurrera ez (42); ez da aurrera (14); ez du aurrera (26); ez zen aurrera (13); ez zuen aurrera (31); familia aurrera (11); gabe aurrera (39); gauak aurrera (12); gauerditik aurrera (12); genuen aurrera (21); gero aurrera (17); hamarkadatik aurrera (15); hamarralditik aurrera (13); handik aurrera ez (28); haren aurrera (23); hau aurrera (32); hemendik aurrera ere (31); hemendik aurrera ez (38); hemendik aurrera zer (15); herria aurrera (45); honek aurrera (16); honetan aurrera (18); hori aurrera eramateko (18); horiek aurrera (22); horrek aurrera (18); horrekin aurrera (11); horretan aurrera egiteko (11); hortik aurrera ez (22); hortik aurrera ezer (16); hura aurrera (11); ikerketak aurrera (14); irailetik aurrera (43)

jarraitu zuen aurrera (11); jaunaren aurrera (22); justiziaren aurrera (19); kalean aurrera (27); konponbidean aurrera (11); kopan aurrera (20); korridorean aurrera (35); lanak aurrera (13); maiatzetik aurrera (15); martxotik aurrera (21); mendetik aurrera (44); minutuak aurrera joan (23); muturrez aurrera erori (11); nik aurrera (15); nire aurrera (13); normalizazioan aurrera (11); nuen aurrera (14); orain aurrera (11); orduak aurrera (16); oso aurrera (12); ostiraletik aurrera (13); otsailetik aurrera (13); partida aurrera (32); partidak aurrera egin (20); pauso bat aurrera (13); plana aurrera (43); planak aurrera (19); proiektua aurrera (31); proiektuak aurrera (37); proiektuarekin aurrera (12); proposamena aurrera ateratzeko (12); proposamenak aurrera (35); prozesua aurrera (31); prozesuak aurrera egin (27); prozesuak aurrera egingo (16); prozesuak aurrera egiteko (13); prozesuan aurrera egiteko (25); ta segi aurrera (11); taldea aurrera (17); txapelketan aurrera (11); udatik aurrera (12); une batetik aurrera (14); une hartatik aurrera (20); une horretatik aurrera (33); urrats bat aurrera (19); urtarriletik aurrera (32); urteak aurrera (47); urteek aurrera egin (16); urteetan aurrera (16); uztailetik aurrera (14); zelai erditik aurrera (21); zen aurrera atera (13); zen handik aurrera (13); ziren aurrera (15); zituen aurrera (16); zortzietatik aurrera (11); zuela aurrera (17); zuen aurrera egin (26); zuen handik aurrera (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus